Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

60ko hamarkadako erditik aurrera, Irungo zinekluba mugako leku eta elkargune bihurtu zen. Muga geopolitikoa izanik, ideien kontrabandorako gunea zen, baita nazioarteko eraginen pasabidea ere. Halaber, diziplina estetikoen arteko elkargunea zen, eta kontaktuetarako lekua, zinemagile, musikari eta artista plastikoentzat, Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea edo Jorge Oteiza kasu; hortik dator hiru horiek «Frontera Films» bataiatu izana 1964. urtean sortu zuten zinema produktorea. Euskadiko Filmategiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak sortu duten proiektu honek barne hartzen du mugen arteko bat egite hori, Irungo zineklubari izaera eman ziona euskal zinemagintza birpentsatzeko paradigma kritiko moduan. 2018-2019 ikasturtetik aurrera, nazioarteko hainbat ikertzailek ikerketa kasu zehatzak aztertuko dituzte, euskal zinemagintzak ezaugarri dituen muga horiek zabaltzeko eta hausteko asmoz. Kasu bakoitza eskolako web orrian argitaratuko da, online koaderno forman, eta ikertzaile arduradunak antolatutako jardunaldi edo mintegi batean aurkeztuko da. Bildumaren lehen zenbakia datorren urtearen hasieran ikusiko du argia eta parte hartzeko aukera deialdi publiko baten bidez egingo da. Laster emango dira xehetasun gehiago.

Fitxa teknikoa

Erakunde erlazionatuak:
Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
2018/08/15 - aribidean

Ikerketa lerroa:
Euskal zinemaren inguruko begirada berriak

Hizkuntzak:

Euskara, gaztelania, ingelesa