Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskola proiektuen eskola bat da eta bakoitzean zinearen aitzinirudi bat: hipotesi bat

Zinemaren hipotesia terminoak erreferentzia egiten die biharko zinemagintzaren irudikapenean oinarritutako proiektu pedagogiko ezberdinei. Aipatu behar ditugu, zehazki, Ermanno Olmik eta Paolo Valmaranak Bassano del Grappan (Italia) sortutako Ipotesi Cinema eskola, eta Alain Bergalaren 2002ko L’Hypothèse cinéma: Petit traité de transmission du cinéma à l’école et ailleurs liburua. Bi ekimen handi horien omenez, Hipotesi deitzen diegu ikasleen lanei, zeinak, berez, zinemaren proiekzio bat baitira etorkizunari begira. Espezialitate guztietako ikasleek, eskolan dauden bitartean, amaierako proiektu edo lan bat egin behar dute. Zine Eskolak eskolaren plan pedagogikoa eta egitura hezurmamitzen ditu. Moduluen antolakuntzak aukera emango du ikasgai guztiak bidaia pertsonalaren inguruan egituratzeko, irizpidea zabalduz eta ideia propioak probatuz.

 

Hipotesiak

Kontzeptu honekin identifikatzen da amaierako ekitaldia edo ekitaldi saila, non ikasleek jendaurrean erakutsiko dituzten euren zinemaren hipotesiak, hau da, ikastaroan zehar egin dituzten lanak: irudikatu eta osatu dituzten filmak izan daitezke, baina baita ere sorkuntza proiektu utopikoak, ezinezko zinemaren irudimenak, filmatzen hasi diren pelikula baten zatiak, edo artxiboko nahiz arkeologia filmikoko jarduera planak.

Hipotesien gauzatze praktikoari dagokionez, era askotako formulazioak har ditzake, proiektu motaren arabera: espazio batean egindako aurkezpen ordenatu gisa, eskolako ate irekiko jardunaldi gisa edo beste mota bateko ekitaldi gisa. Erakusketaren edukia irudikatutako zinemaren ingurukoa izango da: egin nahi diren filmak eta, momentuz, lehen zirriborro modura baino existitzen ez direnak; begiztatzen diren lanak, baina gauzaezinak direnak; etorkizuneko zinemaren utopiak; zinemagintzako aurkikuntzak; ikerketa proposamenak; material zatikatuak; diseinu grafikoak; instalazioak, panelak… Lan horiek guztiak, noski, ikastaroak iraungo duen asteetan amaitu beharko dira. Eskolak zinema pentsaten badu, ekitaldi hori, hain zuzen ere, zinemaren hipotesiak luzatzeko eta ikusarazteko modu bat da.

Proiektuak

Hasta que el lugar se haga improbable (Lekua gertagaitz bihurtzen den arte)

Hasta que el lugar se haga improbable filmaren istorioa gugandik ez oso urrun dagoen etorkizun hipotetiko batean gertatzen da. Zenbait pertsonaiak, horien artean okerreko espedizio bateko zientzialari talde batek, magia trikimailuen zale den odontologo batek eta itxurazko protagonista batek, ustekabeko gertaera sorta baten eraginak jasango dituzte, noizbait ikasi zuten guztia kentzen diela dirudien indar misteriotsu baten eraginpean.

They Speak Too (Haiek ere hitz egiten dute)

Zer esan nahi du atzera begiratzeak? Nondik begiratzen dugu atzera? Luis Francia antzerkigile filipinar-amerikarraren Black Henry (2020) lanaren laburpenak euskal historia kolonialaren kokapenekin uztartuz, pelikula honek inperioaren espektroa agerian uzten du, gure inguruan dagoen bezala. Gaztelaniara itzulitako laburpen hauek irakurrita, hizkuntzaren, erregistratzeko moduen eta historiako adierazpen fisikoen arteko elkarrizketa bat ezartzen dut, non ni neu ere sartzen naizen, filipinar-suediar gisa.

