Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

  • Agustin Ormaechea

    2018/2019 Ikasturtea

    Kulturaren kudeatzaile eta programatzailea da, Filosofian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Complutensean, eta Carlos III. Unibertsitateko Kulturaren Kudeaketari buruzko masterra egin zuen. Kultura programazioaren arloan laguntzaile lanak egin ditu Academia de las Artes y Ciencias Cinematográficas de España eta Círculo de Bellas Artes de Madrid moduko instituzioentzat. Hainbat jaialditan lagundu izan du, horien artean, Festival de Cine Independiente y de Culto Cinemad, Festival Eñe, Festival ECO edo Rizoma jaialdietan. 2016an, Kunsthalle Lissabon arte gelako komisario laguntzaile izan zen eta Lisboako Galería Vera Cortês galeriako lantaldeko kide izan zen 2017an eta 2018an.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Alfredo Ruiz

    2018/2019 Ikasturtea

    Alfredo Ruiz Arias Mexikoko Hirian jaio zen 1992an. Unibertsitate Interkontinentalean Komunikazioa ikasi zuen, eta, jarraian, artearen historia, arte latinoamerikarra, komisariotza, eta abarrekin lotutako hainbat UNAM, SOMA eta MUAC instituziotan ikasi zuen. Ondoren, zinema zuzendaritza ikasi zuen Taller de Cine Mantarraya eskolan, eta bertan gauzatu zuen haren lehen film luze dokumentala, Jondo. Haren Discurso de la Estabilidad lanak Concurso Nacional de Videoarte Universitario - Visiones del Arte lehiaketaren 4. edizioa irabazi zuen, 2014an. 2015ean Ekialde Erdikoko deserriratutako artisten inguruko erakusketaren komisario izan zen, Ateneo Español de Méxicon (MEXILIO). Conejo Blanco haren film laburra Cannesko zinemaldiko Short Film Corner atalean hautatu zuten, eta baita beste jaialdi batzuetan ere. Egun lan dokumentala egiten ari da ahanzturan gelditutako antzinako praktika batzuen inguruan, horien artean, Mexikoko gatzaren lanaren inguruan. 

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Amateur Movie Database
  • Amanda Sarmiento

    2018/2019 Ikasturtea

    2004. urtea ezkero, proiektu independenteen eta telebistako programen errealizatzailea eta produktorea izan da. Fikziozko film labur hauek ekoitzi ditu: Juancho el Parajero, Bromelias, Señorita María, La Falda de la Montaña. Azken hori Rubén Mendozak zuzendutako dokumentala da, eta hainbat jaialdi irabazi ditu, adibidez, Locarnoko kritikaren astea. 2014ra bitarte, Señal Colombiako produktore exekutibo izan zen (Kolonbiako hezkuntza eta kulturarako telebista publikoko katea). Egun, haren herrialdeko kultura ministerioko aholkulari lanetan dabil telebista kultural eta publikoaren arloan, baita ez-fikziozko ikus-entzunezko generoen inguruan ere.

  • Andrea Navarro

    2018/2019 Ikasturtea

    Donostian jaio zen 1996an, Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Mondragon Unibertsitatean, eta Komisariotza ikasten ari da. Epaimahai gazteko kide izan da Donostiako zenbait jaialditan, horien artean, Donostiako Zinemaldian. 2017an, ikasketa praktikak egin zituen Donostiako Sr. Y Sra. ikus-entzunezkoen produktorean. Urte berean, ikasketetatik kanpoko praktikak egin zituen Zinemaldian, Leire Apellanizek zuzendutako teknika departamentuko laguntzaile moduan.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Andrea Sánchez

    2018/2019 Ikasturtea

    Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua gradua burutu zuen Escola Superior de Conservació i Restauració de Bens Culturals de Cataluña (ESCRBC) eskolan. Artxiboko dokumentazioaren zaharberritze praktikak egin ditu Andorrako Artxibo Nazionalean. Ikus-entzunezkoen mundua eta argazkigintza dira haren pasioak.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Andrés Fernández

    2018/2019 Ikasturtea

    1994an sortu zen Coruñan. Lehenik arkitekturari interesatu zen, eta ondoren zinemari. Humanitateak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zituen Madrilen, eta sari berezia lortu zuen Humanitateetan. Ikasketa garaian Erasmus urte bat egin zuen Boloniako DAMS Unibertsitatean. Ikasketa bukaerako bere lana hau izan zen: Filma, bizitzen den lekua: zinema-esperientziari buruzko azterketa proposamena. Bertan, ikertzen zuen C. Norberg-Schultz arkitektoak proposatu existentzia-espazio kontzeptuaren aplikazioa zinema mailan. 2018an Madlab Makers sortzaile elkartearekin parte hartu zuen Modelizazio transmateriala. Klitoriaren anatomia proiektuan Clitoris power prototyping dokumental laburreko gidoilarikide, zuzendarikide eta muntatzaile gisa, zeina Veneziako Arkitektura Biurtekoan aurkeztu baitzen, Espainiako pabiloian (Becoming).

