
Zabalik dago Elías Querejeta Zine Eskolaren 2022-23 Ikasturterako izena emateko epea
Otsailaren 1etik martxoaren 15era bitartean egongo da zabalik
2022/02/01
Espezialitate bakoitzak 15 ikasle izango ditu gehienez; beraz, 45 plaza izango dira guztira. EQZEren 2022-23 Ikasturtea irailaren 12an hasiko
+ irakurri

Radu Jude zinemagileak egonaldi bat egingo du Elías Querejeta Zine Eskolan, eta bere proiektu berriaren garapena eta irakaskuntza uztartuko ditu hartan
Errumaniar zinemagileak Film Onenaren Urrezko Hartza saria irabazi zuen Berlinalen 2021ean, eta ikastetxeko Sorkuntzako ikasleekin partekatuko du bere sormen prozesua, proiektu zinematografiko baten garapenean murgilduko baita haiekin batera
2022/01/28
Ikasturte honetatik aurrera (2021-2022 ikasturtea), Elías Querejeta Zine Eskolak izen handiko zinemagileak gonbidatuko ditu ikastetxeko komunitatean denboraldi batez elkarrekin bizitzeko, “Zinemagileak egoitzan” programaren barruan. Programa pilotu gisa, ikasturte honetan lau asteko lehen egoitza egingo da martxoaren 7tik apirilaren 1era. Egoitzan egongo den zinemagilea Radu Jude izango da (Bukarest, 1977).
+ irakurri

Ibermediak 49.994 dolarreko saria eman dio Elías Querejeta Zine Eskolari, ikasle latinoamerikarrentzat bekak sortzeko
Ebaluazio Batzordeak EQZEren proiektu pedagogikoaren berezitasuna eta kalitatea baloratu ditu, baita zinemaren egungo arazoei aurre egiteko modua eta bultzatzen duten erakundeen laguntza ere.
2022/01/25
Eskolak hamalau bekaren bidez banatuko du dirulaguntza, eta beka bakoitza 3.571 dolarrekoa izango da. Eskolan hautatzen diren eta programan parte hartzen duten 23 herrialdeetatik datozen hautagaiek eskuratu ahal izango dituzte beka horiek.
+ irakurri

Ana Cristina Barragán eta Jaume Claretek ordezkatuko dute EQZE Ikusmira Berriak-en zazpigarren edizioan
Meritxell Colell, Irati Gorostidi, Joâo Paulo Miranda eta Maximiliano Schonfeld-ek osatzen dute programa
2021/12/13
Programak zortzi aste iraungo du, eta bi egonaldi egingo dituzte parte-hartzaileek. Martxoaren 14an iritsiko dira sei zinemagileak Tabakalerara, eta, bertan –Artisten Gunean, zehazki–, apirilaren 24ra arte garatu ahalko dituzte euren proiektuak. Irailean, Zinemaldiarekin batera, Donostiara itzuliko dira egonaldiko azken bi asteak osatzeko. Guztira 281 proiektuk eman dute izena 2022ko programan.
+ irakurri

Zinemaldia 70 proiektuaren hirugarren programa publikoak Zinemaldiaren lehen hamarkadetan emakumeak irudikatzeko eta ezkutatzeko erabilitako mekanismoak aztertuko ditu
Elías Querejeta Zine Eskolako ikerketa-taldeak jaialdiaren historia bisuala aztertu du Zinemaldiaren artxiboan eta Kutxateka bilduman gordetako argazkien bidez
2021/11/29
Abenduaren 4an, Kontatzeko beste modu bat: emakumeen presentziak, absentziak eta irudikapenak Donostia Zinemaldian (1953-1978)’ jardunaldia egingo da Tabakaleran; zenbait hitzaldi egingo dira eta film bat proiektatuko da
+ irakurri

Bideogintza feminista eta euskal aktibismo politikoarekin duen harremana aztergai ZINE argitalpenaren bigarren alean
Argitalpenaren aurkezpena azaroaren 26an egingo da, Tabakaleran
2021/11/25
ZINEk Les Insoumuses eta Vidéa bideo feministako kolektiboek 1975ean egindako hiru lanetan jarri du arreta, eta aztertu du talde horiek nola inplikatu ziren euskal aktibismo politikoarekin, 1975ean Francoren erregimenak agindutako azken exekuzioen ondoren. EQZEren, Euskadiko Filmategiaren eta Donostia Zinemaldiaren online argitalpen honetan, era berean, Artelekuko bideo bildumari buruzko ikerketa ere aztertu da.
+ irakurri