Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

zine

1 iz. (Heg.) h. zinema, cine, cinema

 zine

noun

: MAGAZINE especially: a noncommercial often homemade or online publication usually devoted to specialized and often unconventional subject matter

 

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak argitaratutako argitalpen akademiko bat da. ZINEren helburua ikerketa originalak argitaratzea da, ikasketa zinematografikoen arloan espezializatutako ezagutzari ekarpena egiteko edozein diziplinatatik hurbilduta. Arlorako ekarpen garrantzitsu mota oro onartzen duen arren, ZINEren helburu nagusia da euskal zinema eta ikus-entzunezkoen kulturari buruzko begirada berriak proposatzen dituzten lanak babestea eta argitaratzea, dela kontakizun kanonikoetatik kanpo geratu diren ikerketa kasuak aztertzearen eta horiei balioa ematearen bidez, dela figura finkatuen berrikuspen kritikoa eginez, dela tokiko tradizio akademikoan horrenbeste garatu ez diren diziplina arteko metodologia berritzaileak praktikan jartzearen bitartez. Laburbilduz, ZINE berrikuntza espazio gisa planteatzen da, eta euskal zinemari buruzko ikasketen mugak zabaltzea ez ezik, zinema ikasketena ere zabaltzea proposatzen du Euskal Herritik.

ZINEk bi ale argitaratzen ditu urtean euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez edo frantsesez. Ale bakoitzak bi atal nagusi ditu. Batetik, azterlan monografiko bat, estatuko eta nazioarteko adituek egina eta pareen kanpoko berrikuspenaren menpe dagoena. Bestetik, ZINEren ale bakoitzak EQZEren Ikerketa Sailak bultzatutako ikerketa proiektu eta ekintzekin lotutako materialak jasotzen ditu, ikerketaren eta sorkuntzaren arteko formatu hibrido eta esperimentalak aztertzen dituen atal batean. Halaber, ZINE nazioarteko komunitate akademikoaren eta EQZEren komunitatean garatutako ikerketa ekimenen arteko topagunetzat planteatzen da.

ZINEren ale guztiak edonork eskura ditzake, deskargatuta.

 

Call for papers

ZINEren ekarpenak Argitalpen Batzordeak aukeratzen ditu aurretiaz, eta pareen kanpoko berrikuspenaren menpe daude. Proposamenak helbide honetara bidali daitezke: zine@zine-eskola.eus. Proposamen bakoitzean 250-500 hitz arteko laburpen bat eta egilearen CV osoa aurkeztu behar dira.

Egileentzako jarraibideak hemen eskura daitezke.

 

  • Título
  • Autoria
  • Urtea
  • Kategoria

ZINE01

01. Basterretxearen fabrika: Euskal zinema konstruktibista baterako oharrak (Elixabete Ansa Goicoechea) 

02. Euskal zinema amateurrarentzako historia bat: María Jesús “Tatus” Fombellidaren Gure Herria (1975-1985) bildumaren inguruan
* Euskal zinema amateurrerako historia bat (Enrique Fibla Gutiérrez)
* Zinema, artisautza: Tatus Fombellidaren Gure Herria bilduma (Benoît Turquety)
* Jauregi Aizkorei hogeitazazpi zeharkatze. María Jesus "Tatus" Fombellidaren Aizkora pelikularen inguruko apunte likidoak. (Sahatsa Jauregi Azkarate)
* Gure Herria bilduma

+ irakurri