Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

  • Aizpea de Atxa Cancel

    2021/2022 Ikasturtea

    Iruñea, 1998. Arte graduduna UPV/EHUn. Zinema_Ilegala-ren XI. edizioaren koordinatzailea, Akane Saraivarekin batera, Bulegoa Z/B-n. 2019an, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria jaso zuen INpostuRA izeneko bere proiektuagatik.

  • Amanda Devulsky

    2021/2022 Ikasturtea

    1991. urtean jaio zen Brasilian (Brasil). Ikus-entzunezkoetan gradua lortu ondoren, Prozesu Artistiko Garaikideetan maisutza akademikoa burutu zuen Universidade do Estado do Rio de Janeiro unibertsitatean, FAPERJ bekaren laguntzarekin. Nota: 10. Azken urteotan, prozesu esperimentalak, artxibo zaharrak eta berriak, autorretratuak eta irudien produkzioko politika izan ditu ardatz bere jardun eta ikerketetan, batez ere Brasilgo zinema garaikidearen testuinguruan. Bere azken filmak Toulouseko Cinélatino Rencontres jaialdiaren 30. edizioko, Festival de Cinema Luso- Brasileiro jaialdiaren 21. edizioko eta Festival de Brasília do Cinema Brasileiro jaialdiaren 51. edizioko lehiaketetan, besteak beste, parte hartzeko hautatu zituzten. Bere It’s been a really sad day (2018) bideoarte proiektuak Besides the Screen International Conference programan parte hartu zuen. Garatzen ari den lehen film luzea ARCHÉ-rako hautatu zuten Porto/Post/Doc jaialdian, 2020. urtean. Beste artista batzuekin elkarlanean muntatzaile eta gidoilari gisa egindako lanak sarituak izan dira ABRACCINE Zinema Kritikarien Brasilgo Elkartearen aldetik, eta Mostra de Cinema de Tiradentes jaialdiko lehiaketa nagusian ez ezik, Museu de Arte do Rio - MAR museoan ere proiektatu dira. Amanda Verberenas zinema aldizkariko koeditorea da 2015. urtetik, baita lotutako proiekzio proiektuen kuradore ere.

  • Anaís Córdova-Páez

    2021/2022 Ikasturtea

    Ekologoa, bideografoa eta hackfeminista. Errealizadorea eta ikertzailea da, betiere genero ikuspegitik begiratuta, eta feminizidioa prebenitzeko, sexu eta ugalketa eskubideen aldeko eta genero indarkeriaren aurkako kanpainak egin ditu, naziokoak nahiz eskualdekoak. Internet feminista eraikitzen, eskubide digitalak abiapuntu hartuta. Zuzendari bisual eta sortzaile gisa, porno-osteko LÚBRICAS film laburra egin du, eta hainbat jaialditako sail ofizialetarako hautatua izan da: La Muestra Marrana (Quito, 2016), Hack Porn Festival (Erroma, 2018) eta El Lugar Sin Límites LGBTIQ zinema jaialdia (Ekuador, 2019). Lucha Eterna eta Circo de Amor bideo musikalak egin eta zuzendu ditu hip hop munduko emakumezko artistekin. #LaOtraPandemia (2020) web saila egin zuen osasun krisialdiak eragindako itxialdian, Ekuadorren. Zinema Feministaren Equis Festival jaialdiko programatzailea da.

  • André Di Franco

    2021/2022 Ikasturtea

    Dokumentalen errealizadorea, zinema programatzailea, kultura kudeatzailea, arte hezitzailea, idazlea eta antropologoa prestakuntzaz. Azken urteotan, zinemarekin eta hezkuntzarekin, dokumentalarekin, kultura politikekin eta etorkizuneko iruditeriarekin lotutako gaiak eta praktikak landu ditu. 2019ko urtarriletik 2021eko martxora bitarte, Belo Horizonte-ko (Brasil) Kulturako Udal Idazkaritzako aholkularia izan da, eta BH nas Telas Ikus-entzunezkoen Garapenerako Udal Programa kontzeptualizatu eta koordinatzeaz arduratu da. Cinefronteira kolektiboa sortu zuen, eta 4 zinema jaialdi antolatu eta programatu zituen kolektibo horrentzat, baita zinema klubaren hainbat saio ere; era berean, beste ekimen batzuetako komisariotza lanetan ere parte hartu izan du. 2017an, Brasilgo Tiradentes jaialdiko epaimahai gaztean eta Brasilgo Ver e Fazer Filmes jaialdiko kritikoen epaimahaian parte hartu zuen. 2018. urtean liburuxka bat argitaratu zuen: Commons: do it yourself in film club (AIC argitaletxea). Gainera, tailerretan ere eman izan ditu gehienbat gizarte egoera ahulean zeuden gazteekin, eta tailer horietan egindako filmak Brasilgo jaialdi garrantzitsuetan egon dira ikusgai, hala nola Rioko Jaialdian eta Belo Horizonteko Zinema dokumental eta Etnografikoaren Jaialdian (forumdoc.bh). Testuak eta dramaturgiak argitaratu ditu bilduma garrantzitsuetan; esaterako, Iberoamerican confinement-confinement (CBP Galpão argitaletxea). Dokumentalen errealizadorea ere bada, eta bere lehen film luzea produzitzen ari da; film horren gidoiagatik saria lortu zuen Aldir Blanc MG Fundazioaren eskutik.

