Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

  • Adrián García Prado

    2020/2021 Ikasturtea

    Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Rey Juan Carlos Unibertsitatean, eta Javier Aguirre euskal zinemagilearen lanari buruzko karrera amaierako lana egin zuen. 2015az geroztik, funtzionamenduko eta programazioko kolaboratzailea da Madrilgo hainbat zineklubetan, hala nola La Morada, Inducine eta Chantal-en. Espainiako Filmategian ohikoa da, eta zinemaren teoria eta historia ikasi zituen autodidakta moduan; hainbat egilerenganako interesak bultzatuta (Henri Langlois, Luciano Berriatúa, Jean Louis Comolli edo Noel Bürch, besteak beste), zinemaren historian zehar gertatu diren berrikuntza teknikoak eta formalak ikertu zituen. Aldi berean, bere lehenengo film labur esperimentalak egin zituen, eta Capricci Cine-rekin elkarlanean aritu zen Madrilgo hainbat aretotan, filmak koordinatzen eta aurkezten. 2019an bere lehen filma amaitu zen, Actos de primavera izenekoa, eta haren mundu mailako aurkezpena Pontevedrako Novos Cinemas zinema jaialdiaren Latexos sailean egin zen.

  • Alejandra Frechero

    2020/2021 Ikasturtea

    Montevideo, 1991. Gizarte Komunikazioan lizentziaduna da Uruguaiko Unibertsitate Katolikoan. Argazkilari eta erredaktore gisa lan egin izan du hainbat komunikabidetan eta prentsan. 2015az geroztik kolaboratzaile gisa ari da FAC (Fundación de Arte Contemporáneo) zinema laborategiarekin. Gaur egun, Uruguaiko Zinematekaren programazio taldeko eta Uruguaiko Nazioarteko Zinematografia Jaialdiaren taldeko kidea da. Argazkilaritza analogikoko irakaslea da, eta argazkilaritza lanak egiten ditu modu independentean.

  • Alejandro Pérez

    2020/2021 Ikasturtea

    Madrilen jaio zen 1998. urtean, eta zinema dokumentaleko gradua egin zuen ECAM - Madrilgo Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan; “Salir de aquí” bere azken proiektua Málaga 2020 jaialdian estreinatzeko hautatu dute, film luze dokumentalaren sail ofizialean. Espíritu escalera ikus-entzunezko kolektibo madrildarreko kidea eta errealizatzailea da. Kolektibo horretan hainbat artista biltzen dira, ikus-entzunezko eduki librea eta erakundeekiko loturarik gabekoa sortzeko asmoz, belaunaldi baten ikuspegitik begiratuta, ikuspegi ausart batetik betiere. Kolektiboan zinema, bideoartea eta bideo musikalak lantzen dira. 2017. urtean Espacio Carnicería gunearen ko-sortzaile izan zen; diziplinaz gaindiko gune horretan arte digitala, zinema, arkitektura eta musika uztartzen dira. Ikus-entzunezko kolektibo eta artista ugariren elkargune da, hala nola Espíritu escalera, BRBR eta Nuberubagu.

  • Amaia Badiola

    2020/2021 Ikasturtea

    Publizitate eta HHPP- ko ikasketan egin ondoren (2006-2010), Madrilera joan zen EFTI eskolara, argazkilaritza profesionalari buruzko ikasketak burutzera. 2012. urtean Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean. Victor Erice-rekin 2017an "la plantacion" izeneko elkarteak antolatutako ikastaro bat ere egin zuen. Ordutik hona, editore bezala aritu da telebistako programetan.

  • Amaranta Díaz

    2020/2021 Ikasturtea

    Etnologo, dokumentalista eta produktore independentea da. CUEC-UNAMeko Zinema Dokumentaleko Maisutza lortu zuen “Transferencia de medios en México. Promedios de comunicación comunitaria en Chiapas - el cine documental del EZLN” tesiarekin. Industria eta Prestakuntzako zuzendaria da MICGénero-n, eta FEMME FILM REVOLUTION FESTIVAL jaialdiko hautaketa batzordeko kide. DocsDF (orain DocsMX) jaialdiko produktore eragilea eta Cine Entreculturas sekzioko koordinatzailea izan da hainbat urtez. Idazle Zinematografikoen Topaketa Iberoamerikarrean (El Garfio) produktore eragilea izan da, eta Mexikoko Flaherty mintegiko kidea. IMCINEn, Gabriel García Márquez estimuluaren arduradun izan zen Mexiko eta Erdialdeko Amerikarako-EMCDOCS, baita Zinema zure Komunitatean proiektuaren arduradun ere, Michoacán estatuan; era berean, Filminlatino Plataformaren lantaldeko kide izan zen. FICGen, dokumentalen koordinatzaile eta Doculab-eko lantaldeko kide izan zen. Zinemari eta dokumentalen sorkuntzari buruzko tailerrak eman ditu komunitate indigenetan; migratzaileekin eta gatazken eta indarkeriazko egoeren ondorioz lekualdatutako herritarrekin lan egiteko espazioak landu ditu, betiere produkzio dokumentala eraldaketa kolektibo, terapeutiko eta komunitarioa lortzeko tresnatzat hartuta. Dokumental Katedraren ko-koordinatzaile eta sorkuntzako dokumentalaren maisutzaren koordinatzaile da EICTVan.

  • Ana Cristina Barragán

    2020/2021 Ikasturtea

    Ekuadorreko gidoilari eta zuzendaria da (1987). Alba, bere opera prima, Rotterdamgo nazioarteko zinema jaialdian estreinatu zen; Donostiako Zinemaldian Horizontes Latinos sailean ere parte hartu zuen, eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Filmak nazioarteko 33 sari baino gehiago jaso ditu, besteak beste Fipresci-n eta Tolosako (Frantzia) zinema jaialdi latinoan (horietako batzuetan film onenaren saria jaso du); gainera, Ekuadorren ordezkaria izan zen 2018ko Oskar sarietan, eta Latinamerica: The State of Art erakusketan parte hartu zuen New Yorkeko MOMAn. Anak hiru film labur egin ditu: Despierta, Ánima eta Domingo violeta, Locarnoko jaialdiko sail ofizialean estreinatu zena. Gaur egun, La piel pulpo filmatzen ari da Galapagoetan; bere bigarren filma izango da, eta World Cinema Fund eta Hubert Bals Fund + Europe ekoizpen funtsak lortu ditu, beste laguntza batzuen artean. Horrez gain, La hiedra eta La costra y la miel film luzeak idazten eta Espacio - Infancia argazki proiektua garatzen ari da.roject entitled 'Espacio - Infancia'.