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Amateur Movie Database
  • Anna Ferrer

    2018/2019 Ikasturtea

    Artearen Historiako graduatua da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzean tituluduna da Kataluniako ESCRBCn, dokumentu grafikoen espezializazioan. Instituzio publikoekin eta lantegi pribatuekin aritu izan da elkarlanean liburuak, lan grafikoak eta artxiboko dokumentazioa zaharberritzen. Haren azken lanen artean, nabarmentzekoa da Josep Palmarolaren (1868-1928) funtsaren ikerketa eta tratamendua; funts hori posta txartelez, beiran egindako argazkien negatiboz, eta Fernando Albericio (1920-2016) aragoidar kartelgilearen kartel berreskuratuz osatuta dago.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > This Film is dangerous
  • Antonio Miguel Arenas

    2018/2019 Ikasturtea

    Granadakoa da, eta Malagako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen; ondoren, ikaskide batzuekin batera, Magnolia izeneko aldizkaria sortu zuen, zinemaren kritika eta analisia online argitaratzen zituen argitalpena, hain zuzen. Geroztik, hainbat hedabide espezializaturekin kolaboratu du; bitartean, diziplina anitzeko prestakuntzarekin jarraitu du. VideoLab masterra burutu zuen, eta, gaur, zinema kritika komunikazioarekin uztartzen du. Punto de Vista prentsa kabineteko kide izan zen, eta Festival Internacional de Jóvenes Realizadores de Granada jaialdiaren antolakuntzan parte hartzen du.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Zinemaldia 70
  • Arnau Padilla

    2018/2019 Ikasturtea

    Bartzelonan jaio zen, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan lortu zuen Ikus-entzunezko ikasketen lizentziatura; ondoren, Pompeu Fabra Unibertsitatean ikus-entzunezko muntaiei buruzko graduondoko bat egin zuen. Zinema sortzaile eta ikertzailea da. Suedian eta Islandian jardun izan da. Haren lanak eta kezkak espazio intimo baten barnean kokatzen dira; bertan, zinema hizkuntza erabiltzen du bizitzearen inguruko galdera partekatu bat egiteko, memoriaren eta munduaren formen bidez.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Amateur Movie Database
  • Carlos Saldaña

    2018/2019 Ikasturtea

    Jerezen jaio zen 1996an. Zinemagintzan graduatu zen, eta argazkigintza zuzendariaren aipamena egin zuen; hala eta guztiz ere, zinemagile amateurra da. Komiosariotzarako eta zinemaren historiaren eta teorien ikerketarako norabidea du.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Clara Rus

    2018/2019 Ikasturtea

    Uclés, Cuenca, 1995. 2013an hasi zituen unibertsitate ikasketak, ESCAC (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) goi eskolan, eta bi urte geroago, argazkigintza zuzendari izateko espezializazioa egin zuen. 2018an graduatu zen argazkilaritza zuzendari moduan, Celia Giraldoren Te busco en todos eta Sara Fantovaren No me despertéis filmetan jardun ondoren (bigarrena KIMUAK 2018 katalogorako hautatu zuten). Halaber, kolorista eta zuzendari laguntzaile lanak ere egiten ditu, baina gehiago interesatu izan zaio beti zinemagintzaren alderdi teorikoa.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Zinemaldia 70
  • Elisa Celda

    2018/2019 Ikasturtea

    ECAMen (Madrilgo Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Eskola) ikasitako zinemagilea da, eta Dokumentalen Zinemagintzan graduatu zen New York Film Academy akademian. Haren lanaren oinarria da zinema dokumentalaren ikuspegi konprometitua erakusten duela, bai sozialki eta baita arte hizkuntza moduan ere. 2016an, Lenda Negra zuzendu zuen, eta 2017an estreinatu zen Play-Doc nazioarteko jaialdian. Haren lanak El Círculo de Bellas Artes (Madril), Ionion Center (Grezia), Werktank (Belgika) edo Mondo Galería (Madril) arte espazioetan aurkeztu dira, besteak beste. Gainera, PHotoEspaña jaialdian parte hartu zuen 2017an eta 2018an. ESFINGE laburmetraia estreinatuko du Parisko Festival des Cinémas Différents et Expérimentaux jaialdian, 2018an.