Informazio gehiago

Apuntes para archivar bailes y protestas (Dantzak eta protestak artxibatzeko oharrak)

Nire urteko proiektua Argentinako artxiboen egoera ikertzea izan zen, bideo aktibismoaren eta bideo ebidentziaren arloan. Proiektuak aurrera jarraituko du eskola utzi ondoren ere; horregatik, gure agurrean, ikerketaren satelite gisa sortzen den bideo entsegu bat partekatzen dut ikastaroarekin. Dantzaren eta manifestazioen arteko harremanetik abiatuta, dantza artxibatzearen inguruko kontzeptuak hartzen ditut, gizarte protestak gordetzeari nola aplikatu ahal zaizkion pentsatuz.

Corrientes

Corrientes online gune bat da, zinemaren forma eta edukia beren praktikaren bitartez hedatu nahi dute Latinoamerikako artistei zuzendua. Corrientesen helburua artistak ikusleekin eta komunitateak istorioekin konektatzea da. Hilero artista baten lana erakusten da eta enkargaturiko testu batekin harremanetan jartzen da. Lankidetzaren bidez, zinemari eta bertan aztertutako gai politikoei buruzko belaunaldien arteko eta nazioarteko oihartzunak partekatzen ditugu.

Proiektuaren webgunea

Euskal Zinema Esperimental Sarea

Proiektu honek euskal zinema esperimentalari buruzko online eta aurrez aurreko dibulgazio gune bat abian jartzeko zirriborroa aurkeztu nahi du. Bai iraganeko, bai oraingo, bai etorkizuneko jarduera artistiko hori eta protagonisten arteko harremanak berrikusi, ikertu eta zabaltzeko proposamena da. Gune honek, era berean, sarbide libreko artxibo aktibo eta online plataformaren bidez kontsultagarri izan nahi du. 

Paz (Bakea). 40ko hamarkadako zinema proiektu hispano-mexikar baten berreraikuntza.

Ikerketa historiko baten, irakurketa formal baten eta biziraun zuten hainbat material filmikoren analisi konparatibo baten bidez, José Díaz Morales erbesteratuak 1949an zuzendutako Paz film luzea berreraiki eta zaharberritzea proposatzen da. Pelikula 40ko hamarkadako Espainiako film ekoizpenaren barruan kokatuta, Mexikoren eta Espainiaren arteko harreman transnazionalak arakatuta, eta film luzearen ekoizpenaren garaiko egoera ekonomiko, estetiko eta politikoak berrikusita, ikerketa honek zinta bere hasierako estreinaldian baztertzea eta ordutik Espainiako zinemaren historiografiak ezikusiarena egitea ahalbidetu zuten baldintzak aztertzen ditu. 

Olivia

Olivia gauez bizi izan da beti, mendiko etxe batean, aitarekin batera; harekin egunsentiak baino ez ditu partekatzen –eguzkiak distiratzean Olivia bera ametsetan desagertu baino lehen–. Aita bat-batean desagertzen denean, Olivia bakarrik egongo da lehen aldiz, eta mendian behera abiatuko da haren bila –laster beranduegi izango den mundu nekatu eta hautsi batean barrena–.

Vagas sombras del paraíso (Paradisuko itzal lausoak)

Gizarte eta kultur praktika askok ezarri dute kolorea Mexikoren nortasun balio gisa. Liburu honek, bere orrialdeen artean, koloretako filmarekin topo egin zuenean emandako ezaugarrien ñabardurak erakusten ditu. Bidaia, turistek filmatutako ikuspegiekin hasten da, eta Estatuak biztanleentzat eraiki zuen azalaren tonalitatean geratzen da.

Red de Fortalecimiento a la Exhibición Cinematográfica Alternativa (Zinematografia erakustaldi alternatiboa indartzeko sarea)

Erakusketa gune tradizionaletatik kanpo, herrialdeko eskualde deszentralizatuetan, filmen proiekzioak eta prestakuntza zinematografikoko tailerrak sortu nahi dituzten Brasilgo gobernuz kanpoko taldeek eta ekimenek osaturiko online plataforma bat sortu nahi da. Sarearen helburu nagusia ekimenen arteko elkarrekiko laguntza eta lankidetza indartzea da, baita tailerrak eta erakustaldiak egiteko topaketak sustatzea ere. 