  • Avery Duncan

    2021/2022 Ikasturtea

    Avery Duncan zuzendaria da, eta gaur egun New York hirian bizi da. Zinema ikasketak egin zituen Brooklyn-eko (New York) Pratt Institute erakundean, eta Arte Ederretako lizentziatura 2018. urtean bukatu zuen. Bi film labur idatzi eta zuzendu ditu: A Boy in Men’s Clothing (2018), eta bere azken lana, "Gabriel, No" (2021), egun postprodukzio fasean dagoena. Avery Larua Group kolektibo zinematografikoaren heren bat da; kolektibo horretan, zinema narratiborako produkzio eredu alternatibo eta autojasangarriak bilatzen dituzten zuzendariak elkartu dira. Kolektiboak bitartekoak txandakatu egiten ditu produkzio independenteetarako, eta askotan aktore nagusi berak eta lantalde bera erabiltzen dituzte film batetik bestera.

  • Camila Reyes

    2021/2022 Ikasturtea

    Santiago, 1989. Txileko Zinema Eskolan ikasi zuen zinema, eta arte zuzendaritzan espezializatu zen (2012); Frantziako La Fémis-en Zinema Dokumentalaren Stage bat egiteko beka bat jaso zuen, eta bere lehen film dokumental laburra egin zuen: “Collage” (2011). Academia de Humanismo Cristiano Unibertsitatean lortu zuen Zinema Lizentziatura (2014). Ikasketak bukatu ondoko lehen urteetan, arte zuzendari jardun zuen, bere kabuz, bideoklipen eta filmen hainbat proiektutan; horietako bat "VIDA" izeneko zientzia fikziozko film laburra izan zen. 2016az geroztik, produktore, zuzendari eta muntatzaile lanetan dabil berak sortutako Caudal Films produkzio etxe independentean, eta musikari buruzko dokumentalak egin ditu, besteak beste, Jazzari buruzko “Sesiones Thelonious” telesaila eta “Sesiones Cima” musika elektronikoaren historiari buruz; azken lan hori Txileko Santiagoko In Edit jaialdiko Work in Progress-erako hautatu dute. Gaur egun, Txileko jazzari buruzko ikus-entzunezko artxibo digitalaren proiektu bat lantzen ari da.

  • Camila Vale

    2021/2022 Ikasturtea

    Camilak Zinema/Irudiak mugimenduan ikastaroa (2015) eta Arte bisualen Ikastaro Aurreratua (2017) egin zituen Ar.Co-n." 2018. urtean, Super 8 laborategiko irakasle izatera gonbidatu zuten Ar.Co-n eta, gonbidapen horri esker, Parisko L'Abominable laborategi independentean trebatu zen. Urte berean, Fikziozko idazketan graduondoko bat hasi zuen Universidade Lusófona de Lisboa unibertsitatean. Filmak zuzendu, produzitu eta horietan parte hartzen du, eta horietako batzuk zinema jaialdi nazionaletan parte hartu izan dute ("Cacti and Other Plants", "Curtas Vila do Conde" Nazioarteko Zinema Jaialdia, 2018; "Spring", FEST in, 2018; "Selvajaria" Nazioarteko Zinema Jaialdia, "Indie Lisboa" 2020 eta "Caminhos do Cinema Português" Zinema Jaialdi Nazionala, 2020). 2020an OUT.RA Sormen Bekaren irabazleetako bat izan zen "Infertile Ground" film proiektuarekin, Tajo ibaiaren hegoaldeko ertzeko iragan industrialari buruzko narrazioarekin. Urte horretan bertan, Entre - Olhares zinema jaialdiko epaimahaian parte hartzera gonbidatu zuten. Barreiron bizi da, eta bertan, Margarida Albinorekin batera, laborategi analogiko bat zuzentzen du, "LAB Espiral", ADAO (Associação Desenvolvimento Artes e Ofícios) elkartean.