  • Elizabeth Dexter

    2018/2019 Ikasturtea

    Central Saint Martin eskolako ikaslea da eta Londreseko King’s Collegen Literatura Konparatua ikasi zuen Elizabeth Dexter (Yorkshire, Erresuma Batua). Sheffield Doc/Fest, Dokufest eta hainbat galeriatan egin du lan. Mugimenduan dauden irudien forma artistikoen gaineko interesa du.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Estíbaliz Miñana

    2018/2019 Ikasturtea

    Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta teknika grafikoetan espezializatu zen. Ikasketen azkeneko ikasturtea Berlingo Fachhochschule für Technik und Wirtschaft zentroan Erasmus bekarekin; gero, Bartzelonara joan zen bizitzera eta hiriko bertako zinemaldietatik elikatzen hasi zen, eta, horiei esker, askotariko zinema ikuspegiak ezagutu ditu.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > This Film is dangerous
  • Eva Sacristán

    2018/2019 Ikasturtea

    Eva Sacristán Iruñean jaio zen 1995ean, eta zinema, argazkigintza eta literatura ditu pasio nagusiak. Kontakizunak idazten ditu, ilustrazioak egiten ditu, eta zinema dokumentalaren eta zeluloidearen arlorantz jotzen du batez ere. Azken urteetan, hainbat proiektu garatu ditu, adibidez, Adaptátix irrati-komikia edo ¿Quién se fía de Lucía? haurren telesaila. Era berean, Alborada literatura aldizkariko edizio batzordekide izan da, eta prestakuntza jaso du sormenezko idazketaren eta eleberrien lantegietan. 2016an Università La Sapienza unibertsitatean (Erroma) hasi zen ikasten. Duela gutxi, Filologia Hispanikoan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu da Nafarroako Unibertsitatean.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > This Film is dangerous
  • Felipe Montoya

    2018/2019 Ikasturtea

    Bogotá Short Film Festival - BOGOSHORTS eta Movimiento BOGOSHORTS zinemaldietako programazio burua da. Antioquia Unibertsitateko ikus-entzunezkoen eta multimediaren arloko komunikatzailea da. Ekitaldien produktore eta komunikatzaile lanetan aritu zen, adibidez, VARTEX Medellín bideo artearen eta bideo esperimentalen erakusketan (2013tik 2015era), Pantalones Cortos film laburren maratoian (2014) eta Santa Fe de Antioquia zinemaldian (2014), besteak beste. Cultura AV taldearen emanaldi programaren garapena eta talde horren film laburren banatze prozesua koordinatu zuen 2015. urtera arte.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Zinemaldia 70
  • Florrie James

    2018/2019 Ikasturtea

    Glasglowkoa da, eta The Glasgow School of Art eskolan graduatu zen 2010ean. Jamesek inprobisazioarekin eta egitura burutsu batekin egiten du lan. Duela gutxi egin du 4 Day Weekend Underground errepideko filma; filmak bi ihesbide hedonista jarraitzen ditu, eta, bidean, zoriontasun momentuak topatzen dituzte etorkizuneko paisaietan barna. Paisaia horiek etorkizun erabat kontrolatua erakusten dute; bertan, legez kanpokoa da bidaiatzea eta izpiritu arraroak zaintza dronekin nahasten dira. 2017an, Jamesek Ross Little bideo instalazioekin egin zuen lan Habanan egindako hiru film laburretan («1957 Chevy Apparition» film erakusketan eman ziren). Margaret Tait Residency saria eman zioten O.K. Rick lana burutzeko Orkada uharteetan, 2015ean.

  • Francisco Bouzas

    2018/2019 Ikasturtea

    Ikus-entzunezkoen arteetan lizentziatu zen Argentinako Arteen Unibertsitate Nazionalean. Los locos no se ocultan eta La noche de San Juan film laburrak zuzendu ditu. Bere opera prima, La Cuarta dimensión (INCAA institutuaren laguntzaz eta Boliviarekin koprodukzioan egina) BAFICI jaialdiko 20. edizioan estreinatu zen, eta epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen. Zuzendari aritu du Berlinale Talents BAn, eta, egun, bere bigarren film luzearen post produkzioa egiten ari da, Desaparecer (WIP Cine de Mar del plata nazioarteko zinemaldia, Habanako zinemaldiko gidoi berrien atala, Fondo Nacional de las Artes).