Nese momento o amor foi escuro e só puiden chorar (Une horretan maitasuna iluna izan zen eta negar baino ezin izan nuen egin)

  • Ikaslea: Aldara Pagán
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Tutorea: Natalia Marín
  • Tipologia: Ikus-entzunezko instalazioa
  • Iraupena: 30 min.
  • Urtea: 2021

Giza papilomaren birusa (GPB) diagnostikatu zidaten 21 urte nituenean. Lehen aldiz nire gorputza zama bat bezala sentitu nuen, eta kendu egin nahi izan nuen, hartatik askatu, nire esentziarekin bakarrik geratzeko. Une hartan bizitza gogoratu nuen eta ezkutuan agur esan nion, konturatu nintzen arte ez nengoela hilda, izorratuta baizik. Proiektu honen bidez, STI honekin izan dudan esperientzia islatu nahi dut, nire zelula infektatuetan barrena bidaia moduko bat eginez, nire gorputza tarteko eta nire ahotsa gidari dudala.

new cinema/new talents

nc/nt plataformak zinemako lengoaia aztertzeko bide berriak bilatu eta ikertzeko etengabeko bilaketarako gune bat izan nahi du. Programa publikoak irudikapenaren naturarako hurbilketa subjektiboak eszenaratzen dituzten zinemagintzako teknika, testura eta keinuen bizikidetza heterogeneoa proposatzen du.

Art Déco zinema

Hamabost pelikulako programa batetik abiatuta, nazioarteko Art Déco mugimenduaren balizko berrikuspen zorrotz bat proposatzen dugu, mugimenduan dagoen irudiaren bidez, adituen dei isolatuari erantzunez: Paul Maenz eta Jean-Paul Bouillon 70eko eta 80ko hamarkadan. 1966an eman zitzaion Art Déco izena eta “modan” jarri ziren Nouveau eta Déco, baina iragankorra den zerbait baino gehiago dira, “berezko artea” dira. Gogora ekarri nahi dugu arte "zaharrek" arte berri bati laguntzeko borondatea izan zuteneko ezohiko lankidetza hori: zinema.

Ambulante Euskadi. Zine audientzien ikerketa Gipuzkoako udalerrietan

Ikerketa proiektu honen oinarria da nola ekoitzi behar diren egingo diren lurraldearen berezitasun kritikoetatik pentsatzen diren erakusketa ekitaldiak. Inkesten, eztabaida taldeen, elkarrizketa sakonen eta behaketaren bitartez, audientzien azterlan bat egin dugu Gipuzkoako hamabost udalerritan. Ondorioei esker, Ambulante Euskadi (cine documental itinerante) egitasmoaren kuratoretza proposamena zehaztu ahal izango dugu, hurbileko erakunde gisa ezagutu ahal izateko moduko kultur eragile bihurtze aldera, eta tokiko errealitatearen zati bizidun eta hurbileko udalerrietako publikoetarako erreferentzia bihurtzeko asmoz.

Ambulante Euskadi. Zine audientzien ikerketa Gipuzkoako udalerrietan

Herri Antzokiko —1928an eraikia eta Gipuzkoako zinema zaharrenetako bat— film labur dokumentalen programa, Ordiziako audientzien azterlan batetik ateratako ondorioetan oinarrituta komisariatu dena. Saioa udalerri honetako publikoari gehien interesatzen zaizkion gaien inguruan diseinatu da (historia pertsonalak eta familiakoak), baita euskal zinemarekiko eta euskararekiko duten interesarekin eta lurralde berriak aztertzeko ezinegonarekin lotuta ere. Ikerketako udalerri guztiak gonbidatuko dira, parte hartuko duten publiko eta kultur eragileen arteko topagunea izateko asmoz.