  • Anna Babos

    2020/2021 Ikasturtea

    Hungariako Szeged hirian jaio zen 1996an, eta Arte Liberaletan gradua amaitu zuen 2019an, Zinemaren Teorian eta Historian espezializatuta. 2013az geroztik Hungariako hainbat film laburretan lan egin du, gidoi gainbegirale eta laguntzaile gisa. Gaur egun, Hungariako Zinemaren Artxibo Nazionalean lan egiten du eta, erakundeko lantaldearen kide izanik, Budapesteko Zinema Klasikoaren Maratoiaren antolaketan parte hartu zuen, eta haren katalogoa osatzen lagundu zuen. Hungariako hainbat zinema jaialditan lan egin izan du, hala nola Verzioko Giza Eskubideen Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdian eta Budapesteko Film Laburren Jaialdian. Hungariako kultura zinematografiko garaikideari eta bertako filmen zaharberritze prozesuari buruzko saiakerak argitaratu ditu. Proiekzioak eta literatur zirkulua sortu, antolatu eta moderatu ditu Budapesteko Három Hét arte galerian.

  • Artur-Pol Camprubí

    2020/2021 Ikasturtea

    Gironan jaio zen, 1991. urtean. 2015ean gradua atera zuen ESCAC (Escuela Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) eskolan, eta argazki zuzendaritzan espezializatu zen. Karrera amaierako proiektua “Naturaleza Muerta” izan zen, Gala Hernández zuzendariarekin, eta Huescako 45. Nazioarteko Jaialdiaren sekzio ofizialean estreinatu zen. Argazki zuzendari lanetan jardun izan du fikzioaren, dokumentalen eta publizitatearen arloetan, eta hainbat formatu nahiz euskarritan lan egin du, digital nahiz analogiko (35mm, 16mm, Mini-DV). ESCAC eskolan irakasle izan zen 2017. eta 2018. urteetan, eta lehenengo eta bigarren mailetako ikasleei zinematografiako tailerra eman zien. Argazki zuzendari izan da Moon Blaisse-k zuzendutako “The Miracle of Almería” opera priman (Belgikako Union de la Critique de Cinéma-ko epaimahaiaren saria irabazi zuen 2015ean); Cassette for Timescapes eta Baldr Films izan ziren produktoreak. Beste hainbat opera primatako argazkigintzaz ere arduratu da, hala nola Àlex Sardà-k zuzendu eta 15L films-ek produzitutako “The Settlement”, edo Laura Sisteró-k zuzendu eta France ICI eta Bogaloo Films-ek produzitutako “Tolyatti Adrift”. Horiek guztiak 2021. urtearen erdialdera estreinatzekotan dira, ondobidean. “Grand Livre” filmaren ko-zuzendari izan da; film hori ere post-produkzioko fasean dago.

  • Blanca Velasco

    2020/2021 Ikasturtea

    Zaragozan jaiotako diziplina anitzeko ikus-entzunezko sortzailea. Gaur egun, publizitatearen arloan jarduten du argazkilari eta diseinatzaile grafiko moduan. Aldi berean, EL HIJO musika taldean ere aritzen da bisualen diseinuaren arduradun eta bisual horiek zuzenean gauzatzen. 2013an zinemari buruzko Relato Enmarcado aldizkari digitala sortu zuen.

  • Carlota González-Adrio

    2020/2021 Ikasturtea

    1996. urtean jaio zen, Bartzelonan. Kataluniako Goi-mailako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan egin zuen gradua. Arte zuzendaritzan espezializatu zen arren, gidoilari eta zuzendari lanetan jarduten du. Horrela, bada, 2019an, “Solsticio de Verano” film laburrarekin bukatu zituen ikasketak. Filma Valladolideko Autore Zinemaren Nazioarteko Jaialdian estreinatu zen 2019an, eta Espainiako Film Labur Onenaren saria ere eskuratu zuen. Kataluniako Unibertsitate Irekian Historia, Artearen Historia eta Geografia gradua ikasten ari da. Halaber, narrazioa argazkilaritzaren bitartez esperimentatzea ere gogoko du, eta lehen argazki erakusketa Bartzelonako H2O galerian egiteaz gain, lehen argazki liburua argitaratu ere du: “La capital del Este” (2019).

  • Claudia Gracia

    2020/2021 Ikasturtea

    ECAM eskolan jaso du prestakuntza, Zinema Dokumentalaren espezialitatean. 2015. urtean Eras¬mus Plus beka jaso zuen LUCA School of Arts (Hogeschool Sint-Lukas Brussel) eskolan, Espainiaren ordezkari izateko Bruselako “Young European Film Forum” jaialdian. Argazkigintza ikasi du EFTI Argazkigintzako eta Zinemako Nazioarteko Zentroan, eta Aipamen Berezia lortu zuen bere proiektua Ricardo Bofill-en Walden 7 eraikinean garatzen. 2016. urtean “Lenda Negra” film ertainaren ko-zuzendari izan zen, eta Play-Doc 2017 nazioarteko jaialdian estreinatu zen. DOCMA Zinema Dokumentalaren Elkartean lan egin du, eta epaimahai gazteko kide izan da 3XDOC jaialdian eta Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian. 2018an “Corazón de Poeta” film laburra zuzendu zuen eta Bartzelonako MECAL Nazioarteko Jaialdian estreinatu zen 2019. urtean; proiektu horretan, gizarte utopikoak arakatzeko interesa garatu zuen. 2020. urtean egonaldi artistikoa egingo du Errusiako St. Petersburg Art Residency egoitzan, Pushkinskaya-10 arte zentroan. Gaur egun, “Los Paraísos” film luzearen preprodukzio prozesuan dago.