  • Catalina Altuna

    2021/2022 Ikasturtea

    Arte Ederren eta Argazkigintzaren arloko ikasketak egiten hasi zen. Zinema proiekzionista lanetan hasi zen, eta eguneroko jardunean 35 mm-ko materiala erabiltzen hasi zelarik, mugimenduko irudiaren mundua ezagutu zuen. Hortik aurrera, Buenos Aireseko CIEVYC eskolan zinema ikasi zuen, eta Argazki Zuzendaritzan espezializatu zen. Aldi berean, Zinema Argazkigintzaren Zuzendaritzako urtebeteko ikastaroa egin zuen SICA Argentinako Zinema Industriaren Sindikatuan. Produkzioaren eta zuzendaritzaren arloetan lan egin zuen Giza Eskubideen Nazioarteko Zinema Jaialdian eta Buenos Airesko Ingurumen Zinema Jaialdian; biak ala biak DerHumALC Multimedia Institutuak antolatzen ditu, eta programazio lanak ere egin zituen nazioko eta nazioarteko hainbat erakustaldi eta erakusketa ibiltaritan. Bere karrera amaierako lana "Las Cartas de mi Padre" film laburra izan zen eta film labur onenaren ikusleen saria irabazi zuen FCM-PNR Madrilgo Nazioarteko 28. Zinema Jaialdian, Shorts & Shots kategorian. Lan hori Lens beketarako finalista izan zen 2019an, eta horri esker FRAME Zinema Muntaketaren masterra egin ahal izan zuen. Esperientzia horren guztiaren emaitza beste film labur bat izan zen: Unheimlich, 16 mm formatuan.

  • Claudia Sánchez

    2021/2022 Ikasturtea

    Madril, 1999. Madrilgo Carlos III.a unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioaren 4. maila ikasten ari naiz, eta zinemarekiko nire zaletasuna begirada ez hain konbentzionaletarantz bideratu da bertan. Gaur egun, produkzioko bekadun nahiz Isla Audiovisual enpresan, eta gradu amaierako lana egiten ari naiz, Saharako errefuxiatuen kanpalekuei buruzko dokumental proiektu batean oinarrituta; artxiboko materiala erabiltzen ari naiz, “hitza emateko” egintzarekin diskurtso politiko bat sortzeko asmoarekin.

  • Claudia Zegarra

    2021/2022 Ikasturtea

    Liman (Peru) jaio zen. Dokumental Sortzailea masterra UAB unibertsitatean, Kultura Kudeaketa masterra Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean, Komunikazioan graduduna Limako Unibertsitatean, eta Bartzelonako Zinemaren Etxean Historia eta Azterketa Filmikoan prestakuntza jasotakoa. Cabeza de Orquídea film laburra nazioarteko hainbat jaialditarako hautatu zuten; bideo egunkari bat da, eta emakumeen sexualitatearen inguruko blokeoak eta itxaropenak arakatzen ditu. Aholkularitza saioetarako ikus-entzunezko proiektuak ebaluatzen parte hartu izan du, eta Bartzelonako Zinema Independentearen L’Alternativa jaialdiko komunikazio arloan lan egiten du. Gaur egun, memoriari eta nortasunari buruzko iraupen luzeko dokumental baten proiektuan koproduktore lanetan ari da: The Return of the Tusan.

  • Cristina Neira

    2021/2022 Ikasturtea

    Bartzelona, 1997. 2019an amaitu zuen zinema eta ikus-entzunezko baliabideen gradua ESCACen, eta argazkigintza zuzendaritzan espezializatu zen. Ordutik, argiztapenaren diseinuan aritzen da fikziozko produkzioetan, bideo-artean, publizitatean eta argitaletxeetan. Art Enllà arte garaikideko galeria altxatzen lagundu zuen. Aldi berean, ikuspegi eta esperimentazio filmikoaren aukerak aztertzeko zaletasun handia piztu zitzaion. Gaur egun, bere aztergai nagusiak oroitzapena-ahanztura binomioari buruzko kontzepzioaren berrinterpretazioa eta aniztasunaren ideiak dira, baita norberaren nortasunaren eraikuntzan duen interferentzia ere.

