Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

EQZEko ikasle eta irakasle talde batek Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre (J.C. Rousseau, 1983, 47 min., super 8 mm) pelikularen DCP 2K digitalizazio bat egin du, material gordinetatik abiatuta eta Jean-Claude Rousseauren beraren gainbegiradapean. Filmaren ezaugarri nagusiak dira baliabideen eskasia eta maneiuaren zehaztasuna, eta osorik gordeta dago Kodachrome pelikula bobina itzulgarri bakar batean. Ez dago material gordin horren kopiarik, ez bestelakorik, euskarri fotokimikoan, eta objektu filmiko bakar batekin lan egin da, hortaz.  

Pelikularen digitalizazio berriak leheneratu egiten ditu –orain arteko bertsio bideografikoak ez bezala– 24 fotograma/seg abiadura eta 1.37: 1 formatu ratioa. Ikasleek koordinatu eta garatu egin dute zeregin teknikoen multzoa, sei hilabete eman ondoren digitalizazio prozesuen formakuntzan eta Jean-Claude Rousseauren obrari buruzko ikerketan. Ikerketa ekintza hau egin da harreman estuan zinemagilearekin, frantziar zine garaikideko egile garrantzitsu, sekretu eta sailkaezinenetako bat. Lan osagarri gisa, errealizadorearen pelikula batzuen programazio eta aurkezpenak produzitu dira (La Vallée close filma Tabakaleran proiektatu zen 2018ko azaroan, eta Les Antiquités de Rome, 2019ko ekainean), eta zinemagileak idatzitako testu esanguratsuak itzuli dira, pelikularen elkarrizketez gainera (gaztelaniazko azpitituluetarako).

Fitxa teknikoa

Lan taldea:

Jean-Claude Rousseau

Ikasturtea 2018-2019: Arnau Padilla, Alfredo Ruiz, Lucía Ferreyra, Carlos Saldaña, Unai Ruiz

Manuel Asín (irakaslea)

Kronologia:
01-02-2019 > 01-08-2019