  • Gabriel Azorín

    2018/2019 Ikasturtea

    Zinemagilea. Los galgos eta Mañana vendrá la bala film laburrak eta Los mutantes film ertaina zuzendu ditu. Haren lanak jaialdi ugaritan eman dituzte, adibidez, Entrevues de Belfort zinemaldian, Zinema Europearraren Sevillako jaialdian, eta Ficunam, Zinebi, VGIK, D’A de Barcelona, Márgenes Porto/Post/Doc jaialdietan. Azorín «lacasinegra» taldeko kidea da, eta talde horrekin garatu ditu zinema ekoizpenerako eta zabalkunderako forma garaikideekin uztartzen duten hainbat proiektu. Lacasinegra hainbat kultur zentrorekin aritu da elkarlanean, adibidez, Tabakalera, IVAM eta CCCB zentroekin. Pas à Genève da oraingoz haiek egindako film luze bakarra.

  • Irati Cano Alkain

    2018/2019 Ikasturtea

    Gradua Irudi Laborategian (2012) eta Ikus-Entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioan. 2016an amaitu zuen Ikus-Entzunezko Sorkuntza Garaikidearen inguruko Bideolab masterra Madrilgo Lens eskolan. Ondoren, ikus-entzunezko zenbait proiekturen errealizazioari ekin zion: Leihoak (2015), Benito Ansola sarien bekaduna; Hitzen Lotura (2015), ZINEBIn; eta Gogoratzen (2017), CCCBn eta Círculo Bellas Artesen programatu zutena. 2016an, Festival Filmadrid jaialdian epaimahaikide gazte izateko hautatu zuten, eta, ondoren, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Sormenezko Dokumentalgintzan masterra burutu zuen, Buenos Días España (2017) filmarekin. Film hori hainbat jaialditan saritu dute, esaterako, Alcine jaialdian, Festival Internacional de Huesca eta Docsvalència jaialdietan… Orain, Eguzkilorea egiten dihardu; proiektu hori hainbat jaialditan hautatu dute gara dadin, esaterako, Mentoring project topaketan (L’alternativa, 2017), Zineleku jaialdian (2017), ZLABen (2018) eta DocsLaben (DocsValència, 2018). 

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Zinemaldia 70
  • Irma Baldwin Mateo

    2018/2019 Ikasturtea

    Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu zen Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduan. Southamptonen jaioa, egun Tuteran bizi da. Europar Institutuaren beka bat irabazi zuen The restoration of the archeological wood with particular regard to the wooden artifacts of the Egyptian civilization ikastaroan, Sirakusan (Sizilia).

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Amateur Movie Database
  • Jade Faith

    2018/2019 Ikasturtea

    Jade Indie Faith Los Angeles eguzkitsuan jaio zen, Kalifornian. Arte eszenikoak eta literatura klasikoa ikasi zituen Los Angelesko eskola alternatibo batean, eta, ondoren, bizitza osoko obsesio izan duen horretan profesionalki aritzea erabaki zuen, hots, zinemagintzan. Hasieran, ekoiztetxe independenteekin eta aurrekontu txikiko eta haren intereseko proiektuekin hasi zen lanean. Bi film luze eta hamaikatxo film labur editatu ditu; egun, film laburrak eta bideo musikalak zuzentzen, idazten, grabatzen eta editatzen dihardu.

  • Jaume Claret Muxart

    2018/2019 Ikasturtea

    Zinema espezialitateko batxilergoa egin zuen, zeina Richard Linklater zinemagileari buruzko lan baitekin eta lau film laburrekin amaitu baitzuen. 2017an, D’A Film Festival jaialdiko Campus d’Autor ekimenean eta Jóvenes Programadores lantegian (A Bao A Qu, Moving Cinema) parte hartu zuen. Prentsarentzat lanean aritu zen Sitges Film Festival jaialdiaren 50. edizioan, Berlin Film Festivalen 68. edizioan, eta Venezia75ean. Konferentzia bat eman zuen CCCBko barne diseinuko masterrean, eta bideo batzuk egin zituen HArquitectes estudioarentzat eta CCCBrentzat. EQZEn hasi da La Sal proiektua garatzeko. 

