Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Sorkuntzaren espezialitateak berariazko xedetzat ditu filmak eta ikusentzunezko obra artistikoak errealizatzeko interesa dutenen formakuntza teoriko eta metodologikoa eta jardun praktikoa

Espezialitatearen funtsa da obra bat ideatzeko, sortzeko eta burutzeko prozesurako beharrezkoak diren alderdiak irakastea eta zinemagilearen ahots propioa bilatzea. Zinemaren formazio teoriko ez estandarizatu bat eskaintzen du eta hausnarketa eta pentsamendu sortzailerako giro aberasgarri batean parte hartzeko aukera ematen du; halaber, proiektu pertsonal bat garatuko du partaide bakoitzak, tutoreen sistema pertsonalizatu baten bitartez, ikasleen afinitateak eta proiektuaren beharrak kontuan hartuta. Horrela, espezialitate honetan, ikasleak aurre egingo die ideatze prozesuei (subjektibitatea), lan metodologiei (sistematizazioa), esperimentazioari (lanketa formal espezifikoa) eta proiektua kontzeptualizatzeari eta gauzatzeari.

Laida Lertxundi
Sorkuntza Saileko koordinatzailea

Laida Lertxundi artista da, zinegilea eta egun Arte Ederretako eta Giza Zientzietako irakaslea Pasadenako Art Center College of Design eskolan. Lehenago, eskolak eman zituen San Diegoko University of Californian eta California Institute of the Arts-en (CalArts), non Arte Ederretako Master bat egin baitzuen. Bere lanak, 16 mm-tan grabatuak gehienak, barrutasunaren espazio intimoen eta paisaia handien handitasunaren artean mugitzen dira, asmoa izanik subjektibitateak eta afektuek eraldatutako geografia bat hartzea. Bere lanak mundu osoko festibal eta galerietan egon dira ikusgai. Azken urtean bakarrik, Museum of Modern Art-en (New York), CICC Tabakalera, Tate Modern (Londres). Bienal de la Habana eta Temporary Gallery (Kolonia), besteak beste; eta sona handiko bienaletan: L.A. Hammer Biennial (Los Angeles), La Biennale de Lyon eta Whitney Biennial (New York).


Zure filma: arima eta bihotza nabaritu daitezela bertan, baina eskulan bat bezala egina izan dadila (Robert Bresson, Zinematografoari buruzko oharrak).

“Sorkuntzaren espezialitateak zinema arte gisa hartzen du, eta ulertzen du dokumentala, fikzioa, bideo-artea eta esperimentala zera jarraitu bat dela. Zeluloidezko formatu analogikoak erabiltzen ditugu, baita digitalak eta entzunezkoak ere, obrak zinemaldietan bezala instalazio, museo, galeria eta beste espazio batzuetan ere eman daitezen.

Urtebeteko ikastaro trinkoan, ikasleak harreman zuzena du egungo zinegile eta artistekin (bertakoak eta nazioartekoak), belaunaldi guztietakoak. Horiek, beren obra eta metodologiatik abiatuta, proposamen pedagogiko zehatzak garatzen dituzte. Irakasle taldearen lehentasuna ikasleen obra da beti. Ezagutza eskualdatzeko hierarkia klasikoaz harago (maisu-ikasle), lankidetza-pedagogia bat ezartzen dugu, non irakasleek artistak diren aldetik irakasten baitute, ez bakarrik akademiko diren aldetik”.

 

Laida Lertxundi

Film eta ikusentzunezko obra artistikoak errealizatzeko jardun praktikoa

  1. modulua 2. modulua 3. modulua 4. modulua 5. modulua 6. modulua

Ikasgai komunak

Zinemaren hipotesia  Zinemaren materialitatearen historia  Zinemagilearen pentsamendua  Errealitatearen soinu-banda  Zinemagile ikuslea   

Moduluko gaiak

Pertzepzio egoerak Zoria vs kontrola Eraikuntza eta konposaketa Paradoxak Arrarotzea Zinemagilearen tailer-estudioan

Espezialitatea

Avant-garden. Filma eta lorategiaren artea. Behatoki digitala Aurpegira begira – Erretratuaren logika Aurpegira begira – Erretratuaren logika Aurpegira begira – Erretratuaren logika  
  Soinua amets: soinua eta ametsak Paisaiaren eraikuntza bisual eta soinuzkoa Musikaren egitura eta konposizioa Zoria vs kontrola: planifikaziora hurbilketa Gorputza eta zinema  
  Irudi fotokimikoa. 16 mm laborategia (I) eta (II)

Avant-garden. Filma eta lorategiaren artea. 

