Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Historias extraordinarias

Mariano Linas & El Pampero Cine
Publikazioak
2018
gaztelania
Buenos Aires probintziako misterioak: panpa, ibaia, errepideko hotelak. Hiru bakartiren –X, Z, H– abenturak, non haien helmugak ez diren inoiz gurutzatzen. Tiro bat. Beste tiro bat. Tiroketa bat bete-betean. Arkitekto zital bat. Apustu bat, altxor bat. “Ez izan inozoa, deabrua ez litzateke hainbeste ausartuko”.

“Gure asmoa, gure sekulako asmoa izan da esperimentatzea abenturaren eta intrigaren jainko zahar eta ahaztuekin, eta horiek berpiztea nolabait. Posible al da, gure garai hauetan oraindik, lurpetik ateratzea fikzio handiak ekintza nostalgiko edo anakroniko bat, garaiz kanpoko maskara dantza triste bat egin gabe? Galdera hori izan da (oraindik erantzuteko kapaz ez naizena) hats eman diona filmari. (...) Nire ustez, bi xedek gidatzen dute istorio hauen bilakaera: bidaien zoriontasunak, kontatzeko zoriontasunak”. (Mariano Llinás)

BIOGRAFIA

Mariano Llinás (Buenos Aires, Argentina, 1975) zuzendaria eta gidoilaria da, El Pampero Cine zinemagile taldeko kidea, Laura Citarella, Alejo Moguillansky eta Agustín Mendilaharzurekin batera. 2002an, lehen film luzea egin zuen, ‘Balnearios’ izenekoa. 2008an, bigarren pelikula, ‘Historias Extraordinarias’, kritikariek txalotu eta Argentinan arrakasta eta oihartzun handia izan zuena. Azken film luzea (‘La Flor’, 2018) Bafici jaialdiaren azken edizioan estreinatu zen, sari nagusia irabaziz. Gero, nazioarteko festibal ospetsuetan lehiatu da, hala nola Locarno, Toronto eta New Yorken, baita duela gutxi Vienako Nazioarteko Zinema Jaialdian ere (Viennale), arrakasta handia lortuz publikoaren eta kritika espezializatuaren artean.

 

FITXA TEKNIKOA

Historias extraordinarias

Zuzendaria: Mariano Llinás

Gidoia: Mariano Llinás

Urtea: 2008

Argazkia: Agustín Mendilaharzu

Musika: Gabriel Chwojnik

Aktoreak: Klaus Dietze, Eduardo Iacono, Walter Jakob, Mariano Llinás, Horacio Marasi, Ana Livingston, Agustín Mendilaharzu, Santiago Mitre, Esteban Lamothe, Mariana Mitre, Elisa Carricajo.

Iraupena: 245 min.

Herrialdea: Argentina

 

Informazio gehiago

picture - Historias extraordinarias