Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskola graduondoko eta goi mailako lanbide espezializazioko zentro bat da. Zinemagintzaren inguruko bizipena eta azterketa intelektuala egin nahi duten eta lanbide berriak esploratu nahi dituztenentzat leku aproposa da. Zinemagintzari buruzko ideia eta berrikuntza zentroa denez, ezinbestekoak dira parte hartzaileen konpromisoa, heldutasuna eta inplikazioa. Ikasleak eta irakasleak mundu guztikoak izan daitezke.

 

Ikasleen profila

EQZEko ikasketa plana pentsatuta dago goi mailako unibertsitate titulu bat duten ikasleentzat (lizentzia edo gradua), edo titulu hori eskuratzeko prozesuan daudenentzat, baita zine eskola batean ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat ere. Salbuespen gisa, eskolak aztertu egingo du, aurreko baldintzak bete ez arren, zinema arloan egiaztatutako esperientzia duten izangaien kasu berezia. Plazen muga 15 ikaslekoa da, espezialitate bakoitzeko.

 

Onarpen epea

2019-2020 Ikasturtean izena emateko epea otsailaren 1ean ireki eta maiatzaren 31an amaituko da.

 

Hautaketa prozesua

 

Izen-ematea eskolako web orri honetan dagoen formularioaren bitartez bakarrik egin ahal izango da. Hautapen prozesura aurkezteko egin beharrekoak:

1. Datu pertsonalak eta ikasketei dagozkienak adierazteaz gain, aukeratu beharko da egin nahi den espezialitatea edo espezialitateak (lehentasun hurrenkeraren arabera).

2. Txostenari erantsi gisa gehitu honako dokumentu hauek:

- Curriculum vitae.

- Titulua edota ikasketa espedientea.

- Ikasketak egiteko arrazoiak azaltzen dituen aurkezpen gutuna edo bideoa.

- Porfolio

- Sorkuntza-ibilbidearen kasuan, memoria laburra, non izangaiak azalduko duen ikastaroan zehar garatu nahiko lukeen proiektu pertsonala. Sorkuntza-proiektu horren ikuspuntua, formatua eta generoa libreak dira. Artxibo eta Komisariotza espezialitateen kasuan, proiektu pertsonal bat sartzea hautazkoa da.

Hautagaiek, beren eskaera osatzeko, egokitzat jotzen dituzten materialak aurkez ditzakete. 

Hautagaitzekin batera aurkeztutako dokumentazioa eta proposamenak baloratu ondoren, izangaiak elkarrizketa batera deituak izan daitezke. Elkarrizketa hori aurrez aurre edo online egin ahal izango da.

Zuzendaritza Akademikoak eta horretarako izendatutako onarpen epaimahaiak ebaluatuko dituzte eskaerak.

 

Eskaeren ebazpena eta erdiko epeak

Behin betiko onartuen zerrenda ekainaren erdialdera argitaratuko da. Emaitza posta elektroniko bidez jakin araziko da.

Administrazio eta kudeaketa kontuengatik, Elías Querejeta Zine Eskolak martxoaren 31a baino lehen jasotako hautagaitzen lehen ebaluazio bat egingo du onarpen epearen erdian. Fase honetan, EQZEk hautagai bakoitzaren egoera (ONARTUA, AURRE-ONARTUA -itxarote-zerrenda-, EZ ONARTUA) komunika lezake.

EQZEk hautagai bakoitzaren egoera edonoiz komunikatzeko eskubidea gordeko du prozesu osoan zehar.

 

Matrikulazioa

Onarpenaren konfirmazioa behin betikoa izango da EQZEk adierazitako epean plaza-erreserbaren seinalea ordaindu ondoren.

Onartua izan dela egiaztatu ondoren, izangaiak matrikula egin eta ordaintzeko behar duen informazio guztia jasoko du, ordaintzeko modua eta epeak barne. Matrikula egiteak berekin dakar programa onartzea. 2019-2020 Ikasturteko matrikularen prezioa 3.900 euro izango da barne hartuta administrazio- eta kudeaketa-gastuak, tasak eta aseguruak.

 

Informazio gehiago

Beste edozein zalantza ala iradokizunik baduzu helbide honetan: info@zine-eskola.eus edo telefono zenbaki honetan kontaktatu dezakezu gurekin: (+34) 943 545 005.

 

Eskaera formularioa

Ibilbidea
Lehentasunen arabera hautatu behar duzu ibilbidea (lehentasuna 1etik 3ra)

Atxiki beharreko dokumentazioa: