Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

"Nihon kaiho sensen: Sanrizuka" ("Negua Sanrizukan")

Ricardo Matos Cabok aurkeztuta

  • Proiekzioa
  • Elkarrizketa

60. hamarkadaren amaieran, Ogawa Shinsukek Nihon kaiho sensen: Sanrizuka (Negua Sanrizuka-n) filmatu zuen. Dokumental sail baten bigarren honek aireportu baten eraikuntzarako beren lurren desjabetzearen aurka borroka egin zuen komunitate baten gaztaka irudikatzen du. Ricardo Matos Cabo, programatzailea, ikertzailea eta zinemagile japoniar honen lanean adituak aurkeztuko du film harrigarri hau Elías Querejeta Zine Eskola eta Tabakalerak antolatu duten saioan.

+ irakurri

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2019/02/03 - 2019/02/03

Hizkuntzak:

Ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria:

3,5 €

"Siete pasos más tarde: Una poética de las medidas del tiempo"

Menchu Gutiérrez

  • Mintegia
  • Elkarrizketa

"Siete pasos más tarde" bere liburuaren zati batzuetatik abiatuta, Menchu Gutiérrezek hitzaldi hauetan azalduko du denboraren neurketa nola aipatua izan den poesian: bihotz taupadaren edo kanpai-hotsaren bitartez, edota oilarraren kantuaren edo kandela baten argizari urtuaren bitartez. Idazlea denboraren alartzean eta klaustroan geldituko da, ordulari ofizialetatik urrun dauden esperientzietan, denboraren barnean eta kanpoan hazi denboren inbentario poetikoa eskaintzeko.

Ordutegia: 19:00

+ irakurri

Tabakalera | Z Aretoa

2019/01/14 - 2019/01/15

Parte-hartzaileak:

Menchu Gutiérrez

Hizkuntzak:

Gaztelania

Salneurria:

Sarrera librea

Kritika eta analisi saioak

Mintegia

  • Mintegia
  • Elkarrizketa
  • Mahai-ingurua

Kritika eta Analisi Saioen Mintegiaren helburua Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleei tresnak eta nolabaiteko ikuspuntua ematea da, eskola ondoko ibilbide profesionala zehaztu ahal izateko. EQZEk eta Donostia Zinemaldiak antolatutako jardunaldi hauetan industriako hainbat arlotako profesionalek eta adituek hartuko dute parte.

+ irakurri

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2018/12/19 - 2018/12/20

Parte-hartzaileak:

Javier Martín, Xabier Paya, Thierry Frémaux, Vincent Maraval, Carlo Chatrian

Hizkuntzak:

Frantsesa, gaztelania, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria:

Sarrera librea

"La Vallée close"

Manuel Asín eta Jean-Claude Rousseauk aurkeztutako saioa

  • Proiekzioa
  • Elkarrizketa

La Vallée close (Jean-Claude Rousseau, 1995) filmaren egiturak seikoa izan zuen inspirazio-iturri, Erdi Aro Berantiarreko eta Errenazimentuko poetentzat ahapaldirik zailena zen hura. Gainera, irudi- eta soinu-blokeen inguruan bueltaka dabilen kontakizuna Laura eta Petrarcaren amodio-istorioa bezalako istorio handiekin pareka liteke.

+ irakurri

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2018/11/14 - 2018/11/14

Parte-hartzaileak:

Manuel Asín
Jean-Claude Rousseau

Hizkuntzak:

Frantsesa, gaztelania (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria:

3,5 €