  • Efraín Bedoya

    2020/2021 Ikasturtea

    Liman jaio zen, Perun. 2018an sortu zen Peru hegoaldeko film artxiboen sarearen lantaldeko kidea da; proiektu horren helburua da Peru hegoaldean film euskarrian sortutako hainbat artxibo eta bilduma berreskuratzea. Era berean, zuzentzen du MUTA Festival Internacional de Apropiación Audiovisual jaialdia, zeina abangoardiako zinemari begirako ikus-entzunezko prestakuntzaren eta erakustaldiaren gune bat den, jabetzearen premisapean. Aldi berean, Diablo Fuerte grabatu tailerra gidatzen du, eta inprimaketa eta estanpazio teknika tradizionalak erabiltzen dituen bertan, oihalaren, paperaren eta zurezko objektuen gainean.

  • Ekhiñe Etxeberria

    2020/2021 Ikasturtea

    1991n jaio zen Iruñean eta gaur egun Bartzelonan bizi da. ESCACen (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) graduatu zen, Dokumentalen Zuzendaritzako espezialitatean. Bere Mikele film ertain dokumentala DocumentaMadrid-en estreinatu zuten eta ikusgai egon zen Estatuko zein nazioarteko hainbat jaialditan; gainera, horietako batzuetan (DocumentaMadrid, Alcances, Bartzelonako zinemaren eta giza eskubideen jaialdia, Iruñeko zinemaren eta emakumeen jaialdia, etab.) saritua izan zen. Lehenago, Goi Mailako Errealizazio Gradua egin zuen ESCIVI zinema eta bideo eskolan, eta praktikak Krakoviako (Polonia) zinema ekoiztetxe batean egin zituen. Errealizadore gisa lan egiteaz gain, irakaskuntzan ere aritu da eta ESCACen eta Bartzelonako probintziako hainbat institututan dokumental eskolak eman izan ditu. Bereziki dokumentala interesatzen zaio, eta DOCMAren (Espainiako zinema dokumentalaren elkartea) kidea da; gaur egun, bere hurrengo dokumentala ekoizten ari da.

  • Florencia de Múgica

    2020/2021 Ikasturtea

    Ikus-entzunezko ekoizlea eta errealizadorea da. Antzezpenean lizentziaduna da UNAn (Universidad Nacional de las Artes), eta ondoren Zinemako Produkzioan espezializatu zen. Zinema dokumentalari ekiteko eran eta haren estetikan espezializatzeko tailerra egin zuen EICTVn (San Antonio de los Baños - Kuba), Marcos Pimentelekin. Zinema Programan egresatua da, Universidad Torcuato Di Tella-n. Arte Gaztearen Bienalean aukeratu zuten, Alejo Maglioren Película + Lava film laburrean ekoizle gisa egindako lanarengatik; Berlinale Talents Buenos Aires-en parte hartu zuen, BAFICIren esparruan; eta bere Iran proiektua hautatu zuten Talents Campus-aren garapen tailerrerako. 2014 amaieran, Bomba Cine ekoiztetxea sortu zuen. Ekoizle gisa, zinema jaialdi garrantzitsuetan parte hartu izan du bere filmekin: Berlinale, Donostiako Zinemaldia, Mar del Platako zinema jaialdia, BAFICI, BFI London, Valdiviako zinema jaialdia, eta Doc Lisboa-n, besteak beste. Gaur egun proiektu bat lantzen ari da Pablo Agüero zuzendariarekin, bai eta Celeste Rojas Mugicaren Una Sombra Oscilante dokumental luzea garatzen ere.

  • Goiznabar Monclús

    2020/2021 Ikasturtea

    Teknikaria da Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen errealizazioan, eta graduduna UPV-EHUko Arte Ederretan. Ibilbide zabala du ikus-entzunezkoetan, telebistaren, dokumentalen produkzio propioaren eta bideoartearen esparruen barruan, eta proiektu profesionalak garatu izan ditu produkzioko, errealizazioko, grabazioko eta muntaketako lanak eginez. 2013. urtean Biziklautak proiektua sortu zuen; horren bitartez, kultura elkarte bat abiarazi zuen munduan barrena bizikletaz egindako bidaia bat bisualki adierazteko. UPV/EHUren irudia zabaltzen lagundu duten ikasleak saritzeko IV. deialdiko proiektu irabazlea izan zen, Bilbao Series Land (2016) jaialdiko “Euskal Screenings” kategorian eta Rio Web Fest (Rio de Janeiro-Brasil, 2017) jaialdian proiektatu zuten eta Die Seriale jaialdiko (Giessen-Alemania, 2017) “Best Series” kategorian izendatua izan zen. 4 urtez bideo muntatzaile eta erreportari grafiko jardun du Radio Televisión Españolan (RTVE).

  • Jaime Puertas

    2020/2021 Ikasturtea

    Jaime Puertas Puebla de Don Fadriquen (Granada) jaio zen, 1996an. Zinema ikasketak egin zituen ESCAC - Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya-n (2019an amaitu zuen). Los Paramos bere karrera amaierako filma da.

  • Jesús Hector Martínez

    2020/2021 Ikasturtea

    Arkitektura ikasketak egin zituen, baina zinemagile izatea du bokazio. Arkitektura bere pasioetako bat den arren, arte bisualak beti izan ditu gogoko eta, horregatik, arkitekturako ikasketak bukatu eta hiru kontinentetan bizi izan ostean –Monterrey, Lisboa edo Shanghai hirietan–, etxera itzultzeko garaia iritsi zela erabaki zuen, bere pasio nagusia garatzera: zinema. LACØRTE films enpresaren buru da 2016. urteaz geroztik, eta honako lan hauek zuzendu ditu: “Athanatos (2018)” dokumentala Tenerifeko Kabildoarentzat, edo “El nuevo vecino (2018)” fikziozko film laburra; azken horretan Itziar Aizpuru da protagonista, eta Donostiako film laburren jaialdian Etxean Shortuak saria irabazi zuen. Errealizatzaile gisa egindako azken lanen artean dago “Ojo por ojo (2019)” film laburra; Amaia Lizarralde da protagonista eta nazioarteko hainbat jaialditarako hautatu dute.

  • Joseba López

    2020/2021 Ikasturtea

    Joseba López Aguirre (Zarautz, 1997). Ikus-entzunezkoen Komunikazioan graduatua, Rey Juan Carlos Unibertsitatean. Musika industrian lan egin du Avispa diskoetxerako. Hainbat bideoklipen filmaketan parte hartu du, baita "Un ramito de violetas" (2019) film laburrean.