Avant-Garden. El film y el arte del jardín Ikus-entzunezko unibertsoen eraikuntza Emozioaren eta desiraren eraikuntza  
 

Kamera eta gauzak. 0 proiektua

 

Abiapuntuak

 

Soinu zinematografikoaren behatoki iraunkorra

Irudi fotokimikoa. 16 mm laborategia (III)

 

Irudikatutako filmak

 

Toki baten azterketa

Filmak ikustea

 

Euskal zinema: historia duen zinematografia, gorantz datorren zinematografia

 

Irudikatutako filmak

Hitzaren artikulazioak

(hiru) Artxibategien mapa

 

Irudikatutako filmak

 
Topaketak, programak eta beste jarduerak

Akelarre I

 

Zinemaren historia(k)

Akelarre II

 

Zinemaren historia(k) 

Akelarre III

 

Zinemaren historia(k) 

Akelarre IV

 

Zinemaren historia(k) 

Akelarre V

 

Zinemaren historia(k) 

 
Tabakalerako programazioa            

 

Irakasgai komunak

  • Zinemaren hipotesia

    Enborreko lehenengo ikasgaian eskola bera izango da aztergai, ikastetxetzat baino gehiago, plan edo proiektu estetikotzat hartuta. Horretan oinarrituta poetika bat sortzen da, hau da, ekintza plan bat, etika bat, zinemaren ikuspegi bateratu bat, partekatutako bizipen bat eta erantzunkidetasun kolektiboaren ideia bat, zine eskolako kide guztiak eraginpean hartzen dituena. EQZE poetika moduan, esango luke Raúl Ruiz-ek, ars poética moduan, Horaciok El arte de la poesía. Una sola historia/ Solo una historia obran egindako proposamenari jarraikiz, EQZE irakaskuntza filmikoaren beste esperientzia ospetsuen testuinguruan kokatzen du, eta zinemaren azterketa ikonologiko, malgu, zeharkako eta ez-diakronikoa planteatzen du, EQZEren irakas-proiektuaren oinarrian dagoen zinemaren unitateari buruzko hausnarketa eragiteko asmoz.

  • Zinemaren materialitatearen historia

    Zinemaren materialitate (optikoak eta haptikoak ere) adina zinema dago. Gai honek zinematograforako hurbilpena proposatzen du bere materialitatetik abiatuta. Zedarri teknologikorik nabarmenenak ez ezik, diskurtso artistiko zehatzak sortzen irudiaren materialitateak lagundu duen moduen argitzea du helburu. Material fotokimiko sentsiblearen materialitatean zentratuko da asignatura hasera batean, eta aurrera ahala (erresoluzio, testura, kolorea) eta ikusentzunezkoen beste euskarri batzuei jarriko die arreta, magnetikoei bezala digitalei

  • Zinemagilearen pentsamendua

    Sormenaren teoriara zinemagileek beraiek egindako hurbilketa, filma egin aurretik edo egin ostean: filma proiektu moduan edo bere obrari buruzko gogoeta moduan. Metodologia tradizionaletatik urrundutako pentsamendu zinematografikoaren irakurketaz gain, zinemagileen teoriak, kasu guztietan, diziplinaren dilema estetiko oinarrizkoetarako hurbilketa saiatzen du. Gaiak jartzen die arreta hurbilketa intuitibo soil eta ez erreflexiboei ere, sormenaren arrazionalizatzearen kontrakoei.

  • Errealitatearen soinu-banda

    Zinemak, betiko zatiketa bati jarraituz oraindik ere, soinua maila guztiz tekniko batean ikusten du: ahotsa, atzeko soinuak, efektua eta musika. Soinuen behartutako sailkapen hori izan da jaso dugun neurrira egindako soinuen unibertsoa eta baita pantailatik haratago luzatzen den entzutearen kultura osoaren oinarria ere. Zinema, errealitatearen adierazpena izanik, gizakion historiako makina eraginkorrena da eta betidanik izan da gure soinu-kultura eremu zabalenean baldintzatzeko orduan. Era orotako soinuak bereganatu eta haiek dramatizazio saihestezinerako kodetutako esanahiak emateko gaitasun kamaleonikoaren bitartez, zinemak etengabe eratzen ditu entzuteko eta arretarako modu boteretsuenetako bat. Ikasgai honen helburua zinemaren historia haren soinu, zarata eta isiluneen bitartez, denak berdin aztertzea da, errealitatearekin alderatu (eta alderantziz) eta ikusmenak duen ahalmen handiarekin hitz egiteko gai den entzute kritiko eta aberasgarria gauzatzeko xedearekin beti ere.