  • Cristina Somavilla

    2021/2022 Ikasturtea

    Santander (1995). Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitatearen Museoan Kuradoretza Ikasketen masterra egin zuen. Madrilgo Carlos III.a unibertsitatean Arte Editorialaren Zuzendaritzan diplomaduna. Gaur egun, Curator intern da fluent kultura erakundean; bertan, zinematografia aztertzen dute, ekologia gisa, sortzailearen/ikuslearen eta inguruko munduaren arteko erlazioak aztertzen dituen esparrutzat. Komisarioaren laguntzaile izan da hainbat erakusketatan, hala nola Paulino Viota zinemagilearen “Contactos”, edo Sow ideals and harvest hybrids, Anna Hulacova artista txekiarrarekin. Diskurtsoak arakatzea eta narratibak aztertzea du gustuko, betiere organo bizitzat hartuta.

  • Diana Castro

    2021/2022 Ikasturtea

    Zinema produktorea, errealizadorea eta kultura kudeatzailea da. Bere jarduera nagusiak fikziozko film independenteak, dokumentalak eta proiektu esperimentalak sortu, produzitu eta banatzea dira. Gainera, kudeaketa lanak ere egiten ditu prestakuntza tailerretan, zinema eta arte eszenikoen jaialdietan, solasaldietan eta topaketetan. Bere proiektu gehienek Peruko Kultura Ministerioaren finantzaketa jaso dute. Besteak beste, honako film hauek nabarmentzen dira: “Círculo de tiza”, “Miss Amazonas”, “El pecado social”, “Las cautivas”, “Babosa fenomenal” eta “Variaciones de una independencia”. Produkzioburu izan da 10 film luzetako baino gehiagotako produkzio taldeetan, eta nazioarteko dokumentaletan eta publizitatean ere egin ditu produkzio lanak. Transcinema nazioarteko zinema jaialdia sortu zuen, eta El galpón. Transcinema zinema independentearen aretoa kudeatzen du. Miradas Andinas Andeetako Eskualdeko Koprodukzio Plataforman preprodukzioan aritzen da. 2019. urtean “Documental de creación” tailerra egin zuen EICTV Kubako Zinema eta TB Nazioarteko Eskolan, eta Buenos Aireseko zinema jaialdiaren Talent Campuserako hautatu zuten.

  • Elena Gosálbez

    2021/2022 Ikasturtea

    Elena Gosálbez Tomék (Malaga, 1997) Kultura Kudeaketako gradua ikasi zuen Kordobako Unibertsitatean (2020), eta programa kulturalen sorkuntzan eta dinamizazioan espezializatu zen. Hainbat kultura proiektu gauzatu ditu bere formakuntza akademikoan. Zinemarekiko interesa kudeaketa kultural zinematografikorantz bideratu du. Gradu Amaierako Lanean, Edgar Neville zuzendaria izan zuen aztergai: “Edgar Neville, una vida en un hilo”. Festikaleren X. edizioan parte hartu zuen (Feria de las Artes en el Medio Rural), produkzio eta komunikazio laguntzaile gisa. Ikus-entzunezkoen alorra interesatzen zaio; zehazki, ekitaldi zinematografikoen programazioa eta proiekzioa.