  • Julia Cortegana de la Fuente

    2020/2021 Ikasturtea

    Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Sevillako Unibertsitatean, Zinematografia masterra egin zuen Kordobako Unibertsitatean, eta Andaluziako Filmategian egin zituen praktikak, Andaluziako 9,5 mm, 8 mm eta Super 8ko etxeko filmak zaharberritu, kontserbatu eta artxibatzen. Prozesu fotokimikoetan autodidakta moduan lan egin du, argazki analogikoak errebelatzeko, eta gaur egun horretan jarraitzen du; gainera, horren inguruko ikastaroak eman ditu unibertsitatean. Filosofia politikoaren inguruko kritika eta ikerketa zinematografiko garaikidetik gertu, Vittorini e Straub-Huilleten filmen materialismo didaktikoari eta literaturari buruzko master amaierako lana egin zuen, bikain kalifikazioarekin. Hainbat gazte epaimahaitako kide izan da (Punto de Vista, SEFF, Gijón), Lumiére aldizkariarekin lankidetzan aritu izan da, eta irakasle gisa lan egin izan du zinema feministarekin erlazionatutako hainbat ikastarotan eta mintegitan, ikuspegi parte hartzaile eta autogestionatu batetik. Gaur egun, zinema ez industrialera bideratutako online filmen funts baten prestaketan kolaboratzen ari da.

  • Laida Mendia

    2020/2021 Ikasturtea

    Historian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, aipamen bereziarekin, eta Arte Garaikidearen Historiaren eta Ikusizko Kulturan masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Konplutentsean, Reina Sofia Museoarekin batera, arreta berezia jarrita ikus-entzunezko arteen arloan eta, batez ere, zineman. Editorea eta komisarioa izan zen ACTA 4 proiektu kolektiboaren 2019ko kreazioetan (Rutas disidentes, resistencia comunes aldizkaria) eta Reina Sofia Museoaren D espazioko Resistencias Lúdico-Políticas en el Madrid de los 90 erakusketan.

  • Lorena Barrera

    2020/2021 Ikasturtea

    Diziplina anitzeko artista mexikarra da. Mexikon eta Suitzan hazi ostean, 18 urterekin Estatu Batuetara joan zen. Arte Plastikoetako lizentziaduna da, Film eta Bideo espezialitatean Chicagoko Arte Institutuko Eskolan (SAIC). 2019. urtean Egonaldi Artistikoa egin zuen Pioneer Works-en, NY. Bere lanak hainbat jaialditan izan dira ikusgai, hala nola Chicago Filmmakers, Onion City Film Festival, Gene Siskel Film Center eta Bartzelonako L’Alternativa Festival de Cinema Independent, besteak beste. Erakunde eta jaialdietan emanaldiak egiteaz gain, Barrera Encisok formatu eta tokiekin esperimentatzen du; esate baterako, mikrozinemak.

  • Lucas Larriera

    2020/2021 Ikasturtea

    Zinematografia lizentziako ikasketak egin zituen Fundación Universidad del Cine (FUC) unibertsitatean. 2008an praktikak egiten hasi zen Soinu Sailean eta Unibertsitateak ekoitzitako film labur askoren soinu postprodukzioan parte hartu zuen. 2009tik gaur egunera arte, zinema, telebista eta sareko ekoizpenetan parte hartu du soinu zuzendari, mikrofonista eta editore gisa, eta Argentina, Uruguai, Txile, Brasil, Paraguai, Ekuador, Estatu Batuak eta Filipinetan barrena ibili da. Besteak beste, ekoizpen hauetan lan egin du: Por el dinero, Las hijas del fuego, No llores por mí Inglaterra, El estudiante, Los salvajes, La princesa de Francia, La omisión, Guaraní, La patota, Lua em Sagitario, Chaco, La cordillera, Muere, mostruo, muere…

  • Lucía Montero

    2020/2021 Ikasturtea

    Lucía Montero Sanchez de las Matas (Salamanca, 1988) artista bisuala da, eta Londresen bizi da. Arte Ederretan lizentzia eta Arte Bisualetan eta Multimedian masterra lortu ondoren, 2013an Nomad projects-ekin lan egiten hasi zen, hainbat artistarekin elkarlanean (Marcus Coates, Nathaniel Mellors, Lundhal & Seitl…), eta esperientzia handia lortu du site-specifc instalazioetan eta lankidetza proiektuetan. Aldi berean, jardunbide artistikoa garatzen joan da bakarka, arreta berezia jarrita bideogintzan eta argazkigintzan. Hainbat jaialdi eta erakusketatan parte hartu du. Hauetan, besteak beste: Visions in the Nunnery (Londres), Working Title Festival (Brusela), The land we live in – The land we left behind (Hauser & Wirth galeria, Somerset), Cineminutos (Cordoba, Argentina), #TRIBE16 La Juan Gallery-rekin (Londres), Jornadas de Reapropiacion (Mexiko DF), ArtNit Campos (Balearrak), En los límites, el tiempo del cinematógrafo La Posta fundazioan (Valentzia) edo The Day of the Dead Festival (Londres).

  • Luiza Goncalves

    2020/2021 Ikasturtea

    Luiza Gonçalves (Buenos Aires, 1997) Brooklynen bizi den zinemagile, idazle eta argazkilaria da. 2019an Zinemako Arte Ederren Batxilergoa amaitu zituen, Pratt Institutuan. New Yorken zehar aurkeztu du bere lana, etxe partikularretan eta hainbat espaziotan, hala nola Nyack Village Theater, Synesthesia Gallery edo Brooklyn Academy of the Arts. Tokiko idazleek antolatutako hainbat irakurketatan bere poemak errezitatu ditu, eta testu txikiak argitaratu ditu aldizkari independenteetan. Eserita idazten edo josten ikus dezakegu, bai ere bere burua konbentzitzen performance bat egiteko, edo ilunpetan argazkiak ateratzen eta grabatzen.