  • Zinemagile ikuslea

    Filmak ikusiz, ikastaroan zinemagile ikuslearen irudia aztertuko dugu zinemagile izateko baliabide gisa. Zuzendari orok, batzuk beste batzuk baino gehiago, besteen filmak ikusten ditu. Zinemagileek betidanik izan dute beste zinemagileengan eragina, Lumière eta Méliès anaietatik hasita. Horrek, sare konplexua, zaila, eratzen du, zeinak Zinemaren historia bera eratzen duen, bai forma bai eduki gisa. «Nouvelle vague» delakoan planteatzen da eraginen kontu hori modu nabarmenagoan, mugimendu horren funtsezko ezaugarria baita. Zinemaren historian lehenengoz, zinemagileek zinemaren iraganarekin harreman esplizituagoa dute garai horretan.

  • (hiru) Artxibategien mapa

    Ikasgai honetan, EQZEko ikasleek beren eginkizuna (sorkuntza, ikerketa edo zaintzakoa) berenganatzeko aukera proposatzen da oroimen zinematografiko eta ikusentzunezkoa esploratze modura, zinemaren hiru aldiak aintzat hartuta: iragana, memoriarekin lotuta dagoena; orainaldia, ekintzarekin lotuta dagoena; eta etorkizuna, proiekzioarekin lotuta dagoena. Sustrai filosofikoak dituen proposamen honek arazo historiko, kultural edo politiko garaikideei buruzko hausnarketa planteatzen du, profanazioaren kontzeptuak (Giorgio Agamben) eta sorkuntza egintzaren kontzeptuak (Gilles Deleuze) eskaintzen dituzten esparru kontzeptualetik begiratuta.

  • Euskal zinema: historia duen zinematografia, gorantz datorren zinematografia

    Irakasgai honek euskal zinemara gerturatzea proposatzen du. Euskal zinemaren jaiotza eta gaur egunera arteko bilakaera zehazteko historikoki testuinguruan kokatzearekin hasiz, euskal zineman zehar errepaso kronologiko eta tematiko bat egingo du, eta sorreratik gaur egunera arte nabarmendutako euskal zinemagileak azalduko ditu; arreta berezia jarriko du gaur egungo euskal zinemagile aktiboen hiru belaunaldietan (edo gehiagotan).

  • Zinegilearen tailer-estudioan

    Seigarren modulua abuztuaren erdialdera hasten da, eta erdi-presentziala da. Ikasleek ikasi dutena aplikatzeko garaia da, dela praktika profesionaletan, dela master amaierako proiektuetan lan eginez, banakakoak nahiz taldekoak izan.

  • Zinemaren historiak

    Nolakoa izango litzateke zinemaren etengabeko historia etengabe berriro idazteko iturriak behin eta berriro berrikusiko balira? Borgesen mikrokontakizun moduko galdera honek aurten abian jarriko dugun ziklo-ikasgai honetara eramaten gaitu. Ikasturte guztietan, zinemako profesional bati eskatzen diogu (zinemagileak, artistak, teorikoak, etab.) zinemaren historiako film onenak hautatzea, izenburu horietatik abiatuta (nolabait kanonikoa, nolabait pertsonala, nolabait abismala, nolabait kronologikoa) zineen istorioak litekeenen edo ez litekeenen inguruan hausnartzen jarraitzeko. Ikasturte honetan ziklo hau Santos Zunzuneguiren esku etorriko da.

