-
Komisariotza filmikoaren berezitasunak
Zinema-erakusketaren inguruko hausnarketa zinemarekin batera joan da sortu zenetik, baina haren kontzeptualizazioa oso gai berria da, oraindik sistematizatze-fasean dagoena. Ikasgai honen helburua da zinema-kuraduriaren nolakotasun bereizgarriak identifikatzea, arte bisualen eta zinemaren arloen artean baitago. Jarduera “berezia” da, baina beste jarduera ugari multzokatzen dituena ere bai: “komisarioa” programatzailea, ekoizlea, kritikoa, irakaslea, idazlea… ere bada, edo Serge Daneyren hitzetan, passeurra. Adibide historikoetatik abiatuta (orain gutxikoak eta urrunagokoak), zinema-komisariotzari buruz hitz egingo dugu, kontuan izanda haren aniztasuna eta zehaztasuna, sorkuntzaren eragile-zeregina, eta zinema-erakusketaren espazio berriak zabaltzean duen ardura.
-
Zinemaldia eraikitzen
Zeharkako ikasgaia, Donostia Zinemaldiak zuzendua. Bertan, ekitaldiaren hurrengo edizioaren prestaketaren berri emateaz gain, XXI. mendeko zinema-jaialdien nolakotasunaren inguruko hausnarketa egingo da. Donostia Zinemaldia izango da abiapuntua, eta hura birplanteatzeko abiapuntua izango den ikerketa-kasua.
-
Pantailak
Tabakaleraren zinema eta ikus-entzuneko eremua zinema-pantailaren inguruan antolatu da. Hori da bere erdigunea, eta jatorrizko toki horretan -argia eta iluntasuna- ikusten dugu gure burua. Aldi berean, programak jarduera anitz eskaintzen ditu, pantailan gertatzen ari denaren inguruan, hura osatuz eta hedatuz: hitzaldiak, tailerrak, topaketak eta zuzendariak, programatzaileak eta jaialdietako ordezkariak, zeinak gure ikusleekin partekatzen dituzten euren lanekin bizitakoak eta jarraitutako prozesuak.
-
Erakusketa eraikitzen
Ikasgai honen abiapuntua Nestor Basterretxea artistaren argazkigintzako lanari buruzko erakusketa da, ikasleekin kuradoretza proiektu zehatz bat landu ahal izateko; Peio Aguirre da erakusketaren komisarioa, eta Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunean dago. Zehazki, alderdi filmikoaren kuradoretzan parte hartuko dute ikasleek eta, hartara, irudi finkoa, mugimenduko irudia, zinemaren arrastoak eta erakusketako zinema uztartzen dituen erakusketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Hau da, kuradoretzako jardunbide garaikideen ereduak, irudi teknikoaren estatus garaikide eta jariakorrari dagokionez.
-
Idazketa eta pentsaera kritikoa (I)
Ikasgai honek bi atal ditu, eta ikasturte osoan zehar egituratuta dago. Bere oinarrian daude zinemaren inguruko pentsaera kritikoa aktibatzeko beharra eta pentsaera hori ariketen eta irakurgaien bidez modu praktikoan garatzeko moduak bilatzeko beharra. Ikasgaiaren lehen atalean, irudien eta soinuen inguruko idazkera lantzen da. Bigarrenean, berriz, irudi eta soinuen bidezko idazkera.
-
Otras luces / Bestelako argiak
Segidako bigarren urtez, EQZEko Komisariotzako ikasleek Iruñeako "Otras luces / Bestelako argiak" jaialdiaren programazioa egingo dute 2019ko abenduan. "Otras luces / Bestelako argiak" ikus-entzunezko artearen erakustaldia da eta Iruñeko alde zaharreko fatxaden eta beste espazio publiko batzuen gainean proiekzioak egiten dira, urteko egunik laburrenetan. Programazioko lanaren etapekin batera egingo dituzte saioak: prospekzioa, ikustea, artista eta banatzaileekin kontaktua, eskubideak kudeatzea, idaztea eta abar.