  • Macarena Fernández Puig

    2020/2021 Ikasturtea

    Gizarte Komunikazioan lizentziaduna da Uruguaiko Unibertsitate Katolikoan, eta azkeneko hamar urteetan hainbat eratako ondare zinematografikoa eta ikus-entzunezko artxiboko materiala zaintzen eta ikertzen aritu da. Gaur egun, Uruguaiko Unibertsitate Katolikoaren Prof. Dina Pintos ikus-entzunezko artxiboan laguntzailea da. 2017an eta 2018an Alfredo Zitarrosa uruguaitar kantautorearen ikus-entzunezko artxiboa digitalizatu zuen taldearen kide izan zen, Uruguaiko Errepublikaren Unibertsitateko Artxibo Nagusiko Ikerketa Historikoaren Arloko Ikus-entzunezkoen Babeserako Laborategian. 2014an sortu zenetik, Cine Casero UY kolektiboaren kidea da. Kolektibo horren hasierako helburua zen komunitateari kontserbazio jardunbide egokien berri ematea, artxibo pertsonalek eta familiarrek hurrengo belaunaldientzat eskuragarri egoten jarraitu dezaten, baina haren jarduera beste arlo batzuetara ere ari da hedatzen, oso arin gainera; esate baterako, memoria berreskuratzera eta sorkuntza artistikora. Gaur egun, El gran film del Uruguay proiektua gauzatzen ari da kolektiboa, ANIP-SODREren Carlos Alonso Bildumako nitratozko filmen 45 lata berrikusteko asmoz.

  • Maria Inês Gonçalves

    2020/2021 Ikasturtea

    Maria Inês Gonçalves (1995, Setúbal) Lisboako ESTC Goi Mailako Antzerki eta Zinema Eskolan graduatu zen, Edizioan eta Zuzendaritzan espezializatuta. Bere lehen film laburra, O Meu Pijama, ESTCn ekoitzi zuen; filma Premiers Plans d 'Angers zinema jaialdian estreinatu zen nazioartean (2018), eta Portugalen, berriz, IndieLisboa zinema jaialdian debutatu zuen (2017). Portugalgo RTP Lab-en sareko Subsolo sailaren atal bat zuzendu zuen eta, urte berean, A Barriga de Mariana film laburra ekoitzi zuen, Frederico Mesquitak zuzenduta eta GDA fundazioaren laguntza finantzarioarekin. 2016an praktikak egin zituen Salomé Lamas zuzendariarekin, eta harrezkero hainbat proiektutan lan egin du harekin; honako hauetan, besteak beste: Ubi sunt, Fatamorgana eta O corpo, a sexualidade e o erótico na obra de Júlio Pomar. Gaur egun, zinematografiaren industrian lan egiten du Portugalen, eta Catarina Vasconcelosen A metamorfose dos pássaros film luzearen produkzioko koordinatzailea, Gonçalo Waddingtonen Patrick film luzearen postprodukzioko koordinatzailea, Raquel Freireren Mulheres do meu país dokumental sailaren editorea eta David Pinheiro Vicenteren O cordeiro de Deus film laburraren produkzioko zuzendaria izan da.

  • Mariana Queen Nwabasili

    2020/2021 Ikasturtea

    Mariana Queen Nwabasili kazetari eta ikertzaile brasildarra da. Kazetaritzan gradua eta Multimedia eta Ikus-entzunezko Prozesuetan masterra egin zituen São Pauloko Unibertsitateko Komunikazio eta Arte Eskolan (ECA-USP). Zinema/arteari buruzko ikerketaren eta komunikazioaren alorrean, hauek dira bere interesak: antzezpena, "errealitatea" eta "erreala", itzulpena, identitatea, diskurtsoa, harrera, blaxplotation generoa, emakume beltza, gorputz beltzak eta pertsonaia beltzak zineman. Batzuetan, ikerketaren ikuspegi hori zabalduta, antzerkiari, performanceari, dantzari eta telebistari buruzko analisiak ere egin izan ditu. 2019an, "Arraza, gizarte eta genero irudikapenak eta identitateak ikus-entzunezko formatuan" ikastaroa eman zuen SESC Ikerketa eta Prestakuntza Zentroan. Kazetari gisa, hainbat funtziotan aritua da, hala nola, berriemaile, publizitate erredaktore, edizio laguntzaile eta editore lanetan.

  • Marianela Vega

    2020/2021 Ikasturtea

    Zinemagile eta irakaslea. Peruko Aita Santuaren Unibertsitate Katolikoan Ikus-entzunezko Komunikazioko batxillerra (2003) eta Master in Fine Arts (aipamena Zinema Zuzendaritzan) Austingo Texaseko unibertsitatean (2009). Zazpi film labur egin ditu, eta nazioarteko jaialdi eta galerietan egon dira ikusgai. Begiratu intimoa du bereizgarri bere zinemak, esate baterako, familia, nortasuna eta loturak gaiei buruz. Rodar contra Todo (2016) izan zen lehen film luzea, eta Peruko Kultura Ministerioaren Postprodukzioko eta Banaketako sariak lortu zituen. Gaur egun, bigarren film luzea egiten ari da: El Maldito Bastardo; begiratu autobiografikoari heltzen dio berriro ere, bere familiaren herentzia emozionala eta bere aitarekiko lotura arakatzeko, 90eko hamarkadaren hasieran aitak grabatu zituen familiako bideoetan oinarrituta. Film horrek Peruko Kultura Ministerioaren Dokumental Luzearen Garapenerako eta Produkziorako pizgarriak jaso ditu. Irakasle gisa, Limako bi unibertsitatetan zinema errealizazioko ikastaroak ematen ditu, eta 2014az geroztik, zinema tailerrak egiten ditu legearekin arazoak dituzten adingabeentzako Gazteen Errehabilitazio Zentroetan. Limako Zinema Jaialdiaren 2018ko eta 2019ko edizioetan Hautaketa Batzordeko kide izan da.

  • Marieke Elzerman

    2020/2021 Ikasturtea

    Marieke Elzerman (Amsterdam, 1996) ikus-entzunezko arteetan lizentziaduna da (Zinema espezializazioa) 2019ko irailaz geroztik, Ganteko (Belgika) KASK & Conservatorium arte eskolan. Zinema ikasketak egin aurretik, ekoizpen laguntzaile gisa lan egin zuen Los Angeleseko UCLA unibertsitatearen hainbat produkziotan. Praktikak ere egin zituen Los Angeleseko Broken Road Productions-en, Venezian. Zinema ikasketak egiten ari zela, Filming in Peru tailerrean parte hartu zuen Werner Herzogekin, 2018ko maiatzean. Bere Marieme, Marieke (2018) filma Amsterdamgo Van Gelder galerian eskaini zuten. Irailetik azarora bitarte praktikak egin zituen Salome Lamasekin, Lisboan (Portugal). 2020ko irailean, KASK & Conservatorium arte eskolaren Zinema masterrean graduatuko da, Bond filmarekin.