Ibilbideko irakasgaiak

  • Avant-Garden. Filma eta lorategiaren artea

    Avant Garden- El film y el arte del jardín lorezain onaren trebetasun, abilezia eta metodoak uztartzen dituen proposamena da: ingurunea behatzea, ibiltzea, lurraldea hautatzea, itxuragabekeriak eta espezie exotikoak landatzea, txertatzea edo muntatzea, itxarotea, paseatzailea-ikuslea irudikatzea, film bat etorkizunerantz proiektatzea, berotegitik ateratzea eta, udaberria iristear denean, berriro ere naturan txertatzea. Ikasgaian, saio teorikoak eta analisi saioak izaten dira, landa lanak egiten dira, baita bakarkako lanak ere, zeren, azkenean, zinemagile batek toki batean egin behar baitu lana. Urritik urtarrilera bitarte, Sorkuntzako ikasleek lorategi zinematografiko bat landatu, produzitu, errealizatu, muntatu eta erakutsi beharko dute. Irudien eta soinuen lorategi bat, neguaren amaieran naturan txertatuko dena. Carlos Muguiro eta Helena Wittman-ekin.

  • Soinua amets

    Ametsaren prozesuak ez ditugu sarri, edo ez ditugu inoiz, entzumenarekin lotzen. Arrazoi biologiko soila izango du horrek, seguruenik: amesten dugun bitartean, bertan behera uzten dugu ikusmena, beste irudi birtual batzuez gozatzeko. Entzumena, baina, beti dugu adi. Beti dago prest atsedenak ikusmenari nahitaez dakarkion sakrifizioa konpentsatzeko. Beraz, arraroa izan badaiteke ere, ez dago amets soinudunik. Ametsetako edozein soinuk ezinbestean egon behar du irudi bati lotua, izan irudi abstraktua, izan figuratiboa. Tailer honek hausnarketa bat proposatzen du lozorroko entzutearen inguruan (iheslaria, arretarik gabea, subjektiboa, urrunekoa, zehaztugabea…), entzunaldien, entzute-saioen, eztabaiden, grabazioen eta narrazioen bidez. Asmoa da gure soinu-narratibak eraikitzeko oinarrizko kontzeptuak berraztertzea (soinu-diseinua, narratiba klasikoak, ahozkotasuna…), soinu-bitartekoak hizkera moduan ematen dituen aukerak birpentsatzeko. Gonbidapen bat, argirik gabeko, letrarik gabeko eta eserlekurik gabeko zinema imajinatzeko, azken finean, irudiaren amets bat imajinatzeko.

  • Irudi fotokimikoa. 16 mm laborategia (I) eta (II)

    Ikasgai honek bi zati ditu; lehenengo zatian 16 mm formatuan filmatzeko tresnak eta oinarrizko teknikak irakasten dira: kamera, fotometroa, filma kargatzea, leiarrak eta abar. Bigarrenean, zuri-beltzean eta koloretan eskuz errebelatzeko prozedurak ezagutzen hasten da. Oinarri teorikotik abiatuta eta hainbat film errebelatzeko prozesuak praktikatuz, ikasgaiaren bigarren zati honetan material fotokimikoa aztertzen da, gela ilunean prozesatzen denean. Material horren ezaugarri eta portaera fisiko eta estetikoak eta narriadura ulertzeko, ikasleak materialak jasaten dituen tratamendu eta aldaketa kimikoak ikasiko ditu. Baita sorkuntzarako ematen dituen aukerak ere. Eskolan filmatutako materiala prozesatuko da. Uxue Jiménez eta Luis Macías-en parte-hartzearekin.

  • Kamera eta gauzak

    Ikasgai honetan, 16mm-ko kamera baten begitik begiratzeak, mundua esploratzeak eta unibertso sentikorrak sortzeak dakarren pertzepzio aldaketei buruz hausnartuko dugu. Horretarako, praktika eta teoriaren artean kokatuko gara, eta zinema eta haren prozesuen ulermena mugatzen eta estandarizatzen dituzten mugak eta aurresuposizioak zeharkatzen saiatuko gara. Helena Girón eta Samuel Delgadorekin.

  • Abiapuntuak

    Previa a la semana de presentación de proyectos, esta asignatura busca confrontar al alumnado con la naturaleza de su proyecto y la metodología de abordaje.

