Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Ikerkuntza ohitura naturala da Elías Querejeta Zine Eskolarentzat

Ikerkuntza zineman egoteko modu bat da Elías Querejeta Zine Eskolarentzat. Ohitura natural bat. Ikasleei, irakasleei eta profesionalei arduraz jokatzeko eskatzen dien benetako lan metodologia bat.

Hala, Filmategiarena, Zinemaldiarena eta Tabakalerarena den eskola hau Euskadiko Filmategiarentzako, Donostia Zinemaldiarentzako eta Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroarentzako eskola bat ere bada: hausnarketarako eta berrikuntzarako leku bat. Eta, azken buruan, eskolarentzako berarentzako eskola bat, zeinak zinemaren pedagogiaz etengabe eztabaidatuko duen. 

Zentroaren ikerketa honako lau lerro hauen ingurukoa izango da:

1. Pedagogia eta zinemaren transmisioa.

2. Artxiboaren, komisariotzaren eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko teoria eta teknika berritzaileak.

3. Zinemaren eta beste diziplina zientifiko, humanistiko eta estetiko batzuen arteko lotura.

4. Euskal zinemaren begirada berriak.

Lau lerro horietako lana ikerketa proiektuen bidez gauzatuko da, guztiak ere diziplinartekoak, kooperatiboak eta irekiak. Diziplina anitzeko proiektuak izango dira, EQZEko ikasleen parte hartze aktiboa izango dutelako, eta eskolako hiru ibilbideetako irakasleen ekarpenek aberastuko dutelako, horrela, trukean oinarritutako metodologiak eta diziplinen eta ezagutzaren arteko ikaskuntza garatuz. Proiektu kooperatiboak izango dira, erakunde zinematografiko eta akademikoekin –bertakoak zein nazioartekoak– elkarlan estuan arituta sortutakoak direlako, eta, irekiak, aldiz, sortutako emaitzak ez ezik, prozesuan sortutako galderak ere hainbat euskarri, formatu eta hizkuntzatan zabalduko direlako, horien artean honako hauek: sorkuntza piezak, argitalpen espezializatuak eta dibulgaziokoak, programa publikoak, online edukiak eta azalpen proiektuak.

Pablo La Parra
Ikerkuntza Saileko koordinatzailea

Pablo La Parra Pérez zinema eta ikus arteetan espezializatutako ikertzailea da. NYU New Yorkeko Unibertsitatean doktorea da, bertan ere klaseak eman ditu. Masterra du Literaturan, Artean eta Pentsamenduan oinarritutako Azterketa Alderatuetan (Pompeu Fabra Unibertsitatea) eta Artearen Historian lizentziaduna da (Valentziako Unibertsitatea). Bere ikerketa lana argitaratu da nazioarteko aldizkarietan -Journal of Spanish Cultural Studies edo Sociologias-, eta liburu hauetan: 1968 and Global Cinema (Wayne State University Press), Antoni Abad: megafone.net/2004-2014 (Turner-MACBA) edo Facing Humanities, Current Perspectives from Young Researchers (Pompeu Fabra Unibertsitatea). Ikerketa eta graduondoko zenbait beka jaso ditu, besteak beste, Estatu Batuetako Social Sciences Research Council-en International Dissertation Research Fellowship, New Yorkeko Unibertsitateko Graduate School of Arts and Sciences-en MacCracken Fellowship, edo La Caixaren Master beka. Horrez gain, errendimendu akademikoari ematen zaizkion hainbat sari ere jaso ditu eta horien barruan dago Karrera amaierako Sari Nazionala. 2016. urtean, “Europa, futuro anterior” izeneko zinema militantearen artxiboen gaineko ikerketa artistikoaren proiektua zuzendu zuen, Tabakalerak eta Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren Fundazioak finantzatu zutena, hain zuzen.

Proiektuak

Women’s past is always present

Cinenova zinema banatzaile feministaren bildumaren inguruko ikerketa

Proiektu honek Londresko bideo banatzaile feministaren funtseko material sorta bat zaharberritu nahi du eta ikerketa kritiko bat proposatu genero ikuspegia ere kontuan hartuta, emakumeek egindako zinemaren historia ezagutzeko eta ezagutarazteko helburuz.