Programa | Teaser

Versi in Frame. Construcción de una metodología comunitaria (Metodologia komunitario bat eraikitzea)

Versi in Frame herritarren ikerketa proiektu bat da, eta Italiako Fiumicino hiriko (Erromako probintzia) familiako artxiboak partekatzeari esker egin da. Proiektuaren helburua da herritarren memoriako aurpegi, gertakari eta lekuak zehazteko gai den kontakizun fluxu bat sortzea. Poetak munduaren bere interpretazioa egiten duen moduan, proiektu honetako parte hartzaileek beren bizitzen kontaketa sortzen dute: oroitzapenen mosaiko bat, herritarren espazioa zehazten duena etxeko film eta orainaldiari buruzko gogoetekin egindako memoria kolektiboen bitartez.

Coral

  • Ikaslea: Inês de Lima
  • Nazionalitatea: Portugal
  • Tutorea:
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 10 min.
  • Urtea: 2020

Etorri eta joan egin zen

Eta dena galdetu nion

Zer izen zuen

Coral liburuari izena ematen dion poema honen bitartez, triangelu bat hasiko da hiriaren, emakume baten eta liburuaren beraren artean.

Oteiza-Embil

Proiektuaren deskribapena:  Jorge Oteizaren eta haren anaia-arreben bizitza leku batek markatu zuen: Orioko etxeak; itsasadarren gainean eraikitako etxe bat da, eta bertako balkoi eta lorategietan belaunaldi osoak agertu dira kameren aurrean. Oteiza-Embil familiaren artxibo pertsonala berrikusteari esker, argitalpen honek etxeko azken erretratua marraztuko du, galtzen hasia den memoria biziko objektu bat.

El juego del despiste (Nahasteen jokoa)

  • Ikaslea: Marcos García
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 30 min.
  • Urtea: 2020

Argentinar eta andaluziar gizon banak eta brasildar, galiziar, portugaldar eta mexikar emakume banak ahozko lekukotza emango digute Hipólitoren bizitzari buruz, hain zuzen, lurretik desagertu nahi duen tipo bati buruz.  El juego del despiste lana zazpi kapitulutan banatzen da, eta ebokazioarekin eta hipnotismoarekin jolasten duten irudiak ditu, norbera desagertzearen bitartez nortasuna bilatzeari buruzko fikziozko kontakizun-poliedro honetan.

Los espantos (Ikarak)

Los espantos bi olibariren erretratua da: Manolo eta Mari; baina, aldi berean, mendilerro, herrixka eta sekretu bat ezkutatzen duen kortijo baten historia ere bai. 

El viaje de Salazar (Salazarren bidaia)

El viaje de Salazar fikziozko film luzearen garapen prozesuaren zinema aretorako aurkezpen multimedia eta performatiboa.

Lacrymae

Minaren irudikapena mugimendutik abiatuta. Níoberen mitoak dioenez, zigortu egin zuten eta haren 14 seme-alabak erail zituzten. Níoberen senarrak bere buruaz beste egin zuen. Níobek, minaren minez, ezin zion negar egiteari utzi. Harri bihurtu zen, baina horrela ere ezin izan zien malkoei eutsi.

Itsasoa, nirea, gurea

  • Ikaslea: Ane Zulaika
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Tutorea: Enrique Fibla
  • Tipologia: Ikerkuntza proiektua
  • Iraupena: 20 min.
  • Urtea: 2020

Ikerketa eta gogoeta bat oinarri hartuta, 60ko eta 70eko hamarkadetan euskaldunek itsasoarekin zuten giza harremana filmatu zuten zinemagile amateurren artxiboen aukeraketa batera iritsi zen. Ondare ezezagun horri balioa emateko eta gizartean hedatzeko asmoz, ekitaldi publiko bat antolatzea proposatu dio bere buruari, irudi horiek leku irekian eta itsasotik hurbil ezagutarazteko. 