-
Zinema pantailatik kanpoko esperientzia gisa: film-aparatuaren uzkurdurak eta hedadurak
Milurteko berria hastean, nazioartean hainbat praktika artistikok bat egin zuten zinemari lotuta, historia berriz aztertzeko eta berriz asmatzeko beharra planteatu zutenak. Hainbat abiarazle izan zituen –iraultza digitala, objektu artistikoa desmaterializatzea eta teatraltasuna eta gorputzaren ekintza berreskuratzea–, eta film-aparatua birkonfiguratu zuten, uzkurtze eta hedatze mugimendu bikoitz baten bidez. Film-aparatua –barruan pantailaz, proiektoreaz eta filmaz gain ikusleen lekua eta haien begien aurrean proiektatutako irudia sartzen duen elkarren arteko harreman sistema gisa ulertuta– esperimentazio plastiko, koreografiko, performatibo eta kontzeptualerako esparru berri bilakatu zen. Ikasgai hori oinarrituko da lan garaikidearen kezka nagusiak kokatzean eta aztertzean, film-aparatuaren uzkurdurei eta hedadurei dagokienez.
-
Zinemaren beste kamera
Proiekzio moduen hausnarketa teorikoa eta esperientzia praktikoa. Ikasi egingo da proiektatzen, proiekzio-makinaren ikuspegia eta bizipena esploratzen, linterna magikotik DCPra.
-
Dokumental esperimentala gaur
Ikastaro honetan, artista garaikideen mugimenduko irudietan dokumentalak hainbesteko indarra zergatik eta nola hartu duen aztertuko dugu. Artearen eta zinemaren arteko hibridazioaz jardungo dugu, eta artistek errealitatearen eta irudikapenaren arteko lotura konplexuari nola egin dieten aurre eztabaidatuko dugu, zinemaren tradizio dokumental luzea hedatuz, zabalduz eta gezurtatuz.
-
"Hipotesiak" argitalpena
Prozesuetan oinarritutako ikasgai praktiko honetan EQZEren urteko argitalpena landuko dugu; kuradoretzako ikasleek argitaratzen dute. Saioz saio, argitalpen bat gauzatzeko kontuan izan behar diren alderdi guztiak landuko ditugu praktikan oinarrituta: argitalpen lanean, argitalpenen diseinuan eta produkzioko gai guztietan sakonduko dugu. Liburu horretan ikasleen proposamenak bilduko dira, baita ikasturtean zehar gure artean izango ditugun gonbidatuen eta irakasleen kolaborazioak ere.
-
Idazketa eta pentsaera kritikoa (II)
Idazketa eta pentsaera kritikoaren programaren jarraipena. Oraingoan, irudidun idazketatik sortutako pentsamenduaren sorrera lantzen da. Garrantzi berezia emango zaio ikus-entzunezko saioak garatzeari, zinemaren beraren baliabideekin sortutako pentsaera kritikoa sustatzeko asmoz.
-
Programazio-ereduak, irizpideak, eskolak eta paradigmak (I eta II)
Ikasgaiak xehe-xehe lantzen ditu zinema-programazioaren paradigmak, bai denboran erregularrak direnak (filmoteketakoak eta zentro egonkorretakoak) bai denboran kontzentratutakoak (jaialdi eta ekitaldi puntualetakoak). Ikasgaiak ibilbide historiko eta kontzeptual bat proposatzen du, eta arreta berezia ematen die programazioa “filmak muntatzeko” arte bilakatu duten autoreei, espazioei eta proiektu espezifikoei. Ikasleei beharrezko tresnak emango zaizkie programazio-egoera desberdinetan jarrera kritikoz joka dezaten, eta gai izan daitezen aurre egiteko artxiboko irudiekin eta soinu-materialekin lan egitean batzuetan sortzen diren erronka praktiko eta etikoei. Zinemagintzaren historian programazioak, jakintzak eta idazketak izan duten harremana landuko dugu.