  • Jimmy Schaus

    2018/2019 Ikasturtea

    J. Schaus artistaren lanak narraziozko filmak bideo-artea, soinua, musika eta performancea uztartzen ditu. Floridan jaio eta hazi zen; ondoren, urte batzuk eman zituen metroko musika proiektuetan birak egiten. 2012an, Chicagora joan zen bizitzera eta film laburrak egiten hasi zen. 2016an Arte Ederretako masterra eskuratu zuen University of Illinois unibertsitatean, Chicagon (UIC), eta, 2018an, St. Francis Hears a Noise zientzia fikziozko komedia esperimentala amaitu eta aurkeztu zuen.

  • José María Avilés

    2018/2019 Ikasturtea

    José María Avilések zinema zuzendaritza ikasketak burutu zituen Buenos Airesko zinema unibertsitatean. La muerte del maestro film luzea eta Conversaciones en el Jardín, Speed Paradise eta Ricchieri film laburrak zuzendu eta idatzi zituen. Haren lanak hainbat erakusketa eta jaialditan erakutsi dira, horien artean Rotterdamen, BAFICI jaialdian, Biarritzen, São Paulon eta Friburgon. Halaber, José Maríak zinema muntatzaile lanak egin ditu hainbat film luze eta laburretan.

  • Jugatx Otero

    2018/2019 Ikasturtea

    Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzean graduatua (EHU/UPV) eta Kultura Ondarearen Ebaluazioa eta Gestioari buruzko masterra ikasi du (USAL). Zaharberritzaile moduan material arkeologikoarekin hainbat aztarnategietan egin du lan [Turó del Montgròseko gotorleku iberikoa eta Arrolako Oppiduma] eta Bizkaiko Arkeologi Museoan. Halaber, beste motatako materialetan esku hartu du, tradizionalenetatik arte garaikidera arte.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Julieta Juncadella

    2018/2019 Ikasturtea

    Julieta Juncadella Buenos Airesen jaio zen. Produkzio zinematografikoko ikasketak egin zituen ENERC eskolan. Fiora film laburra ekoitzi zuen (Martina Juncadella eta Martín Vilela zuzendariena, 2017); film horrek sariak jaso zituen Argentinan, eta Donostiako Zinemaldian izan zuen nazioarteko estreinaldia. Bestalde, No me imagino siendo vieja ere (Martina Juncadella, 2018) film laburra ere ekoitzi zuen, BAFICI20an estreinatua. José María Avilésen opera primaren (La muerte del maestro) banatzaile lanetan lagundu zuen, Rotterdamen estreinatu zena 2018an. Martina Juncadellarekin batera, Una Presencia zinema ekoiztetxea sortu zuen 2016an; orain, ekoiztetxe hori bi film luzerekin ari da lanean.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Zinemaldia 70
  • Laura Mastantuono

    2018/2019 Ikasturtea

    Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Palermoko Unibertsitatean. Ikus-entzunezkoen produktorea eta errealizatzailea da, eta film dokumental eta fikziozkoetan –luzeak zein laburrak– parte hartu du Argentinan, Kolonbian eta Espainian. Haren filmak mundu osoko zinemaldietan hautatu dituzte, horien artean, Cannesen. Komunikazio instituzionaleko eta eduki digitaleko produkzioetan laguntzen du. Irakasle lanetan aritu zen Buenos Airesen (UP, Alliance Français), eta boluntario aritu zen Zinema Museoko zinetekako laguntzaile moduan. Gainera, hainbat hedabiderentzat idatzi zuen, gaztelaniaz eta ingelesez.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > This Film is dangerous
  • Lucía Ferreyra

    2018/2019 Ikasturtea

    Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Universidad del Cine unibertsitatean. Argazkigintzan eta zinema antologikoan espezializatu zen, 35 mm-ko, 16 mm-ko eta s8 mm-ko formatuan. Médano Cine bere produktore independentearekin, ikus-entzunezko edukia sortzen du 2013 ezkero. Forastero (2015) ekoitzi eta zuzendu zuen, haren opera prima, eta hainbat jaialditan eman zen, besteak beste BAFICI, Mar del Plata, Riviera Maya eta São Paulo jaialdietan. Haren lanak Buenos Airesko Arte Garaikideare Museoan (MACBA), San Martin Kultur Zentroan edo Conti Kultur Zentroan erakutsi dira. 2013 Zinema Laborategia egin zuen Universidad Torcuato Di Tella unibertsitatean, Martín Rejtman eta Andrés Di Tella artisten gidaritzapean. Kritika zinematografikoa ikasi zuen eta El Amante Cine aldizkarian kolaboratu zuen. Gaur egun, Perro Blanco web orrirako idazten du. 2017an, Universidad Torcuato di Tella unibertsitateko zinema programan parte hartu zuen, besteak beste Andrés di Tella, James Benning, Joao Moreira Salles eta Agustín Mendilaharzu zinemagileen gidaritzapean. El entusiasmo haren film luzea egiten dihardu orain, José Biancoren La pérdida del reino filmaren egokitzapen aske eta esperimentala.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > This Film is dangerous
  • Marina Palacio