  • Mayra Morán

    2020/2021 Ikasturtea

    Mayra Moránek (1988, Santiago, Txile) Zinemako eta Telebistako Errealizadorearen titulua lortu zuen Txileko Unibertsitatean, APUNTE 1: del error y los fragmentos izeneko film labur esperimentalarekin. Lan ildo horri eutsi dio muntatzaile lanetan diharduen bitartean, eta hamar film luze egin ditu eta orain hamaikagarrena egiten ari da, beste gauza batzuen artean. Ikerketa pertsonal gisa, APUNTES film sorta osatzen jarraitzen du; ikus-entzunezko produkzioaren inguruko oharrak uzten ari da bertan, autobiografia anonimo baten moduan jasota, eta gero eta gehiago jotzen du bideo-saiakuntzara eta artxiboari buruzko hausnarketara. 2017an, beka jaso zuen Madrilen kokatuta dagoen LAV eskolan Sorkuntza eta Ikus-entzunezko Jardunbide Garaikideen masterra egiteko. Bertatik, Txilerako muntaketak egiten jarraitzen du, baina, aldi berean, Espainiako ekoizpenetan kolaboratzaile gisa lan egiten hasi da.

  • Miguel Ángel Pérez Blanco

    2020/2021 Ikasturtea

    Doktoregaia Ikus-entzunezko Komunikazioan, Brian de Palmaren zinemako espazio eta denbora filmikoari buruzko ikerketa proiektuarekin. Irakaslea da Zinemako Gradu Ofizialean, baita unibertsitateko hainbat masterretan ere, TAIn eta beste zentro batzuetan. Bi film labur zuzendu ditu: ECAMek produzitutako “Carretera al atlántico” (2011); Espainiako eta Europako hainbat jaialditan ibili zen, askotarako hautatu zuten (Zinebi 2012) eta Gaztela eta Leongo Arte Gaztea Sarietan hogeita hamar urtetik beherakoentzako saria eskuratu zuen. 2012an produkzioko sozietate propioa sortu zuen, Zapruder Films; fikziozko hainbat proiektu produzitu ditu sozietate horrekin, eta nazioarteko jaialdietan hautatuak izan dira. Bigarren film laburra "Los dinosaurios ya no viven aquí" da; Valladolideko Zinemaren Nazioarteko 58. Astean (SEMINCI) film onenaren saria irabazi zuen. Urte hartan, zirkuitu zabala egin zuen, eta produkzio espainiar bakarra izan zen Moskuko eta Mar de Platako FFetan. 2017. urtean, EUROPA lehen film luzea estreinatu zuen; oraingoz, honako jaialdi hauetan aritu da lehian: D’A Bartzelona FF, Mosku, Tesalonika, Las Palmas, IBAFF, Seminci, Márgenes eta Cinespaña. Gaur egun, unibertso beraren barruan sartzen diren fikziozko hiru proiektu lantzen ari da: “Y mientas, nosotros (en la noche)”, “Los días siguientes fueron agradables” eta “Un lago sin nombre.”

  • Oderay Ponce de León

    2020/2021 Ikasturtea

    Kultura Ondare Historikoaren kudeaketan eta zainketan graduduna Habanako Unibertsitatean. Imago jaialdiaren XIII. eta XIV. edizioak antolatzeko batzordeko kide izan zen. ISAren Arteen Jaialdia 2012 eta 2013. Kubako 2013 eta 2014ko rapa saritzeko Puños Arriba V. eta VI. edizioetan antolaketa batzordeko kide izan zen, produktore eta zuzendariaren laguntzaile lanetan. Habanako San Gerónimo Unibertsitate Eskolako Cine Campus zinemari buruzko eztabaida proiektuaren koordinatzaile nagusia. Laguntzailea da 33 Festival Internacional Del Nuevo Cine Latinoamericano jaialdian, atzerriko prentsan. Produktorea Axis Visual Lab-en, bideomaping-eko laginean, 34 Festival Internacional Del Nuevo Cine Latinoamericano jaialdiaren inauguraziorako. Akokán 2016-2020 Tokiko Garapen Proiektuaren sortzailea; ekimen hori Habana probintziako Los Pocitos kokaleku informaleko komunitatean garatzen da. ARKREA 2016-2018 Arkeologia Sortzaileko proiektuaren sortzailea; ikertzailea eta ikus-entzunezko errealizadorea 2016ko eta 2017ko Expedición proiektu arkeologikoan. Proiektu hori Guantanamo probintziako Maisí udalerriari dagokion Plata landa komunitatean garatu zen. Ikertzailea Torreón de Jaruco 2017, 2018 proiektu arkeologikoan. Produktore lanetan laguntzen du San Antonio de los Baños-eko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan (EICTV).

  • Pablo Adiego

    2020/2021 Ikasturtea

    Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Ondoren, Zinema Dokumentaleko diploma lortu zuen Madrilgo ECAM zinema eskolan. Camposanto film laburra zuzendu zuen, eta FilmNow banaketa katalogoan parte hartu zuen; bertatik, Estatuko eta nazioarteko hainbat jaialditan hautatu zuten, hala nola Camerimage Film Festival-en. Besteak beste, film labur onenaren lehen saria jaso zuen Anyang International Film Festival-en edo Mediterranean Film Festival-en, bai eta aipamen berezia ere La Lagunako Unibertsitatearen MIDEC 2019n.

  • Pablo Lillo

    2020/2021 Ikasturtea

    Albaceten jaio zen, 1997an. Gaur egun, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak amaitzen ari da Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. Seihileko bat egin zuen Baltic Film, Media, Arts and Communication School-en (Tallinn), non argazkigintzaren, instalazioaren eta autoedizioaren alorrak esploratu zituen, eta hainbat erakusketa eta argitalpen egin zituen (La mejor fruta que nunca probé; Õismäe; Candela, candelae; eta Supermarket love). Ikasten ari den neurrian, bere zinemarekiko interesa ekoizpenera eta komisariotzara bideratzen joan da. Batez ere ez-fikziozko zineman jartzen du begirada, eta bereziki hegemoniaren kontrako diskurtsoak, estetikak eta politikak planteatzen dituen zineman. Praktikak egin ditu 9 hilabetez Avalon PCn. Gaur egun programatzailea da Cineteca Madrid-en, CineZeta: jóvenes programadores proiektuan. Abycine Lanza 2019n koordinatzaile lana egin du.