Memoria de un cine de pueblo precursor. El cine-teatro Echezarreta de Ordizia (Herri zinema aitzindari baten memoria. Ordiziako Echezarreta zinema-antzokia)

Proiektu honen helburua izan da Ordiziako Etxezarreta zinema-antzokiaren (gaur egun, Herri Antzokia) historiari buruz ahalik eta informazio gehien jasotzea. Eraikin hori nabarmendu egiten da oraindik alboko arkitekturen aldean, eraiki zenetik 92 urte igaro ondoren. Lanak proiektuaren proposamenak jasotzen ditu, azkenean 1928an eraiki zen arte, Ordiziak nekez gainditzen zuenean 3.000 biztanleko langa. Horretarako, eraikinaren itxura bereizgarria aztertzen da, eta lekuko batzuen ahozko testigantzaren bitartez historia ezagutarazten, besaulki patioko edo proiekzio kabinako ikuspuntutik.

Marcas, sepulturas y múltiples orgasmos (Markak, hilobiak eta orgasmo anitzak)

Barbara Hammer (Kalifornia, 1939) eta Aldara Pagán (Ourense, 1997) zinemagileen filmen arloko lanei eta lan teorikoei buruzko saioa da. Emanaldia intimoki mugitzen da proiekzioaren, poesia irakurketaren eta saiakeraren artean, eta pixkanaka kolektibo bihurtzen diren istorio subjektibo eta pertsonalen garrantzia argitu nahi du, baita historiak lurperatutako testuak berreskuratu ere. Hammer eta Pagánen bost film emateaz gain, ekitaldian Aldararen performance bat eskainiko da (MARCAS lanarekin batera doan poesia irakurketa), baita lehen aldiz itzulitako Barbara Hammerren "Pornography, Censorship and Sex in the Movies" testuaren zatiak irakurri ere.

Aproximaciones al Kodachrome (Kodachromeari gerturatzea)

Aproximaciones al Kodachrome errebelatze teknika ugari probatuz iraungitako Kodachrome materiala errebelatzeari buruzko kezka pertsonal eta teknikoei buruzko proiektua da. Kodachrome film mota bat da, beste askoren moduan, merkatua uzkurtu eta errentagarriak izateari utzi ondoren baliogabetutako manufakturazko eta errebelatze prozesuen zaharkitzearen biktima izan dena. Gaur egun, material hori errebelatzea prozesu ia idilikoa da, material horri buruz sortu dela dirudien iruditeria kolektiboa bezala.

Teknologiaren erabilera biltegiratze digitalean, grafenoan oinarritutako film-euskarri berri bat

Film materialen narriadurak eta zaharkitze teknikoa arazoa dira ikus-entzunezko artxiboetarako. Lan honetan, zailtasun horri erantzuna eman nahi zaio, eta horretarako, grafenoz sendotutako film euskarri bat sortzea proposatuko da, poliesterrezko filmaren ezaugarriak indartzeko gai dena. Horretarako, hainbat adibide baliatu ditut, besteak beste DNAn biltegiratzea, kuartzozko kristaletan biltegiratzea eta Artikoko artxiboaren kasua.

Apuntes para una película no hecha (Egin gabe dagoen film baterako oharrak)

Familiako zer pertsonari buruz egingo zenuke film bat? Duela 10 urte egindako galdera hori da gogoeta prozesu baten eta inoiz egin ez zen film labur baten ideiaren katalizatzailea. Konferentzia performatibo bihurtu da orain, non gorputza eta ahotsa kontakizun baten eraikuntzaren menpe jartzen diren. Kontakizun hori beste gorputz askok eta ahots askok osatzen dute: lekuko zuzenak, zeharkakoak eta fikziozko pertsonaiak, iruditeria pertsonala eta kolektiboa elikatzen dutenak. Argazkia: I Was at Home, But... filmaren argazkia (Angela Schanelec).