    2018/2019 Ikasturtea

    Donostian jaio zen 1996an, eta Arte Ederretan graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Lana askotariko diziplina artistikotan garatzen du, batik bat ikus-entzunezko saiakeran eta argazkigintzan. Hainbat talde erakusketatan parte hartu du, adibidez, Dpiedra erakusketan (Madril, 2016), La naturaleza del círculo erakusketan, Blur erakusketan eta El País de Los Tuertos ikus-entzunezko erakusketan, Círculo de Bellas Artes zentroan (Madril, 2018). Lan bat dauka UCMko Arte Ederren Fakultateko dominen kabinetean eta Burgosko Bodegas Valdueroko upeltegiko erakusketa gelan.

  • Mario Sanz

    2018/2019 Ikasturtea

    Zinema zuzendari, gidoilari eta produktore espainiarra. Burgosko probintziako herrixka batean hazi zen. 11 urte zituela, El Aaiún saharar kanpamentura joan zen. Hilabete batzuk lehenago ezagutu zituen Handi eta Mohamed, Espainian harrera familietan egon ziren haren adineko bi haur, eta kanpamentura joatean, haiekin berriro elkartzeko aukera izan zuen. 13 urte geroago, Arjeliara itzuli zen, Sé que tú quieres las montañas haren lehen film laburra grabatzera; bitartean, ECAMen ari zen ikasten Zinemagintza Dokumentala, ikasketen lehen promozioan.

  • María Antón Cabot

    2018/2019 Ikasturtea

    Zuzendaria eta muntatzailea da, eta zineman eta publizitatean dihardu. 2009an, «lacasinegra» ikerkuntzarako eta ikus-entzunezkoen jardunerako taldea sortu zuen, irudiaren formatu berrien esperimentazioa oinarri hartuta. Haren lanak erakutsi izan dira Centro Madrid zentroan (Madril), CCBC galerian (Bartzelona), Tabakaleran, Ginebrako arte garaikidearen erakusketan edo Progres fundazioan (Berna). 2013an, Pas à Genève film luzea egin zuten, zeinak parte hartu baitzuen Festival de Cine Europeo de Sevilla, Cinema D’Autor, Márgenes, Lima Independiente edo Festifreak jaialdietan, besteak beste. Halaber, El Racó film laburraren zuzendaria da. 2016an Una vez fuimos salvajes film luzean egin zuen lan muntatzaile eta gidoilari moduan; jaialdi ugaritan eman zuten, Alcances saria eman zioten film onenaren atalean, eta baita Numax saria ere. Aurten aurkeztuko du bere lehen film luzea, Pasolini zinemagilearen Comizi d'amore filmean oinarritzen dena. Gaur egungo sentitzeko moduen inguruko ikerketa egiten du bertan.

  • María Laura Ríos

    2018/2019 Ikasturtea

    Buenos Airesko Unibertsitatean lizentziatu zen arte ikasketetan, zinema eta antzerki ikasketetako espezializazioarekin. 2008-2009 urteetan Palermoko (Argentina) Unibertsitateko Diseinu eta Komunikazio Falkultatean aritu zen irakasle, ikerketarako metodologiaren alorrean. Era berean, zinemaren inguruan hainbat argitalpen egin ditu hedabide grafiko eta digitaletan. Egun Bartzelonan bizi da, eta, bertan, ekitaldietan lagundu du, esaterako, Video Arte Loop Fair nazioarteko jaialdian.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Maui Alena

    2018/2019 Ikasturtea

    Maui Alenak ikus-entzunezko koordinatzaile lanak egiten ditu Buenos Airesko Bienal Arte Joven plataforman. Azken bi edizioetan, garapen proiektuak zituzten 50 zuzendari gazte igaro dira bertatik. Bestalde, Recoleta kultur zentroko programatzaile lanetan dihardu; espazio horretan, azken hiru urteetan Argentinako 60 film baino gehiago eman dituzte, eta beren lanak aurkeztera etorritako hainbat zuzendariren bisita ere izan dute, besteak beste Raymond Depardon, Joao Moreira Salles edo James Benning artistenak. BAFICI jaialdiko sei ediziotan lan egin izan du, arte produktore moduan eta lan arloko koordinatzaile moduan; Mar del Plata jaialdian, programazio lantaldeari lagundu zion zazpi urtez; eta Bs. As. Film Commission komisioan aritu zen bi aldiz Cannesko eta Berlingo jaialdietarako misio komertzialak antolatzen.

