Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskola graduondoko eta goi mailako lanbide espezializazioko zentro bat da. Zinemagintzaren inguruko bizipena eta azterketa intelektuala egin nahi duten eta lanbide berriak esploratu nahi dituztenentzat leku aproposa da. Zinemagintzari buruzko ideia eta berrikuntza zentroa denez, ezinbestekoak dira parte hartzaileen konpromisoa, heldutasuna eta inplikazioa. Ikasleak eta irakasleak mundu osokoak izan daitezke.

 

 

Ikasleen profila

EQZEko ikasketa plana pentsatuta dago goi mailako unibertsitate titulu bat duten ikasleentzat (lizentzia edo gradua), edo titulu hori eskuratzeko prozesuan daudenentzat, baita zine eskola batean ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat ere. Salbuespen gisa, eskolak aztertu egingo du, aurreko baldintzak bete ez arren, zinema arloan egiaztatutako esperientzia duten izangaien kasu berezia. Plazen muga 15 ikaslekoa da, espezialitate bakoitzeko

 

 

Onarpen epea

2020-2021 Ikasturtean izena emateko epea otsailaren 1an hasiko da eta maiatzaren 15an amaitu. Prozesu horrek bi fase izango ditu: otsailaren 1etik martxoaren 31ra eta apirilaren 1etik maiatzaren 15era.

 

 

Hautagaitzak aurkeztea

Izen-ematea eskolako web orri honetan dagoen formularioaren bitartez bakarrik egin ahal izango da.

Hautapen prozesura aurkezteko egin beharrekoak:

1. Datu pertsonalak eta ikasketei dagozkienak adierazteaz gain, aukeratu beharko da egin nahi den espezialitatea edo espezialitateak (lehentasun hurrenkeraren arabera). Eskolak baloratuko du adierazitako ordena, baina hautagaiak beste ibilbide batzuetan parte hartzera gonbida ditzake.

2. Txostenari erantsi gisa gehitu honako dokumentu hauek:

  - Biografia laburra (ikusi eredua).

  - Curriculum vitaea.

  - Titulua edota ikasketa espedientea.

  - Motibazioaren berri emateko gutuna edo bideoa.

  - Portfolioa.

 - Hautagai guztiek txosten labur bat aurkeztu beharko dute. Dokumentu horretan azalduko dute ikasturtean garatu nahi duten proiektu pertsonala. Sortze proiektuaren ikuspegia, formatua eta generoa librea da.

Hautagaiek, beren eskaera osatzeko, egokitzat jotzen dituzten materialak aurkez ditzakete.

Hautagaitzekin batera aurkeztutako dokumentazioa eta proposamenak baloratu ondoren, izangaiak elkarrizketa batera deituak izan daitezke. Elkarrizketa hori aurrez aurre edo online egin ahal izango da.

 

Eskaerak ebaztea

Zuzendaritza Akademikoak eta helburu horretarako izendatutako onarpen epaimahaiak ebaluatuko dituzte eskaerak.

Onarpen epaimahaiak hautaketa prozesuari ekingo dio lehen epea amaitutakoan (martxoak 31); hortaz, eskolak egun horretatik aurrera esleituko ditu plazak.

Fase honetan, EQZEk hautagai bakoitzaren egoera (ONARTUA, AURRE-ONARTUA -itxarote-zerrenda-, EZ ONARTUA) komunika lezake. Nolanahi ere, EQZEk eskubidea izango du eskatzaileei beren hautagaitzaren egoeraren berri emateko prozesu osoaren edozein unetan.

Plazen kupoa onarpen aldia  amaitu baino lehen (maiatzak 15) osa daiteke.

EQZEk 15 plaza eskainiko ditu espezialitate bakoitzeko; guztira, 45 plaza.

Onartuen behin betiko zerrenda ekainean argitaratuko da. Emaitza posta elektronikoz jakinaraziko da.