  • Soinu zinematografikoaren behatoki iraunkorra

    Behatokia zeharkakoa izaten da ikasturte osoan, eta soinuarekin lotutako prestakuntzako, praktikarako eta ikerketarako gunea izaten da. Gai finkoak izateaz gain, taldekideen premietara eta unean uneko premietara egokitzen da; horregatik, praktikarekin eta egiten ari diren proiektuekin lotuta egoten da, bai soinua hartzean, bai postprodukzioan. Gainera, Behatokiak beste ikasgaiekin konexioak ere egiten ditu, soinuaren arloan oinarrituta, eta ikasturte osoan oihartzunen ganbera bat sortzen da.

  • Behatoki digitala

    Irudi digitalaren tresnen eta datu kudeaketaren alderdi teknikoa lantzeko gunea, hartzen direnetik postprodukzioraino.

  • Ikuspegia, eta paisaiaren eraikuntza bisual eta soinuzkoa

    Ikasgai honek modu espezifikoan lantzen du zinemaren bidezko pasaiaren eraikuntza, oinarri hartuta paisaia oro sortzen dela adierazezinarekiko konfrontaziotik (natura gehiegizkoa, osoki jaso ezin dena). Horrela, beraz, ikasgaia ikuspegiaren artikulazioan sakontzean datza, kasu jakin hori abiapuntu hartuta.

  • Irudi fotokimikoa. 16 mm laborategia (III)

    Ikasgaiaren bigarren zatia; aztergai nagusia koloretako filma errebelatzeko prozesua da.

  • Irudikatutako filmak

    Film bihurtzen ez ditugun filmak al dira? Gauzatzea lortzen dugun filmak soilik al dira zinema? Edo irudikatzen eta planeatzen ditugun guztiak ere bai? Porrota eta errorea ideia onen sorburu eta bide berrien aurkikuntzarako iturburu izan ohi dira. Zientziaren nahiz enpresaren arlotik hasi eta artearen arloarekin bukatu, arlo guztietan aurki ditzakegu okerreko edo huts egindako hamaika proiektu, aurkikuntza berri baten abiapuntu izan direnak. Ikasturte honetan, huts egindako proiektuak eta erroreak izango dira gure abiapuntu, eta ikuspegi pedagogiko eta eraikitzaile batetik begiratuta aztertuko ditugu. Egin gabe geratutako filmei buruz mintzatuko gara; gauzatu ez diren arren, zinemagilearen ametsetako filmografian sartzen diren proiektuei buruz.

  • Toki baten azterketa

    Behaketari eta fabulazioari, hartzeari eta idazketari buruzko ikasgaia da, jarduera horiek kontrajarriak eta paradoxikoak diruditen arren, baina toki baten eraikuntza zinematikoa egitean batera lantzen dira.

  • Aurpegira begira. Erretratuaren logika

    Zinema denboran egiten den denboraren eraikuntza izaki, pertsona bati buruzko inpresioa forma zinematografiko batean kapsulatzeko zinemagilearen eta errealaren arteko elkarbizitza ezinbestekoa da. Konplexua eta zabalegia izan arren, merezi du bide horretan aurrera egitea. Elkarbizitza horri esker etorkizuneko erretratua moldekatzen da arian-arian, erreakzioko lanaren garrantzia areagotuta, sorkuntza prozesua bakartzetik askatuta, bulkadaren, asmoaren, kontrolaren, zuzendaritzaren eta zintzotasunaren ideiak berriz definituta, kontzeptu horiek zinema bere potentzial humanista ukitzera iristeko funtsezkoak diren aldetik. Azken batean, zinemagilearen begiratuak hari begira dauden begiekin egiten du topo. Begiratuak gurutzatu egiten dira filman eta, hortik, harreman orotan bezalaxe, bizia sortzen da. Urtarriletik apirilera bitarte, Sorkuntzako ikasleek erretratu zinematografiko bat planteatu, produzitu, errealizatu, muntatu eta erakutsi beharko dute. Ana Pfaff eta Mikel Gurrearen parte-hartzearekin.

  • Musikaren egitura eta konposizioa

    Zer irakasten digu musikaren teoriak zinemagileei? Ikasgai honetan, musikaren konposizioaren eta egituraren kontzeptuetara hurbiltzea proposatzen da eta, terminoa zabalduz gero, baita beste diziplina artistiko batzuetara ere, zinemaren bi tresna estetiko horiek zalantzan jarri eta bide berriak arakatzeko asmoz.

