Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Zinemaren historiak

Santos Zunzunegui

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2018/10/07 - 2019/06/08

  • Jardunaldia
  • Proiekzioa

Parte-hartzaileak:

Santos Zunzunegui

Hizkuntzak:

Gaztelania

Salneurria:

3,5 €

"Auzoko zinema zahar batean sartzen ikusten dut nire burua. Aretora sartzean iluntasuna da nagusi eta pantailan itxura on desafiatzen duten aristokrata pinpirin batzuek bitrioloa destilatzen dute. Neva zeharkatzen duten zubietako batetik balaz hildako zaldi bat dago zintzilik. Bat batean, presoak matxinatu eta La Marsellesa kantatuko dute kamerak mugimendu goxo batekin inguratzen dituen bitartean. Etxeko atean, hondoa jotako gizon batek bere emazte eta haurrek nola bakarrik uzten duten ikusi du, bete beharreko misio bat daukala ulertu gabe. Berunezko goizaldean partisanoen gorpuak sudario gisa erabiliko duten ibaira jaurtitzen dituzte. Kanporatutako karabana batek basamortu amaigabea gurutzaten du etxe berri baten bila. Familia banatu ostean haizeak astindutako garagar-soroek bakarrik darraite euren lekuan, uzta jasotzeko zain. Emakume zahar bat etxeko atarian eseri da, errifle bat magalean duela, haurtzaroaren inozentzia defendatzeko. Umetan bete nituen beste askoren berdina den kuaderno bateko orrialde laukidunean esku batek "je sais que d'habitude..." idatzi du.  Abesbatza bikoitzak Jesusi erruki izateko eskatzen dion bitartean eguzkia irten da itsaso gainera Lubeck inguruan. Urrutira, Hosseinek Tahereh harrapatu du, olibondo artean, behar duen erantzunaren bila. Xuxurlatuz hitz egiten duen ahotsa batek gogorarazi dit zinema historia guztiak bizi diren espazioa dela, izan diren guztiak, izango diren guztiak. Edertasun arriskutsua. Zutitu naiz. Nekez jarri naiz zutik eta kanpora atera naiz ametsetan paradisua zeharkatu ostean. Zinema-ikusle gisa hau da nire sakoneko bizipena. Niretzat kontatutako narrazio berezi batean kontakizun ezberdin askotatik iritsitako irudiak lotzen dituen irudikatutako amaigabeko film batean parte hartu izan eta parte hartzen jarraitzearena”. Santos Zunzunegui

 

Programazioa:

Urriak 7, igandea

18:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

19:00. El abanico de Lady Windermere (Ernst Lubitsch, EEBB, 1925, 98 min.)

Urriak 28, igandea

18:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

19:00. Octubre (Sergei M. Eisenstein, SESB, 1928, 100 min.)

Azaroak 16, ostirala

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. La gran ilusión (Jean Renoir, Frantzia, 1938, 114 min.)

Abenduak 1, larunbata

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. La venganza de los 47 ronin (Kenji Mizoguchi, Japonia, 1941, 241 min.)

Abenduak 7, ostirala

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. Paisà (Roberto Rossellini, Italia, 1946, 134 min.)

Abenduak 16, igandea

18:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

19:00. Caravana de paz (John Ford, EEBB, 1950, 86 min.)

Urtarrilak 25, ostirala

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. Principios de verano (Yasujiro Ozu, Japonia, 1951, 130 min.)

Otsailak 15, ostirala

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. La noche del cazador (Charles Laughton, EEBB, 1955, 93 min.)

Martxoak 15, ostirala

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. Pickpocket (Robert Bresson, Frantzia, 1959, 75 min.)

Martxoak 31, igandea

18:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

19:00. Crónica de Anna Magdalena Bach (Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet, Alemania, 1968, 94 min.)

Maiatzak 3, ostirala

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. A través de los olivos, (Abbas Kiarostami, Iran, 1994, 108 min.)

Ekainak 8, larunbata

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. Histoire(s) du cinéma (Jean-Luc Godard, Frantzia, 1999, 268 min.)