Monte & Culebra (Mendia & Sugea)

Fikziozko film luzearen gidoia, itxura hibridokoa. Bloke batzuk erregistro dokumentalarekin eta artxiboko materialarekin egin dira. Istorioak Sofía izeneko nerabe baten ibilbidea kontatzen du; jaioterritik hirira bizitzera joaten da, gurasoekin batera. Amona maitea, betiko lagunak eta hegoalde sakoneko erritu eta mitoak atzean utzita. Hirian, ingurune berritik banantzen duten desberdintasunak ezagutzen ditu, aliatuak aurkitzen ditu izkinetan eta desorientatu egiten da limurtzen eta uko egiten dionaren eskutik. Aldi berean, gurasoak bere pultsioen menpe bizi dira. Gainpopulatutako Karibeko hiri zaratatsu eta bero batean. Udako oporrak baino lehen, urakan bat igaroko da uhartetik, eta herrialdearen hegoaldea suntsituko du. Sofía eta gurasoak landa eremura itzuliko dira, atzean utzi zuten guztia lurperatzeko. Argazkia: Max Pou

Muito tarde, muito escuro (Oso berandu, oso ilun)

  • Ikaslea: Helena Estrela
  • Nazionalitatea: Portugal
  • Tutorea:
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 9 min.
  • Urtea: 2020

Esateak edo hitz egiteak, itxurak egiteak edo aztertzeak eraikitzen dituzte, izatez, maitasunaren gertakariak.

Más allá del cine. Hacia la reflexión y rescate de películas amateur peruanas (Zinematik haratago. Peruko film amateurren hausnarketa eta erreskaterantz)

Proiektuaren abiapuntua Efraín Bedoyaren (1963-1979) Super-8 eta 8 mm-ko film zurtzen bildumaren zati bat eta Alberto García García argazkilari eta zinemagile amateurrak Pucallpan ekoitzitako dokumentala (1970- 1980) dira. Helburua ikus-entzunezko ondare hori ikusgarri egitea da, materialak digitalizatzeko eta katalogatzeko prozesuak kontatuz. Halaber, artxibo digital bat proposatu nahi da, neurri murrizteko erregistro hau eta beste batzuk biltzeko.

Proiektuaren webgunea

Las redes del archivo (Artxiboaren sareak)

  • Ikaslea: Flor Clérico
  • Nazionalitatea: Argentina
  • Tutorea: Manuel Asín
  • Tipologia: Ikerkuntza proiektua
  • Iraupena: 90 min.
  • Urtea: 2020

Hiriak bere artistekin duen harremana artxiboaren bitartez ikusteko modua. Gustavo Bruzzonek sortu zuen (eta sortzen jarraitzen duen) ikus-entzunezko artxiboa landuz. Bruzzone Argentinako (zehatz-mehatz, Buenos Aireseko) Arte Garaikideko bildumagile garrantzitsuenetako bat da.

La preservación de cine experimental como posibilidad: Eugenio Granell (Zinema esperimentalaren zaintzaren aukerak: Eugenio Granell)

Eugenio Granellek 1960 eta 1963 artean egindako 8 mm-ko zazpi film digitalizatzeko proiektua: hiru kamerarik gabe, eta horien artean bi margotuta  (Invierno, Dibujo) eta bat emultsioaren gainean marrak eginez  (Lluvia); eta lau argazkiak aterata  (Trompos, Casa, MiddleBury eta Película hecha en casa con pelota y muñeca). Proiektua Natalia Fernandez Granell, Elías Querejeta Zine Eskola, CGAI eta Euskadiko Filmategiaren arteko lankidetzatik sortu zen, Granellen filmak digitalki berritzeko asmoz.

El Festival de Cine de San Sebastián y la Censura cinematográfica en el tardofranquismo (1969-1975): Morbo y Vera, un cuento cruel

Memoria soziala berreskuratzeko nahia eta Espainiako diktaduraren errepresioaren ondorioak kontuan hartuta, 1969-1975 arteko aldi frankista berantiarra aztertzen da. Horretarako, Erregimenak egindako zentsuraren eta Donostia Zinemaldiaren arteko erlazio hipotetikoari erreparatzen zaio, beldurrezko eta fantasiazko bi film eta horien egile Gonzalo Suarez eta Josefina Molina oinarri hartuta. Materia historiografiatzea eta artxiboko dokumentuak biltzea da ikerketaren oinarria.