  • Filmak ikustea

    Ikastaroaren ardatza film bat ikusten dugun bitartean ditugun pentsamenduak eta sentimenduak dira. Ikasleek eginiko film laburrak eta "Erretratuak" gaiarekin lotutako filmak ikusiko ditugu (adibidez hauenak: Marie Menken, Margaret Tait, Robert Beavers, Bruce Baillie, Ernie Gehr, Maya Deren, Helen Levitt, Dore O.). Film bat ikusi eta berehala, filmak gogora ekarri dizkigun esperientziak idatziko ditugu. Ez da erraza film bat ikusten ari garen bitartean ditugun pentsamenduez eta sentimenduez jabetzea. Sarritan, film baten une atseginak eta desatseginak gogoratzen ditugu eta iritzi bat garatzen dugu, baina tailer honetan ez da hori eskatzen. Elkarren oharrak entzungo ditugu soilik, eta film baten aurrean erantzuteko modu desberdinen bidez (oharrak, asoziazioak, oroitzapenak, sentimenduak eta pentsamenduak), filma modu konplexuagoan biziko dugu.

  • Zoria vs kontrola

    Zoriaren eta kontrolaren arteko dikotomia: bi mutur, zeinetan oinarrituta eszenaratzea egituratu, koreografiatu eta antolatu daitekeen. Astean zehar, irudiarekin lotutako auziak landuko dira; irudia ideia baten exekuzio gisa edo irudi baten bilaketa gisa ulertuta. Ikasgai honetan lantzen dira hainbat kontu, sekuentzia baten planifikazioarekin, konposizioarekin eta eraikuntzarekin lotutakoak, baita inprobisazio-baliabideekin lotutakoak ere.

  • (ikus-entzunezko) Unibertsoen eraikuntza

    Ikasgai honetan, modu espezifikoan lantzen dira soinu-unibertsoen diseinuaren eta eraikuntzaren etapa guztiak: ideiagintza, lan-jarraibideak, irudiarekiko harremanak, soinutik sortutako proiektuen eraketa, nahasketa, etab. Irudien eta soinuaren zentzumen anitzeko indarra. Irudi eta soinuen zentzumen-estimulazio sinestesikoa eta haien indar paradoxikoaren artikulazioa zinemagintzan.

  • Hitzaren artikulazioak

    Hitz/irudi arteko dikotomia tradizionalak, kontrakoak eta besterenak diren ente gisa, hitzaren ahalmen handia ezkutatzen du hain zuzen ere irudiak sortzeko (poetikoak, adimenarenak, kontzeptualak). Irakasgai honetan proposatzen da ahozko irudien eta irudi ikonikoen arteko harremana aztertzea, baita bien artean antola daitezkeen harreman moduak ere.

  • Gorputza eta zinema

    Irakasgai honek zineman, gidoi batekiko eta antzeztearekiko loturatik urrundu, eta hurbilketa bat egiten du gorputzarekin lan egitera, artea eginez izateko moduetara gerturatze aldera. Horretarako, interpretazio eta dramatizazio transzendente horretako antzezpenak aztertuko ditugu, eta keinu eta presentzietan jarriko dugu arreta. Irakasgaian askotariko tradizioetan oinarrituko gara, esaterako, Carolee Schneemann, Andy Warhol, Robert Bresson eta Peggy Ahwesh artisten tradizioan. Egoerak irudikatuko ditugu gorputzekin espazioan, eguneroko keinuekin, zein sinesgogortasuna kolokan jartzen duten beste izateko modu batzuekin. Hainbat fikziozko film labur, testu filosofiko nahiz poetiko irakurriko ditugu, eta haien inguruan eztabaidatuko dugu. Era berean, zineman gorputzaren presentziarekin jolasteko modu berriak sortuko ditugu.

  • Emozioaren eta desiraren eraikuntza

    Film batek dakarren makina psikologikoan modu aktiboan parte hartzen duten osagaiak dira identifikazioa, bakartzea, emozioaren proiekzioa, distantzia eta desira, filmen hastapenetatik. Izan proiekzio-mekanismo horiek aktibatzea dela-eta, izan horiek zalantzan jartzeagatik, sistematikoki aurkitu behar izan die irtenbidea zinemak bigarren proiekzio horren dilemei: ez proiektorearen bigarren proiekzioari, baizik eta ikusmen eta emozioen makinarenari. Irakasgai honek modu praktikoan emozioen eragina lantzen du, bai aktoreengan bai ikusleengan.