Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Cinenova Londresko erakunde bat da, zinemagile eta bideo artista feministen lanak zaintzen eta banatzen dituena. 1991n sortu zen, bi banatzaile feministek bat eginda: Circles eta Cinema of Women (1979an sortuak bi-biak). Gaur egun, Cinenovak 300 lan baino gehiago banatzen ditu: hala nola artisten filmak, zinema esperimentala, film luze narratiboak eta bideo dokumental eta hezitzaileak, 20ko hamarkadatik 90eko hamarkada amaiera bitarte sortutakoak. Lantzen dituzten gaiak askotarikoak dira: erresistentzia historiak, borroka postkolonialak, genero ordezkaritza, arraza eta sexualitatea, aniztasunari lotutako beste gai batzuk… baina, batez ere, borroka horien arteko harremanak eta aliantzak.

Cinenova Working Groupe-rekin (gaur egun artxiboa zaintzeaz eta banatzeaz arduratzen den emakume boluntario taldea) elkarlanean, “Beren iragana beti da presente” proiektuak proposatzen du ikerketa fokuak garatzea bildumako parte diren artisten lanari buruz. Ikerketa foku bakoitzean, zinemagile baten edo gehiagoren materialak zaharberritu nahi dira, eta ikerketa bat egin genero ikuspegi kritiko batetik, helburutzat izango duena emakumeek eginiko zinemaren historia ezagutarazi eta zabaltzea. Ikerketa fokuen emaitza gizarteratu egingo da, programa publikoen bidez, programa horien barnean egonik zaharberritutako materialen proiekzioa eta ikerketa lanetik abiatutako jatorrizko literatura kritikoaren argitalpena.

2018-2019 ikasturtean, Sandra Lahire eta Joanna Davis artisten lana izan da aztergai; aldiz, 2019-2020 ikasturteko lan taldeak Annabel Nicolson zinemagilearen obra aztertuko du.

Fitxa teknikoa

Lan taldea:
María Palacios Cruz, Charlotte Procter (ikertzaile nagusiak)

Alumnado participante 2018-2019: Alfredo Ruiz, Andrea Sánchez, Carlos Saldaña, Elizabeth Dexter, Jugatx Otero, María Laura Ríos, Paloma Hernández, Sisu Satrawaha

Erakunde erlazionatuak:
Cinenova, LUX, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/09/01 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Artxiboaren, komisariotzaren eta sorkuntza zinematografikoaren inguruko teoria eta teknika berritzaileak

Hizkuntzak:

Euskara, gaztelania, ingelesa