Taldea:
María Palacios Cruz, Charlotte Procter, Clara Sánchez-Dehesa (ikertzaile nagusiak)

Elizabeth Dexter, Paloma Hernández, Andrea Navarro, Agustín Ormaechea, Jugatx Otero, María Laura Ríos, Carlos Saldaña, Andrea Sánchez, Sisu Satrawaha

Erakunde erlazionatuak:
Cinenova, LUX, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/09/01 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Artxiboaren, komisariotzaren eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko teoria eta teknika berritzaileak

+ irakurri

This Film is dangerous

Nitrato euskarrian aurkitutako bi filmen kopia bakarren zaharberritzea

"This Film is Dangerous" proiektuak nitrato euskarrian aurkitutako 1924. urteko bi filmen (Charles Giblyn-en The Price of the Party eta Die Vier letzten Sekunden des Quidam Uhl Robert Reinert-ek eginikoa) inguruko ikerkuntza zabal bat eta zaharberritze lan bat proposatzen du.

Taldea:
Silvia Casagrande, Clara Sánchez-Dehesa (Ikertzaile nagusiak)

Anna Ferrer, Lucía Ferreyra, María Laura Mastantuono, Estíbaliz Miñana, Eva Sacristán

Erakunde erlazionatuak:
Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/09/01 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Artxiboaren, komisariotzaren eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko teoria eta teknika berritzaileak

+ irakurri

Amateur Movie Database

Euskal zinema amateurraren inguruko ikerketa

Kanadako Calgary unibertsitateko «Amateur Movie Database» proiektua nazioartera zabaltzen den lehen aldia litzatekeen honetan EQZEk ikerketa lerro bat zuzenduko du euskal zinema amateurraren ondarearen inguruan. 

Taldea:
Clara Sánchez-Dehesa, Enrique Fibla Gutiérrez (ikertzaile nagusiak)

Irma Baldwin, Andrés Fernández-Albalat, Nerea Ganzarain, Milica Jovcic, Arnau Padilla, Alfredo Ruiz, Unai Ruiz

Erakunde erlazionatuak:
Euskadiko Filmategia, University of Calgary, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/09/01 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Euskal zinemaren inguruko begirada berriak

+ irakurri

Mugako euskal zinema

Euskal zinemaren inguruko begirada berriak

Euskadiko Filmategia eta Elías Querejeta Zine Eskolak sortu duten "Mugako euskal zinema" proiektuaren bitartez nazioarteko hainbat ikertzailek ikerketa kasu zehatzak aztertuko dituzte, euskal zinemagintzak ezaugarri dituen mugak zabaltzeko eta hausteko asmoz.

Erakunde erlazionatuak:
Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/08/15 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Euskal zinemaren inguruko begirada berriak

+ irakurri

Zinemaldia 70

Istorio posible guztiak

Donostia Zinemaldiak Zinemaldia 70. Istorio posible guztiak proiektua sortu du, Elías Querejeta Zine Eskolaren ikerketa-sailarekin, Tabakalerarekin eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, Zinemaldiaren artxibo bizia eratzeko asmoz. Lehenengo fasea 70. edizioan burutuko da, 2022an.

Equipo:
Pablo La Parra (ikertzaile nagusia)

Antonio Miguel Arenas, Irati Cano, Telmo Edurza, Sara Hernández, Julieta Juncadella, Felipe Montoya, Clara Rus, Neus Sabaté

Erakunde erlazionatuak:
Donostia ZinemaldiaTabakalera, Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/05/02 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Artxiboaren, komisariotzaren eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko teoria eta teknika berritzaileak

+ irakurri

Andréi Tarkovskiren lezio galduak

Errusiar zuzendariaren soinu-grabazio ezezagunen zaharberritze, ikerketa eta dibulgazioa

Tarkovskiren gertuko lankide baten artxiboan zinemagileak eman zituen zinema-lezioen 90 orduko iraupena duten grabazioak aurkitu dituzte. Elias Querejeta Zine Eskolak, Tarkovski Institutuarekin batera, grabazio horiek ikertzeko, zaharberritzeko eta zabaltzeko helburua duen proiektu batean parte hartuko du.

Taldea:
Masha Chugonova
Andréi Andréievich Tarkovski
José Manuel Mouriño

Erakunde erlazionatuak:
VGIK
Istituto Internazionale Andreij Tarkovskij
Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2017/07/01 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Zinearen transmisioa eta irakaskuntza

+ irakurri