Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Zinema mugan egon da jatorritik. Hiriaren ikuspuntutik, zinema iraupen laburreko eraikuntza gisa iritsi zen hirira, mugimenduko irudiak ikus zitezkeen karpa batean gauzatuta. Aldi baterako jartzen zen hiriaren kanpoaldean, eta hirian sartzen amaitu zuen, antzoki arkitekturari gainjarriz eta hura gaindituz. 125 urteko historiaren ondoren, zinema banaka edozein lekutatik ikusi daitekeenean, badirudi espazio zinematografikoak krisian daudela. Zentzua izateari utzi al dio haren esperientzia kolektiboak? Zeintzuk dira areto batek eskaintzen dituen alderdiak publikoa bertara joateko? Zergatik funtzionatzen dute hain ondo jaialdiek? Zer estrategiari jarraitu behar diote etorkizuneko aretoek? Egonkorra izan behar al du, edo hiri espazioak aldi baterako hartu eta iraupen laburrekoa izatera itzuli? 

Zinemaren arkitektura ikerketa proiektuaren helburua da zinema espazio arkitektoniko gisa eta horrek hirian duen lekuari buruz ikertzea. Proiektua pentsamendu, ikerketa eta praktika zinematografiko eta arkitektonikoaren arteko topagunetzat proposatzen da.

Zinemaren arkitektura proiektuak 2007an egindako Espazio Eszenikoen Behatokia esperientzia jasotzen du, espazio eszenikoak berak berez dituen ezaugarriak eta hiriaren historiarekin duen harremana ikertzeko asmoz. Behatoki hori nazioarteko arkitektoek eta ikertzaileek osatzen dute eta hainbat atal ditu: artxiboko atal bat, Europako hainbat hiritako antzoki kartografien atlasa egin duena, laborategiko atal bat, aretoen funtzionamendua aztertzeko, eta, azkenik, hedapeneko atal bat, artikuluak argitaratzeko eta biltzar eta mintegietan parte hartzeko.

Zinemaren arkitektura proiektua EQZEk bultzatzen du, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren (UPV/EHU), Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren (UPC) eta Espazio Eszenikoen Behatokiaren lankidetzarekin. Egitasmoak hiru lan ildo izango ditu:

1. Espazio eszenikoaren bilakaeraren analisi historiko eta teorikoa egitea, sortu zenetik gaur egun arte.

2. Espazio zinematografikoen atlas kartografikoa egitea eta Donostian potentzial eszenikoa duten lekuak identifikatzea.

3. EQZEko eta UPV/EHUko arkitekturako ikasleek osatutako diziplina arteko talde bat trebatzea, esku hartze arkitektoniko bideragarriak egiteko gaitasuna duena.

Fitxa teknikoa

Lantaldea:
Ekain Olaizola Lizarralde (ikertzaile nagusia)

Alumnado participante 2020-2021: Efraín Bedoya, Florencia de Múgica, Jesús Hector Martínez, Joseba López, Renan Camilo

Proiektuarekin lotutako erakundeak
AGET D-SS (EHU-UPV), Espazio Eszenikoen Behatokia ETSAB (UPC)

Kronologia:
19/10/2020 - aribidean

Ikerketa lerroa:

Zinemak beste diziplina zientifiko, humanistiko eta estetikoekin duen lotura.

Hizkuntzak:

Euskara, gaztelania, ingelesa