
"El aniversario de la revolución"
Nikolai Izvolov-ek aurkeztutako saioa
100 urte baino gehiagoren ostean Dziga Vertoven lehen filma, "Godovshchina revolyutsii" (1918), bizitzara itzuliko da Nikolai Izvolov historialari eta ikertzaileak zuzendutako talde baten arkeologia filmiko eta zaharberritze lan zorrotz baten ondoren. Izvolov berak aurkeztuko duen saio honetan Xabier Erkizia musikari eta artistak filmarentzako espresuki sortutako soinu-akonpainamendu bat interpretatuko du.
+ irakurri
Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa
2019/02/15 - 2019/02/15
Parte-hartzaileak:
Nikolai Izvolov
Hizkuntzak:
Errusiera (aldibereko itzulpenarekin)
Salneurria:
3,5 €

"Nihon kaiho sensen: Sanrizuka" ("Negua Sanrizukan")
Ricardo Matos Cabok aurkeztuta
60. hamarkadaren amaieran, Ogawa Shinsukek Nihon kaiho sensen: Sanrizuka (Negua Sanrizuka-n) filmatu zuen. Dokumental sail baten bigarren honek aireportu baten eraikuntzarako beren lurren desjabetzearen aurka borroka egin zuen komunitate baten gaztaka irudikatzen du. Ricardo Matos Cabo, programatzailea, ikertzailea eta zinemagile japoniar honen lanean adituak aurkeztuko du film harrigarri hau Elías Querejeta Zine Eskola eta Tabakalerak antolatu duten saioan.
+ irakurri
Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa
2019/02/03 - 2019/02/03
Hizkuntzak:
Ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)
Salneurria:
3,5 €

"Wavelenght"
+ irakurri
Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa
2019/01/20 - 2019/01/20
Salneurria:
3,5 €

Kritika eta analisi saioak
Mintegia
Kritika eta Analisi Saioen Mintegiaren helburua Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleei tresnak eta nolabaiteko ikuspuntua ematea da, eskola ondoko ibilbide profesionala zehaztu ahal izateko. EQZEk eta Donostia Zinemaldiak antolatutako jardunaldi hauetan industriako hainbat arlotako profesionalek eta adituek hartuko dute parte.
+ irakurri
Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa
2018/12/19 - 2018/12/20
Parte-hartzaileak:
Javier Martín, Xabier Paya, Thierry Frémaux, Vincent Maraval, Carlo Chatrian
Hizkuntzak:
Frantsesa, gaztelania, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)
Salneurria:
Sarrera librea

"La Vallée close"
Manuel Asín eta Jean-Claude Rousseauk aurkeztutako saioa
La Vallée close (Jean-Claude Rousseau, 1995) filmaren egiturak seikoa izan zuen inspirazio-iturri, Erdi Aro Berantiarreko eta Errenazimentuko poetentzat ahapaldirik zailena zen hura. Gainera, irudi- eta soinu-blokeen inguruan bueltaka dabilen kontakizuna Laura eta Petrarcaren amodio-istorioa bezalako istorio handiekin pareka liteke.
+ irakurri
Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa
2018/11/14 - 2018/11/14
Parte-hartzaileak:
Manuel Asín
Jean-Claude Rousseau
Hizkuntzak:
Frantsesa, gaztelania (aldibereko itzulpenarekin)
Salneurria:
3,5 €

"Line Describing a Cone"
Erika Balsomek aurkeztutako saioa
Line Describing a Cone (Anthony McCall, 1973) filmak konbentzio zinematografiko guztiak zalantzan jartzen ditu. McCall-ek 1974. urtean honakoa esan zuen: "film hau orainean baino ez da existitzen, proiekzioa gauzatzen den unean...".
+ irakurri
Tabakalera | Z Aretoa
2018/10/31 - 2018/10/31
Parte-hartzaileak:
Erika Balsom
Salneurria:
3,5 €