 

 

Matrikulatzea

Onartuek, onartuak izan direla jakinarazi ondoren, astebete izango dute proposatutako plaza onartzen dutela berresteko.

Plaza onartu ondoren, onartutakoei jakinaraziko zaie honako agiri hauek aurkeztu behar dituztela nahitaez 15 eguneko epean:

1. Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko herrialdeetako ikasleek, titulu homologaturik ez dutenek, UPV/EHUko E-5 inprimakia aurkeztu beharko dute sinatuta. Horrez gainera, titulua eta ikasketa-espedientea eskaneatuta aurkeztu beharko dituzte.

2. Unibertsitateko ikasketarik ez duten ikasleek UPV/EHUko II. inprimakia aurkeztu beharko dute sinatuta. Inprimaki horri unibertsitatera sartzeko bide emango dieten dokumentazioa erantsi beharko diote (batxilergoko titulua, adibidez), eta beren lan esperientzia justifikatu (Gizarte Segurantzak emandako lan bizitza erantsi behar da).

3. Eskolara sartzeko baliatuko den tituluaren fotokopia konpultsatua.

* Dokumentazio guztia gaztelaniara itzulita egongo da (hizkuntza hauetako dokumentazioa izan ezik: frantsesa, ingelesa, italiera eta portugesa).

Halaber, beharrezkoa den informazio guztia jasoko dute, besteak beste, matrikula formalizatzeko eta ordaintzeko epeak eta moduak.

Ikaslea EQZEn onartuta egongo da plaza gordetzeko seinalea adierazitako epean ordaindu eta arestian aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Matrikula formalizatzeak berarekin dakar programa onartzea. 

  

 

Prezioa

2019-2020 ikasturtean, matrikularen prezioa 3.900 eurokoa da, administrazioko eta unibertsitate kudeaketako gastuak, aseguruak eta tasak barne.

 

 

Bekak eta laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ibermedia Laguntza Funts Iberoamerikarrak eta Olga Rabinovich Institutuak zenbait laguntza espezifikoren deialdia egingo dute Elías Querejeta Zine Eskolako graduondokoren batean ikasteko.

1. Izango zara beka: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak 2.500 euroko hiru beka (Elías Querejeta beka) emango dizkie 31 urtetik beherako gipuzkoarrei.

2. Ibermedia beka: Ibermedia Laguntza Funts Iberoamerikarrak hamar beka emango ditu mugikortasunerako eta etengabeko prestakuntzarako. Laguntza horiek bi motatakoak izango dira:

      a. 3.100 dolarreko 6 laguntza beka, hautatuen bidaien, ostatuaren eta mantenuaren ondoriozko gastuen zati bat ordaintzeko. Hautatuek herrialde hauetakoak izan behar dute: Argentina, Brasil, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Txile, Ekuador, Guatemala, Italia (herrialde gonbidatua), Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Portugal, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.

      b. 2.850 dolarreko 4 laguntza beka, hautatuen ostatuaren eta mantenuaren ondoriozko gastuen zati bat ordaintzeko. Hautatuek herrialde hauetakoak izan behar dute: Argentina, Brasil, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Txile, Ekuador, Espainia, Guatemala, Italia (herrialde gonbidatua), Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Portugal, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.

3. Paradiso bekak:  Olga Rabinovich Institutuaren Projeto Paradiso ekimenak beka bat emango dio ikasle brasildar bati, Komisariotza espezialitatea ikas dezan Elías Querejeta Zine Eskolan. Laguntzaren barruan sartzen da ikastaroaren matrikula osoa, aireko desplazamenduaren kostua eta egonaldia ordaintzeko laguntza partzial bat.

Beka horiek EQZEn onartua izan eta gero eskuratu ahal izango dira.

 

Informazio gehiago

Zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke posta helbide honetara idatzita: info@zine-eskola.eus; bestela, telefono zenbaki honetara dei daiteke: (+34) 943 545 005.