Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Canneseko Zinemaldiko zuzendariak eta Berlinaleko hurrengo zuzendariak EQZE-k eta Donostia Zinemaldiak antolatutako mintegi batean parte hartuko dute

Programak Thierry Frémaux, Vincent Maraval, Carlo Chatrian, Javier Martín eta Xabier Paya izango ditu parte-hartzaile

2018/12/14

Kritika eta Analisi Saioen Mintegiaren helburua Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleei tresnak eta nolabaiteko ikuspuntua ematea da, eskola ondoko ibilbide profesionala zehaztu ahal izateko. EQZEk eta Donostia Zinemaldiak antolatutako jardunaldi hauetan industriako hainbat arlotako profesionalek eta adituek hartuko dute parte.

+ irakurri

EQZEk komisariatuko du "Bestelako argiak" erakusketa

Iruñeako Udalak bideoarte erakustaldiaren programazioa eskatu dio eskolari

2018/10/23

Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek bideoarte-erakustaldi berriaren programazioa diseinatuko dute, eta Iruñeko Alde Zaharreko kale eta txokoetan ikusgai egongo da Gabonetan. Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eskolarekin, horren bidez bultzada emateko abenduaren 21etik urtarrilaren 1era hiriko erdiguneko hainbat gunetan garatuko den ekimenari.

+ irakurri

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Nazioarteko lau proiektu berri jarriko ditu abian ikasturte honen hasieran eskolaren Ikerkuntza Sailak

2018/09/04

Andréi Tarkovski zinemagileari eta Donostia Zinemaldiari zuzendutako ikerketa proiektuez gain, ikuspuntu berrietatik aztertuko dira zinemagintza feminista, film artxiboen kontserbazioa eta, argitalpen digitalen bilduma baten bidez, euskal zinemagintza. Ikasleek parte hartze aktiboa izango dute nazioarteko proiektu horietan; ondoren, emaitzak hainbat formatutan argitaratuko dira.

+ irakurri

EQZEk lehen ikasturterako eskainitako 45 plazak bete dira

2018-2019 ikasturterako eskainitako plazak mundu osoko 113 eskaeren artean aukeraketa egin ondoren bete dira

2018/07/09

Ikasleen % 60 emakumezkoa da (27) eta % 40 gizonezkoa (18). 10 ikasle EAEkoak dira (Gipuzkoakoak 9); 17, estatuko beste toki batzuetakoak, eta, 18, atzerritarrak (Latinoamerikako 11). Ikasle atzerritarren jatorria askotarikoa da: Andorra, Argentina, Kolonbia, Ekuador, AEB, Mexiko, Erresuma Batua, Serbia, Tailandia, Ukraina eta Venezuela. Batez besteko adina 29 urtekoa da.

+ irakurri

Ikusmira Berriak programa egonaldi bikoitzekoa bihurtuko da

Helburua da errealizadoreek egonaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzea. Horretarako, bi egonaldi egingo dira, otsailean eta irailean

2018/07/06

Egoiliarrek beren proiektuak lau astetan, otsaila eta martxoa bitartean, garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte. Martxotik irailera, zinemagileek beren proiektuan lan egiten jarraituko dute adituen online tutoretza jasoz. Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira.

+ irakurri