  • Milica Jovcic

    2018/2019 Ikasturtea

    Milica Jovcic Belgradeko (Serbia) artista bisuala eta zinemagilea da. Psikologian eta Multimedia Errealizazioan graduatu zen. Haren obra film esperimentalek, super 8/16 mm-ko film saiakerek eta ikus-entzunezko performanceek osatzen dute; haiek sortzeko, maiz erabiltzen ditu Yugoslaviako film amateurrak eta familia filmak. 2013. urtea ezkero, Svetloton artistek kudeaturiko zinema laborategiko kide da. Laborategi hori Belgraden sortu zuen 8/16 mm-ko zinema formatuekin lan egin nahi zuten egileak elkartzeko helburuz.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Amateur Movie Database
  • Nerea Ganzarain

    2018/2019 Ikasturtea

    Multimedia motako ikus-entzunezkoen errealizadorea. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Sorkuntza musikala eta eszenikoa uztartu ditu sorkuntza artistikoaren bidez, ikus-entzunezko piezak zein pieza dokumentalak eginez; lanok nazioarteko hainbat jaialditan ibili dira. Txalap.ART kooperatibaren produktorea izan da, eta musikari eta euskal dantzari buruzko proiektu kulturalak kudeatu ditu; horren adibide dira, esaterako, Nömadak TX LIVE, Hostoak, Herritmo edo Hybrid. Azken horretan, elkarlanean aritu da New National Theatre de Tokyo antzokiarekin eta Motoko Hirayama japoniar koreografoarekin.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Amateur Movie Database
  • Neus Sabaté

    2018/2019 Ikasturtea

    Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketetan graduatu zen, Tarragonako Rovira i Virgili unibertsitatean. Bertan, komunikazioko atalean, ikerkuntza proiektuetan lagundu zuen. 2014 ezkero, ZOOM jaialdian egin du lan, produkzioari eta protokoloari buruzko eginbeharretan. Epaimahaikide gazteetako bat izan zen REC jaialdiko XVI. edizioan, eta, ondoren, «Autors de Tarragona» kudeatu zuen, eta engegaR/48h talentu gazteentzako espazioan parte hartu zuen. Nabarmentzekoa da Bohèmia ikus-entzunezko proiektua; Anna Petrusek zuzendutako film laburra da eta Bruna Cusí du protagonista. Bertan, Sabaté i Barrieras ekoizpen zuzendari izan zen.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Zinemaldia 70
  • Pablo Paloma

    2018/2019 Ikasturtea

    Pablok zinemarekiko dedikazioa argazkigintzarekin eta muntaiarekin uztartzen du. URLn lizentziadun zen Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketetan, eta, ondoren, ESCAC eskolako argazkigintza zuzendaritzan graduatu zen. Hainbat urte daramatza fikziozko filmazioak egiten, baita dokumentalak eta publizitatea filmatzen ere. Bere gradu amaierako lana, L’Home Llop, SSIFF 65eko Nest Films Students atalean hautatu zuten. Néboa filmak (muntatzaile aritu zen bertan) Huescako zinemaldian film labur onenaren saria irabazi zuen, besteak beste. Orain, bere lehen film luzea prestatzen ari da argazkilaritza zuzendari moduan: Monte Perdido, Lluís Sellarèsen opera prima.

  • Paloma Hernández

    2018/2019 Ikasturtea

    Arteen Historia ikasi zuen Santiago de Compostelan eta Erromako Sapienza Unibertsitatean. Hiru urtez CGACko (Arte Garaikidearen Galiziar Zentroa) zinema-ikastaroan parte hartu zuen eta CinemaEuropak antolatu 20 times cinema lehiaketan parte hartu zuen. Komisario lanari interesatzen da ikus-entzunezko obrak horretan duen rolarengatik.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Patxi Burillo

    2018/2019 Ikasturtea

    Nafarroako Unibertsitatean ikasitako arkitektoa da, eta gradu amaierako lanaren zati bat Firenzeko Unibertsitatean egin zuen. Haren jardun profesionala Rosarion, Dohan eta Iruñean gauzatu du, eta ikerketa proiektuetan ez ezik, lehiaketatan eta proiektu pertsonaletan ere parte hartu du. Arkitektura zinemagintza lantegi eta ikastaroekin uztartu du ECAMen, eta, Punto de Vista jaialdiaren barnean, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako jarduera akademikoetan kolaboratu du.