  • Paula González

    2020/2021 Ikasturtea

    Paula González (Vigo, 1994). Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Zinema Dokumentalean diplomaduna ECAMen. Unibertsitatean eman zituen urteetan, telebistako ekoizpen eta errealizazio lanetan aritu zen, eta zinema eskolan sartu zenean bere lehen film laburrak zuzentzen eta ekoizten hasi zen, intimitatea, egunerokotasuna eta gizabanakoak mundu digitalarekin duen harremana aztertuz. Ikus-entzunezko programazioarekiko interesak bultzatuta, Gazteen Epaimahaian parte hartu zuen Donostiako Zinemaldian, eta kolaboratzailea izan zen FILMADRID eta Márgenes zinema jaialdien produkzio arloan. CineZeta-ren (Madrilgo Cineteca-ren programatzaile gazteen taldea) bigarren edizioan parte hartu zuen.

  • Ramón de Fontecha

    2020/2021 Ikasturtea

    Ramón de Fontecha Hidalgok (Madril, 1992) Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Filosofia ikasi zituen, eta praktikak Espainiako Filmategian eta El Confidencial-en kultura atalean egin zituen. Lau urtez laguntzaile lanetan aritu zen Ivorypress-en artisten liburu bilduman eta liburu dendan, eta azkenean bertako zuzendari izendatu zuten, denboraldi batez Brizzolis inprimategian nazioarteko proiektuak koordinatzen aritu ondoren. Zeregin horietan zebilela hainbat azokatan parte hartu zuen, hainbat topaketa antolatu zituen, eta elkarlanean jardun zuen argitaletxe, aldizkari, argazkilari eta era guztietako sortzaileekin. Artxiboekiko interesak bultzatuta, laborategi kolektibo bat sortu zuen, bideoarekin, zinemarekin eta argazkigintzarekin erlazionatutako hainbat prozesuri buruzko ikerketak egiteko.

  • Renan Camilo

    2020/2021 Ikasturtea

    Filologia eta Literaturan graduduna da Sao Pauloko Unibertsitatean (USP). Hispanoamerikako literatura, poesia eta antzerkia ere ikasi zituen Córdobako Unibertsitatean (Argentina). Ikus-entzunezkoen ideiagintzan eta sorkuntzan diplomaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB), eta Bartzelonako Zinemaren Etxean prestakuntza jaso du, Kritika zinematografikoko ikasketetan eta Proiektu zinematografikoen garapenean. Bartzelonako l’Alternativa Zinema Independentearen Jaialdian laguntzaile izan da. baita Americana jaialdiko Epaimahai Gazteko kide ere. Kritikari lanetan, Kanaria Handiko Las Palmaseko Nazioarteko Zinema Jaialdian Otros Cines Europa webguneko berriemaile izan da, eta kronista Americana jaialdian, zinema independenteari buruz idazteko. Zuzendari, gidoilari eta produktore moduan, Metamorphose egin du, Catalunyan egindako bideo-dantzako produkzio bat; eta Brasilen filmatutako film labur esperimental bat: Já não se trata de pintar as coisas definidas.

  • Simon Petri Lukacs

    2020/2021 Ikasturtea

    1995ean jaio zen, Budapesten (Hungaria), eta 2015ean zinematografiaren teoriako ikasketak egiten hasi zen. Ikasten ari zela, zinematografiako kuradoretzaren mundua ezagutzen hasi zen gogo handiz, eta Vienara joan zen jardunbide horri buruz gehiago ikastera, Österreichisches Filmmuseum museoan eta Viennale zinema jaialdian. Hungarian aldi berean nagusitzen ziren eguneroko kritika zinematografikoaren primitibotasunetik eta erudizio lehorretik atzera bueltarik gabe askatu ondoren, bere programazioaren, aukeraketaren eta kuradoretzaren ikuspegia hitzez adierazteko terminoak eta adibideak aurkitzea lortu zuen. Budapestera itzuli zenean, arte galerietan proiekzioak antolatzen eta hitzaldiak ematen hasi zen, eta ordura arte Hungariara iritsi ez ziren filmak proiektatu zituen. 2019an, Budapesteko Hungarian Jewish Museum and Archives museoaren lehenengo film sorta antolatu zuen; urtebeteko iraupena duen sorta da, eta juduen inguruko estereotipoen azterketa sakona egiten du, era askotako filmen bidez.

  • Sophie Lee

    2020/2021 Ikasturtea

    Sophie Lee (1988, Hegoafrika) Berlin eta Amsterdam artean bizi den eta lan egiten duen artista eta zinemagilea da. 2012an Londreseko Slade School of Fine Art eskolan graduatu zen, eta Amsterdameko De Ateliers institutuaren 2016-2018ko egoiliarrentzako programan parte hartu zuen. Skowhegan School of Painting and Sculpture (Maine) eskolan ere egin zuen egonaldia, 2018an. 2018an eta 2019an erakusketak eta proiekzioak egin ditu leku hauetan: Kunstfort, Vijfhuizen (2019); PS120, Berlin; November Film Festival, Londres; Althuis Hofland Fine Arts, Amsterdam; The Whitstable Biennale; Galerie Juliette Jongma, Amsterdam; eta Zona Mista, Londres (guztiak 2018an). Gaur egun, ahotsari buruzko fikziozko film labur batean ari da lanean, eta bakarkako erakusketa batean aurkeztuko dute, Kunstfort-en (Vijfhuizen), 2020an.

  • Tomás Paula Marques

    2020/2021 Ikasturtea

    Tomás Paula Marques Porton (Portugal) jaio zen 1994an, eta Artea eta Industria Grafikoak ikasi zituen bigarren hezkuntzan. 2013an, Lisboako ESTC Goi Mailako Antzerki eta Zinema Eskolan matrikulatu zen, eta Zuzendaritza eta Zinematografia ikasi zituen bertan. 2016an, bere lehen film laburra estreinatu zuten Portugalen: Sem Armas. Urte horretan bertan, editatzen hasi zen; João Pedro Rodrigues zuzendariarekin lehenik, eta Cristiana Forterekin eta Daniel Velosorekin ondoren. 2019an, Orona saria jaso zuen Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdian bere graduazio filmak, In case of fire izenekoak. Aurrerago, 2019an bertan, Soziologiako graduondokoa amaitu zuen ISCTE-IUL institutuan, Genero Azterketetan oinarrituta. Tomás Paula Marquesek egonaldi artistikoa egin zuen 2019ko Walk&Talk Azores jaialdian, Rodrigo Vaiapraiarekin eta Michelle Bladesekin, eta gaur egun editatzen ari da Cabra Cega filma, berak produzitu duen lehenengoa.