-
Komisariotza, bitartekaritza eta publikoak
“Komisariotza jendaurrean egiten den ikasketa-prozesu bat da”. Hein handi batean, komisariotza artelanaren eta gizartearen arteko bitartekaritza lana da. Azkenean, haren lan guztia esparru publikora bideratua dagoen arren, funtsezkoa da prozesu horretan amaierako komunikazioa eta bitartekaritza lantzea, erraz dezan bien arteko nolabaiteko bihurkaritasuna, hartu-emana, elkarrizketa eta elkar aberastea, artistarena edo zinemagilearena barne. Ikasgaiak publikoen ikuspegi heterogeneo eta plural batez lantzen ditu gai horiek.
-
Ikerketa, komisariotza eta sorkuntza zinema militantearen artxiboari buruz
Ikasgai honetan, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako zinema militantearen kulturei buruz berriki garatu diren ikerketako, komisariotzako, artxiboko eta sorkuntzako jardunbideak arakatzea proposatzen da. Helburua zera da, orainalditik, zinema gailenaren historiatik bazterrean geratu diren esperientziak modu kritikoan berraztertu dituzten gailuak eta tresnak aztertzea. Komisario, zinemagile eta ikertzaileek zinema militantearen artxiboarekin izandako solasaldi kritikoen azterketan oinarrituta, elkarrekin hausnartuko dugu aztergai hau gainditzen duen galdera bati buruz: nola jarrai dezakegu pentsatzen eta praktikan jartzen zinemagintzako irudiaren ahalmen politikoa?
-
Programazio-ereduak, irizpideak, eskolak eta paradigmak (III)
3. moduluan hasitako lanari jarraikiz, ikasgai honetan zinemaren programazioa jorratuko da kasu espezifikoen ikuspegitik, bai denboran modu erregularrean banatzen direnak (filmoteketan eta zentro egonkorretan) bai denboran kontzentratuta izaten direnak (jaialdiak eta ekitaldi puntualak). Programazio-kontu kontzeptualak landuko dira, baita praktikoak eta antolakuntzakoak ere (adibidez, aurrekontuak, finantzazioa, eskubideak negoziatzea, ikustea eta abar).
-
Komisarioaren lan editoriala: katalogo eta argitalpenak
Ikasgai honek komisariotzaren praktikaren alderdi editorialak aztertu nahi ditu bai kontzeptua baita praktikaren esparrutik ere. Programak, zinemaldien katalogoak, aldizkariak, liburuak... horiek izango dira aztergai. Produkzio editoriala, elkarrizketak, edizioa, berrikusketa, diseinua, impresioa eta banaketa landuko dira proiektu espezifiko eta adibide historikoen bitartez.
-
Komisarioa ekoizle
Komisarioak sarri eragile lana du film-proiektu bat irudikatzean eta kudeatzean. Paraleloki, ekoizpenak edo ikus-entzunezko proiektu bat erakusketa-esparrutik kanpo laguntzeak ekar dezake kuraduriari lotutako ezaugarriak esku hartzea. Modulu honek zereginen hibridazio hori jorratzen du, eta bereziki nabarmentzen du zein zaila den kategoria zurrun edo patroi errepikagarri gisa irudikatzea. Komisario-ekoizle gisa aritzeak dimentsio performatiboa du, izendatzeko bi hitzen artean marratxoa behar izatetik hasita: lanaren mugak ekintzak zehazten ditu, proiektu bakoitzak eskatzen duenaren espezifikotasunaren erreakzio moduan.
-
Film eta bideoa arte garaikidearen espazioan
Sakon aztertuko ditugu film eta bideoen erakusketak arte garaikidearen espazioetan. Modulu honek zinemagintza esperimentala, bideo-artea, zinema politikoa zein artisten film eta bideoen erakusketak, 1990eko hamarkadaren hasiera ezkerokoak, izan dezakeen bilakaera aztertuko du; erakundeek eta arte garaikidearen diskurtsoek hainbat film- eta bideo-kulturatan egindako egokitzapenak landuko dira, eta baita film eta bideoak galeriatan proiektatzearen alderdi praktikoak ere.