  • Sara Hernández

    2018/2019 Ikasturtea

    Tabakalera zentroko ikus-entzunezko programaren koordinatzailea da. Iraganean, Donostiako Zinemaldian egin izan du lan (2015, 2016 eta 2017ko edizioetan), filmen dokumentazioaren eta kudeaketaren inguruko zereginetan, eta «Nest. Film Students» topaketetan. Prestakuntzari dagokionez, ikasketa eredu duala egin zuen normalean elkarrengandik urrun egon ohi diren bi lerrotan, ekonomian eta kultura edukietan, hain zuzen. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua egiten ari zela (2016an amaitu zuen, marketin espezialitatearekin), ikus-entzunezkoen inguruko prestakuntza osatzeko, egonaldi bat egin zuen UCLA Unibertsitatean (Los Angeles, 2013), eta beste ikastaro batzuk ere bai; marketin analitikoaren alorrean, adibidez, datuen analisia eta Business Intelligence (enpresa adimena) prestakuntza Deustuko Unibertsitatean (Donostia, 2018). Gradu amaierako lanean ikus-entzunezkoen alorreko Big Dataz jardun zen.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Zinemaldia 70
  • Sisu Satrawaha

    2018/2019 Ikasturtea

    Sisu «Mon» Satrawaha Bangkoken (Tailandia) jaio eta hazi zen. Zinema eta Argazkilaritza ikasketetan graduatu zen Thammasat University unibertsitatean. Ikasketak amaitu eta hurrengo urtean, Filmmaker aldizkarirako idazten hasi zen. Ondoren, filmak ekoizteari ekin zion, produkzio laguntzaile moduan. Denborak aurrera egin ahala, esperientzia lortu zuen publizitatearen, telesailen, bideo musikalen eta film luzeen arloko hainbat postutan. Gaur egun, ekoizle independentea da, eta film komisariotzaren jakintza elikatu nahi du eskola honetan.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Women’s past is always present
  • Telmo Edurza

    2018/2019 Ikasturtea

    Ikus-entzunezko komunikazioan Graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere Gradu Amaierako Lana ikusizko forma baten analisi testual bat da. Zehazki, Jeronimo Boschen artelan bat seinalatzen du egun guztion ahotan dauden instalazio artistikoen aitzindari bezala. Ikerketa honek, EHUren ADDI artxibategi irekian argitaratua izateko eskaintza jaso zuen. Nahiz eta badakien zer den kameraren atzean egotea (2015ean ZinebiExpress lehiaketako lehen saria jaso zuen Nómadas dokumental laburrarekin), interes berezia dauka zinema hizpide duen edozein argitalpen eta ekimenen asmatze eta gauzatzean.

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Zinemaldia 70
  • Unai Ruiz

    2018/2019 Ikasturtea

    Artista eta zinemagilea. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako fakultatean ikasi zuen. Bere obra margolaritzan, bideogintzan eta argazkigintzan kokatzen da. Antiestetikari, autoretzari, errealitateari, fikzioari eta zientzia-fikzioari interesatzen da, besteak beste. Bere azken proposamenak hauek izan ziren: "Izotz gainean ibili" kamerarik gabeko zinema-lantegia Tabakaleran (2018), eta "S8 Bertsolari Txirrita". Sormenezko filmaketakidetza Donostian (2018).

    Ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen du:

    > Amateur Movie Database
  • Óscar Vincentelli

    2018/2019 Ikasturtea

    Zinemagilea eta artista bisuala. Bere obran dokumental filmak, etnologia esperimentala eta ikusizko eta entzunezko arte garaikideak gurutzatzen dira elkar. Film hauek egin ditu: O Tremor, Lenda Negra eta Violeta + Guillermo. Haren lanak nazioarteko zinemaldietan erakutsi dituzte, adibidez: Locarno zinemaldian, Donostiako Zinemaldian, eta FIC Valdivia eta PlayDOc zinemaldietan. Bi talde erakusketa egin ditu. El Gran Río da haren azkeneko azalpenezko lana, eta Madrilgo CBAn aurkeztu zen, PHotoEspaña18 ekimenaren barnean.