Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Arteleku arte zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen, 1987an, eta zabalik egon zen 2014ra arte. Esperimentazioan, praktika artistikoan eta produkzioan oinarritu zen, eta leku bat eskaini zien artistei, elkar ezagutzeko eta kolektiboki ikasteko. Dena dela, gaurkotasun gaietan sakondu eta ikertzeko leku bat ere izan zen, jakintzaren hainbat alorretan, tailerren, mintegien, hitzaldien eta eztabaiden bitartez. Bide horretan, era askotako materialak sortu ziren, besteak beste Artelekuren bideotekak bildu zituena.  

EQZEk eta AKMEKAk (UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikertalde finkatua, Eusko Jaurlaritzak aitortua) proposatzen duten ikerketa proiektua Artelekuren bideo bilduma horretan oinarritzen da. Proiektuak hainbat geruzatan aztertu nahi ditu funtsak:

1. Historiko-komisariala.

2. Teknologikoa: kontserbazioa eta zaharberritzea.

3. Legala: erabilera eskubideak, iraganekoak, gaurkoak eta etorkizunekoak.

Hala, proiektuak aztergai izango ditu Artelekuren bideo bilduma sortzeko arrazoiak eta argudioak, bildumaren funtsen egungo egoera (zinta magnetikoak, digitalizazioak, zaharberritzeko premia teknikoak, kontserbazioa eta herritarren eskura jartzea) eta funtsen lege egoera, erabiliak izateko (artxiboa, barne erabilera eta erakusketa publikoa). Gainera, azterlan konparatibo bat egingo du garai bereko beste bilduma eta artxibo batzuekin.

Proiektuak eredu bat proposatu nahi du Artelekuren bideo bilduma aztertu, zaindu eta erakusteko, eta lagungarri izan nahi du ere beste ikerketa batzuentzat, 90eko hamarkadako eta mende hasierako bideo arteari, Artelekuri eta zentro horren testuinguru artistiko eta kuturalari buruzkoak.

Fitxa teknikoa

Lan taldea:
Natxo Rodríguez Arkaute, Arantza Lauzirika Morea (ikertzaile nagusiak)

Alumnado participante 2019-2020: Borja Rodríguez, Flor Clérico, Jone Aranzabal Itoiz

Santi Eraso, Gabriel Villota, Arturo/Fito Rodríguez Bornaetxea, Pablo Maravi, Andrea Estankona (ikertzaile laguntzaileak)

Erakunde erlazionatuak:
UPV/EHU (Akmeka taldea), Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
01/10/2019 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Euskal zinemaren inguruko begirada berriak

Hizkuntzak:

Euskara, gaztelania, ingelesa