Ángel decide recuperar su revista

Ángel eta Manuel anaien artean Gerra Hotza inoiz ez zen amaitu. Artxiboko materialekin eraikitako filma da, berrogeita hamar urteko tartearekin filmatua, eta familia bateko hiru belaunaldik parte hartzen dute.  Halaber, aurretiazko ikerketa, proba eta abiapuntu moduko bat da La casa de al lado film luzerako. 

Hacia el más aquí: devenires contra natura

Sabbat-era hegan joateko saio estasizkoa. Hesia gurutzatzea ikusizko eta soinuzko zinema hartuz: lan egiten, migratzen, manipulatzen, metamorfosia egiten edo mundu naturalean dardara egiten duten espiritu aliatuekin hitzartzen duten lanak. Programan, honako hauen lanak jasotzen dira: Emily Chao, Charlotte Pryce, Daïchi Saïto, Maria Klonaris eta Katerina Thomadaki, Michael Prime, Chris Watson, Eliane Radigue, Thomas Köner eta Maggi Payne.

Programaren kartela

Cualquier lugar contemplado

Cualquier lugar contemplado garatzen ari den film bat da. Gizon batek egiten duen bilaketa zapuztua lantzen du, ukitu daitekeenetik haratago doan zerbaiti buruz, adierazezina den zerbaiti buruz. 1932. urtearen inguruan, Alemaniako musikologo bat Andaluziako landa eremuetan barrena ibili zen, galbidean zeuden ahozko tradizioko abestiak bilduz. Entzun zuen bazegoela ustez abesteko dohain berezia zuen gizon bat. Musikologoak ahal duen guztia egingo du hura aurkitzeko.

Azul celeste

Azul celeste talks about those feelings that we have but cannot explain; the emotional ancestral inheritance present in all human beings. It is a journey through time from the present to the past and then on to a possible future. It is the story of a dynastic family from Buenos Aires, with its desires, secrets, joys and sadness, all explored through three characters who never met yet who all inherited the same questions which only the spectator, like a detective, will find the answers to.

Koma

Leah (44) Sydneyko aldirietara itzuli da, azken hogeita zazpi urteetan komuna isolatu batean bizi eta gero. Gauza asko aldatu dira joan zenetik. Teknologiak aurrera egin du, kulturak buelta bat eman du, eta etxeko ohitura zaharrak erabat arrotz sentitzen dira orain. Etxera iritsi eta lehen bi egunetan, Leahk gauza berriak, zaharrak eta ustekabekoak ikusi ditu. Suburbia ez da gogoratzen zuen bezalakoa, eta, harrigarria izan arren, bera ere ez .

Vitrine Filmes

Vitrine Filmes konpainia ekoizlea eta banatzailea da, eta 2020an sortu zuten Donostian, Silvia Cruzek eta Julieta Juncadellak, EQZEko ikasle ohiek. Vitrine Filmes banaketan sartu da, eta erakusketa-aretoetarako negozio-eredu berri bat proposatu du. Lau hilean behin berritzen den film-sorta baten bidez, Vitrinek erakusketa-aretoak izango ditu harpidedun, eta horiek (harpidetzaren kategoriaren arabera) katalogoko filmak libreki proiektatu ahal izango dituzte.

Casa de lava

Casa de Lava permakulturako eta zinemako topaketa irekiak dira, non ez-fikzio garaikideak azken urteetan ireki dituen bideak arakatzen baitira. Ekologiaren eta askotariko zinema formetan ikuspegi hegemonikoaz bestelako ahotsei emandako materialtasunaren ikuspegia lantzen da; eta, feminismotik, tradizionalki ezkutatua izan denaren ikusgarritasuna aldarrikatzen da.