  • Valentina Pelayo

    2020/2021 Ikasturtea

    Valentina Pelayo Mexikon jaio zen 1992an, eta bederatzi urte zituela Kaliforniara joan zen. Arte Bisualetan, Zineman eta Filosofian trebatu zen. Bere lanean gai politikoak eta sozialak jorratzen ditu maiz, arreta jarrita espazioaren, hizkuntzaren, identitatearen eta memoriaren nozio filosofikoetan. Bere obran hausnarketa pertsonalak eta imajinarioak nahasten dira, saiakera zinematografikoaren eta dokumentalaren ikuspegi batean oinarrituta. Kulturaren Teoria eta Kritikako Unibertsitate Masterra egin zuen, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean, eta beka oso bat jaso du Doc Nomads Erasmus Mundus Joint Master Degree programan, dokumentalak filmatzeko. Ikasketak L.A. County High School for the Arts-en hasi zituen, eta Central Saint Martins College of Art, Art Center College eta California Institute of the Arts-en jarraitu zuen. CalArts-en multimedia instalazioak eta film labur esperimentalak egin zituen, eta bertan egindako lanaren emaitza izan zen Puntos de Reencuentro (2016). Saiakera zinematografiko horrekin amaitu zuen Arte Ederretako Lizentzia, Zinema eta Bideo programan, CalArts Film and Provost Funds-en beka partzial batekin. Lana aukeratua izan zen Roy and Edna Disney/CalArts Theater-en (REDCAT) proiektatzeko, eta ondoren Moreliako Nazioarteko Zinema Jaialdian, UNAM Nazioarteko Zinema Jaialdian eta Mexikoko Institutuaren Espainiako egoitzan egon zen ikusgai. Halaber, gonbidatu gisa joan zen Malagako 2018ko Zinema Jaialdira, Iberoamerikako zinemaren 20 promesetako bat bezala, bai eta Portugalgo Latinoamerikar Zinemaren Jaialdira ere.

  • Valery Rojas

    2020/2021 Ikasturtea

    Kolonbiako Unibertsitatean Zientzia Politikoko gradua lortu ostean, arlo publiko eta pribatuan kultura proiektuen ikerketa, kudeaketa eta garapenean espezializatu zen. 2010. urtean Berlinen finkatu zuen bizilekua, eta zinema jaialdietako prentsa arloan eta produkzioan jardun zuen, hala nola Lakino eta Colombian Film Festival in Berlin Panorama Colombia. 2014an Kunstrial e.V. plataforma sortu zuen; Latinoamerikako eta Europako artisten, komunitateen eta irabazi asmorik gabeko erakundeen ekimen eta proiektuen arteko elkarrizketak sustatzen ditu. 2016. urteaz geroztik Berlingo KannibalFest Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendarikide da; ikus-entzunezko edukien eta zinema independentearen zirkuitua da, eta 2020. urtean bosgarren ediziora iritsi da.

  • Vicente Del Pedregal

    2020/2021 Ikasturtea

    Vicente Del Pedregal Concepción-en jaio zen (Txile) 1991. urtean. 2017. urtean Zinema eta Telebistako ikus-entzunezko errealizadore gradua lortu zuen Txileko Unibertsitateko Komunikazioaren eta Irudiaren Institutuan. Praktikak honako zinema jaialdi hauetan egin zituen: Trento Film Festival 66° eta Cinema Ritrovato 31°, eta horietan jarraitzen du lanean, gaur egun ere. Epaimahaikideen laguntzaile izen zen Santiago Festival Internacional de Cine jaialdian. Ez-fikziozko zinema eta zinema esperimentala interesatzen zaizkio; “El Cielo Está Rojo” proiektuarekin lortu zuen gradua, eta Txileko gobernuak ematen duen Txileko Ikus-entzunezkoak Sustatzeko Funtsaren irabazle izan zen. Egun Torinon (Italia) bizi da, eta “War of Imagination” proiekturako ari da lanean; hiriaren erdialdean dagoen errege zalditegi ohi baten okupazio artistikoari buruzko proiektua da.

  • Zahra Vargas

    2020/2021 Ikasturtea

    Zahra Vargas (1980) Veveyn bizi da, Suitzan, eta aita afganiarra eta ama franko-suitzarra ditu. Zineman lizentziaduna da Genevako HEADen (Cinéma du Réel - Haute École d'Art et de Design), eta Fotografia Zinematografikoan diplomaduna Buenos Aireseko SICAn (Sindicato de la Industria Cinematográfica Argentina). 2007tik 2011ra bitarte Argentinan bizi izan zen, eta gero Txilen; bertan, ikus-entzunezko estudio bat sortu zuen, Kairos Studio, eta lan zinematografikoak produzitu zituen hainbat arlotan, hala nola garapen iraunkorrean, arkitekturan edo antropologian (http://kairosworks.net). 2010ean, Disconformidad / Disagreement bideoinstalazioa aurkeztu zuen Santiagoko (Txile) MAC arte garaikidearen museoan. 2014an, tailer batean parte hartu zuen Naran, Naomi Kawaserekin, eta Ame no ukihashi (Floating bridge of heaven) zuzendu zuen. Bere graduazio filma, La fin d'Homère (Homer, a hunter's fate), Valais eskualdeko ehiztarien parte hartzearekin egin zen. 2015ean nazioarteko zenbait jaialditan hautatu zuten, hala nola IndieLisboa, Entrevues (Belfort), Kurzfilmtage (Winterthur) eta Clermont-Ferrand Short Film Festival jaialdietan. 2016an, Berlingo kritikaren astean eta Municheko Dokfest-en (Filmschool Megaherz saria) aurkeztu zuten. 2019an, lau hilabetez Buenos Airesen egon zen, bere lagun Andreas Fontanaren Azor (Suitza/Frantzia/Argentina) film luzea filmatzen. Gaur egun, bere lehenengo film luzea egiten ari da (La turba izenekoa).