Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Sem Dor/Minik gabe Michael Wahrmannen bigarren film luzea da. 2019an, Wahrmannen proiektuak parte hartu du Ikusmira Berriak programan (Donostia) eta Torino Film Lab-en.  Gainera, Ibermedia 2018 garapen funtsa jaso zuen. 2018an eta 2019an, Wahrmannek gidoiaren lehen bertsioa landu zuen Diego Lerer eta Alejandro Fadel argentinarrekin eta Grabriela Amaral de Almeida brasildarrarekin batera.

Sorkuntza prozesua eta ikerketa film proiektu baten garapenaren parte dira –askotan bereizezinak–, bai ikuspegi kontzeptual eta teorikotik bai alderdi audiobisual eta praktikotik.   Ikerketa ekintza hau oinarritzen da EQZEko ikasleek eta filmaren taldeak osatutako nukleo kreatibo batean, helburutzat duena Minik gabe-ren filmatze aurreko ikerketa prozesua prestatzea, garatzea eta prozesu horretan parte hartzea. Ikerketa kreatiboaren metodologiatik abiatuta, ekintza honek sakondu egingo du gidoi lanean eta filmaren ikus-entzunezko munduari forma emango dioten hainbat alderditan. Helburua da gidoia prest egotea 2020. urte amaierarako, ikerketaren edukia jasoko duen eta 2021ean filmatze lana gidatuko duen ikus-entzunezko dossier sendo batekin batera.

Beraz, ikerketa ekintza honek arreta jartzen du ikaskuntzan –errealizadore baten sorkuntza prozesutik eta haren proiektutik abiatuta– eta lan zinematografikoaren forma kolaboratiboetan, nukleo sortzaile baten barruan.   

Proiektua: Sem Dor

Sem Dor/Minik gabe-k kontatzen du frantziar bikote erretiratu baten istorioa, etxe zahar bat erosten duena Brasilgo ipar-ekialdeko uharte paradisiako batean. Uhartea uste zuten baino bakartuago dago. Etxe erosi berrira iristean, harrituta gelditzen dira arrantzale herrixka txiki bat topatzen dutenean, antzinako alemaniar kolonia bateko ondorengoen bizileku dena. Pertsona horiek gorputzean dituzten orbain bitxiek hamarkada luzez ezkutuan egon den sekretu bat gordetzen dute: ez dute minik sentitzen. Aurkikuntza horrek liskarra sortuko du ezinbestean bikotearen eta herrixkako bizilagunen artean. Minik gabe-k erabiltzen du izu sozialeko thriller baten forma narratiboa hainbat gai plazaratzeko (klase borroka, jabetza, lurraldeak eta mugak), minaren eta enpatiaren arteko mugaren bitartez. Horrekin batera, Brasilgo egungo egoera krudela agertzen du.  

Fitxa teknikoa

Lan taldea:

Michael Wahrmann

Ikasturtea 2019-2020: Magdalena Orellana, Aldara Pagán, Sandra García Bueno, Marcos García, Laura Moreno Bueno, Astrid Villanueva Zaldo

Kronologia:
21-10-2019 > aribidean