Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

“Zinemaren artisauak” proiektuak proposatzen du euskal zinema amateurraren historia bat sortzea, filmak, zinemagileak, zineklubak eta jaialdiak berreskuratuz. Tokiko maila batetik abiatuta, oso gutxi aztertu den lan filmiko horren mapa zehatza landuko da, kulturaren, gizartearen eta politikaren arloan garrantzi handia izan duena, zaleen, artisten, aktibisten eta etorkizuneko zuzendari profesionalen adierazpen tresna gisa. Ikerketa hainbat ataletan egituratuko da: bisitak film artxiboetara eta udal artxiboetara; material filmiko, grafiko eta testualaren katalogazioa eta digitalizazioa; elkarrizketak zinemagileei; eta lehen eta bigarren mailako iturrien kontsultak. Ondoren, bildutako materialaren analisi kritiko eta historiko bat egin eta hainbat jarduera antolatuko dira ikertzaileen eta herritar guztien eskura jartzeko eskuz eginiko zinemaren historia liluragarri hau, orain arte gogoan izan ez ditugun ehunka zinemagileren entusiasmoa eta pazientzia.

Ikerketan bildutako informazioa Amateur Movie Database datu basean sartuko da, Calgaryko Unibertsitateak (Kanada) abian jarritako proiektu handinahia, ikertzeko tresnak ipini dituena sarean zinema amateurraren historia berreskuratu eta balioan jartzeko. Hainbat iturritan arakatuz, datu base bat sortu da, aukera eman duena harremanetan jartzeko zinema amateur bildumak dituzten pertsona eta erakundeekin (sakabanaketa eta eskuraezintasuna ezaugarri izan ohi dituzten bildumak). Proiektu honek nazioartean eginiko lehen urratsean, EQZE aitzindari izango da ikerketa lerro berri batean, helburu izango dituena datu basea aberastea euskal zinemaren beste historia horren iturri nahiko ezezagunekin eta protokolo batzuk sortzea, proiektua nazioarteko testuinguru eleanitzetara egokitzea ahalbidetuko dutenak.

Horrekin batera, Euskadiko Filmategiaren funtsak sartuko dira zinema amateurraren mapan eta ahaleginak egingo dira Euskal Herri osoko ganbara, armairu eta sotoetan gordeta dauden bildumak berreskuratu, katalogatu eta digitalizatzeko. Proiektuaren helburu garrantzitsuenetako bat izango da agerian uztea zer garrantzi duen hamarkada luzez euskal kultura zinematografikoaren oinarri izan den zinema amateurraren artxiboa berreskuratzeak, zaintzeak eta herritarrei eskura jartzeak. Hori guztia buruan izanik, “Zinemaren artisauak” ikerketa proiektuak tresna pedagogiko bat izan nahi du, ez bakarrik ondare zinematografikoa berreskuratzeko, baita ondare horri dagokion balioa emateko ere, gure artean eta nazioartean.

Fitxa teknikoa

Lan taldea:
Enrique Fibla Gutiérrez (ikertzaile nagusia)

Alumnado participante 2019-2020: Ane Zulaika, Lester Meno, Maitane Ruiz Juarros, Marc Barceló, Martha Helga López

Alumnado participante 2018-2019: Alfredo Ruiz, Andrés Fernández, Nerea Ganzarain, Unai Ruiz

Erakunde erlazionatuak:
Euskadiko Filmategia, University of Calgary, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/09/01 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Euskal zinemaren inguruko begirada berriak

Hizkuntzak:

Euskara, gaztelania, ingelesa