  • Eloísa Suárez

    2021/2022 Ikasturtea

    Programazioan eta kultura kudeaketan lanean hasi zenean, Alemaniako film laburren erakusketak antolatzen zituen Madrilen SHORT SHOTSekin, Konplutentse Unibertsitatean Zientzia Politikoak ikasten zituen bitartean. Gero, Berlinera joan zen bizitzera, eta Berlinale jaialdiko akreditazioen sailean lan egin zuen; bien bitartean, Berlingo Arte Unibertsitatean (UdK) kuradoretza ikastaro bat egin zuen eta F40 aldi baterako arte espazioa kudeatzen zuen. Era berean, Berlingo Zinema Espainiarraren Jaialdian Argentinari eta Mexikori buruzko atalak programatu zituen. Handik Mexikora joan zen Mexiko Hiriko Goethe-Institut-en lan egitera, eta Alemania-Mexiko 2016-17 Urte Dualaren zinemako eta musikako proiektuak kudeatu zituen. Han, zinema alemaniarraren abangoardiak ezagutzen hasteko mintegi bat diseinatu zuen, eta herrialde osoko zineklub eta kultura etxeetako sareetan eta hainbat jaialdiren barruan ez ezik, Zinemaren Etxean (Costa Rica) ere eman zuen mintegia. Urte dualean, jaialdi mexikar garrantzitsuenekin elkarlanean jardun zuen eta hainbat ziklo egin zituen, hala nola Berlinale Spotlight, Moreliako jaialdiarekin; Angela Schanelec-i buruzko atzerabegirako bat FICUNAMekin; DOKLeipzig-en animaentary programa Animasivo-rekin; edo Alemania herrialde gonbidatu izan zenean FICGen, besteak beste. Horretaz gaini, Goethe-Institut erakundearen egoitzan astero egin zen zinekluba programatu zuen, eta Goethe-Institut erakundeak Mexikon 50 urte bete zituela ospatzeko 50 filmez osatutako ziklo bat prestatu zuen. Film sorta kudeatzeaz arduratu zen, baita zinema alemaniarra ohiko moduan ematen zuten zineklub, unibertsitate eta kultur etxeen sarea hornitzeaz ere. Bere beste eginkizunetako bat programazioa eta produkzioa izan zen, Alemaniako Zinemaren Astearen barruan, 2014tik 2017ra bitarte, eta Alemaniako zinemaren klasikoak musikatzeko kolaborazioak diseinatu zituen hainbat talderekin, hala nola Sonido Gallo Negro, Cinema Domingo Orchestra edo Cabezas de Cera. Aurrerago, Red de Exhibición Alternativa sarearen (kultur etxeak eta itsasargiak) arduradun jardun zuen PROCINEn, eta Mexikoko zinema-zikloak prestatzeaz gain, hainbat estreinaldi koordinatu zituen sarean. 2018ko apirilaz geroztik, Madrilgo Goethe-Institut zentroan lan egiten du zinema eta musika programazioan, eta hainbat zinema jaialditan laguntzen du, hala nola Punto de Vista, Filmadrid, Play-Doc, SEFF, FCAT eta Rizoma, baita kultur etxeetan ere, hala nola La Casa Encendida, CBA edo Tabakalera. Era berean, Campus Latino proiektuan inplikatuta dago; proiektu horretan, Latinoamerikan eta Espainian egiten ari diren dokumentalen proiektuetarako tailerrak eskaintzen dira urtebetez. Era berean, argitalpenetan ere parte hartu izan du, hala nola Filmadrid-en "The New American Cinema Group", Nosferatu Bildumaren "Rainer Werner Fassbinder, Amor y Rabia" eta Punto de Vistaren "UTE Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz, Renate Sami".

  • Ernesto Martínez Bucio

    2021/2022 Ikasturtea

    Uruapan, Mexiko, 1983. Komunikazio Zientzien lizentziatura ikasi zuen ITESOn (Universidad Jesuita de Guadalajara), eta Zinematografia lizentziatura, CCCn (Centro de Capacitación Cinematográfica). Editore lanak egin ditu Netflix eta Fox Latam-en proiektuetan. Duela gutxi, Rodrigo Ruiz Pattersonen “Blanco de Verano” filma editatu du, Sundance 2020 jaialdiaren Atal Ofizialean inauguratu dena. Zuzendari gisa, Martínez Bucioren film laburrak eta ertainak nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan aurkeztu dira; hala nola Cannes, Rotterdam, Huesca, Morelia, Cairo eta Donostiako Zinemaldian (Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa). FONCAko (Fondo Nacional para la Cultura y las Artes) bekadun izan da bi aldiz, eta Berlinale Talents-eko alumni ere bada.

  • Francisco Borges

    2021/2022 Ikasturtea

    1998. urtean jaio zen Lisboan, Portugalen. Zinemako lizentziatura burutu zuen, eta Zinematografian espezializatu zen Amadorako (Portugal) Escola Superior de Teatro e Cinema ikastegian. Zinematografian hainbat lan egin ditu. Gaur egun, 16 mm-ko proiektu batean ari da lanean, garapenetik hasi eta proiekziora arte. Zeluloidearen muina aztertzen.

