Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Amateur Movie Database proiektuak Euskadiko amateur zinemaren historia sortzea proposatzen du, horretarako filmak, zinemagileak, zineklubak eta jaialdiak berreskuratuta. Tokiko esparruetatik abiatuta, kulturaren, gizartearen eta politikaren arloan garrantzi handia izan arren oso gutxi aztertu den zinemako praktika horren mapa zehatza landuko da (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia).

Ikerlanean zehar bildutako informazioa Amateur Movie Database datu basean txertatuko da (Calgaryko Unibertsitateko ikertzaile Charles Tepperman-ek zuzendua). Amateur zinemari buruzko datu basea mundu osoko erakundeen eta agiritegien lankidetzaz Ipar Amerikatik harago hedatzeko proiektuaren baitan, Euskadi aukeratu da, EQZEren bitartez, nazioarteko lehenengo ikerketa kasu gisa..

Proiektuak Calgaryko Unibertsitatean (Kanada) du jatorria eta sarean ikertzeko tresnak garatu ditu Ipar Amerikako amateur zinemaren historia berreskuratu eta balioan jartzeko. Hainbat iturri arakatuta (aldizkariak, katalogoak, egitarauak) filmen datu base bat sortu da eta, hari esker, normalean oso sakabanatuta dauden eta lortzeko zailak diren amateur filmen bildumak dituzten pertsonak eta erakundeak aurkitu ahal izan dira.

Proiektua nazioarteko eskalara zabaltzeko lehenengo urrats honetan, EQZEk ikerketa lerro berri bat zuzenduko du basea euskal zinemaren beste historia horretan gutxi arakatu diren iturriekin aberasteko, eta proiektua nazioarteko testuinguruetara eta testuinguru eleaniztunetara egokitzeko protokoloak diseinatzeko.

Fitxa teknikoa

Taldea:
Clara Sánchez-Dehesa, Enrique Fibla Gutiérrez (ikertzaile nagusiak)

Arnau Padilla, Alfredo Ruiz, Irma Baldwin Mateo, Milica Jovcic, Nerea Ganzarain, Andrés Fernández, Unai Ruiz

Erakunde erlazionatuak:
Euskadiko Filmategia, University of Calgary, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/09/01 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Euskal zinemaren inguruko begirada berriak

Hizkuntzak:

Euskara, gaztelania, ingelesa