  • Francisco Chiapparo

    2021/2022 Ikasturtea

    Francisco Chiapparo (1986, Argentina) Irudi eta soinu diseinatzailea da, Buenos Airesko Unibertsitateko graduduna. Torcuato Di Tella Unibertsitateko Zinema Programan parte hartu zuen 2019an, eta tailer eta mintegietan parte hartu zuen Pedro Costa, Marta Andreu, Jonás Trueba, Santiago Loza eta Gabriel Medinarekin, besteak beste. 2021ean Berlinale Talents Buenos Aires-en parte hartzeko hautatua izan zen. Film labur hauek zuzendu ditu: “De día la noche” (17 BAFICI, 2015), "Motocross” (Mar del Platako 32 Festival Internacional de Cine, 2017), “Irreconciliable” (Mar del Platako 34 Festival Internacional de Cine, 2019) eta “Son ellas” (Radar Cine, Centro Cultural Recoleta, 2017). Buenos Airesko Unibertsitatean irakaslea da, eta zinema, telebista, antzerki eta beste plataforma batzuetako proiektuetan zuzendari, gidoilari eta animatzaile gisa lan egiten du.

  • Hikaru Uwagawa

    2021/2022 Ikasturtea

    Nació en 1996 en Hiroshima, Japón. Se graduó en la universidad Sofía en Tokyo, en la Facultad de Estudios Extranjeros (con especialización en Historia de Arte Occidental). Durante su carrera estudió un año en la Universidad de Jaén. Su trabajo final de la carrera fue un ensayo teórico basado en el libro de André Bazin, “¿Qué es el cine?”. Su cortometraje “A Portrait of the Young Man as a Young Man” obtuvo una beca entre más de 430 participantes con la que se mudó a Madrid para estudiar un Máster de Dirección y Producción en Cine Digital en EFTI.

  • Inés Calero

    2021/2022 Ikasturtea

    Inés Calero (Alcoi, 1993). Kazetaritza ikasketak egin zituen, eta geroago "Documental y reportaje transmedia" masterra egin zuen (Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea). Mi piel arena (2018) filmaren zuzendarikidea, gidoilaria eta muntatzailea da, eta British Film Institute Future Film edo Inshort Film Festival jaialdietan, besteak beste, hautatu eta proiektatu dute. Muntatzaile, gidoi laguntzaile eta kamera lanetan aritu izan da. Erakusketetarako bideoak ere egin ditu. Azkena IVAMen, Cineporvenir kolektiboarekin. Ez-fikziozko zineman espezializatutako Docs & Talks podcast-aren zuzendarikidea, gidoilaria eta esataria da.

  • Irene Juste

    2021/2022 Ikasturtea

    Mallorcan jaio zen 1996an, eta Publizitate eta Harreman Publikoetan ez ezik, Ikus-entzunezko Komunikazioan ere graduatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Bere lehen Gradu Amaierako Lanean (GAL) fashion film bat egin zuen, modaren munduan bizi izan zituen urteak izanik inspirazio iturri. Bere bigarren GALa Eric Rohmer-i buruzkoa da, Frantziako zinemagileen olatu berria asko interesatzen zitzaiolako eta, bereziki, zinemagile horren obra. Behin baino gehiagotan izan da Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, eta komisario lanekiko interesa piztu zitzaionez, Madrilgo LesGaiCineMad jaialdian boluntario gisa parte hartu zuen eta, geroago, Espainiako Filmategian egin zuen praktikaldia; maiz joaten da zinema areto horretara.

  • Joan Pàmies Lluís

    2021/2022 Ikasturtea

    Bartzelona, 1995. 2017an dokumentalen zuzendaritzako gradua lortu zuen ESCACen, eta 2019an tailer bat egin zuen Lav Diaz-ekin EICTVn. Bertan, "Blockbuster where a giant Monster destroys a town" film laburra egin zuen, eta Bartzelonako L 'Alternativa jaialdirako hautatu zuten, besteak beste. Gaur egun, "Adalamadrina" film laburrean gidoilari lanetan aritu ondoren (besteak beste, 2019ko Sundance Film Festivalerako hautatu zuten), LaZona produkzio etxerako film luze batean gidoilari lanetan ari da eta, bitartean, bere lanak ere egiten ditu.

  • Karla Crnčević

    2021/2022 Ikasturtea

    Karla Crnčević 1989. urtean jaio zen. Antzerkigilea eta zinemagilea da, eta irudi eta soinuen politikak arakatzen ditu laneko askotariko formatu eta baldintzen bitartez. Bere bideo lanak Kroazian, Serbian, Eslovenian, Lituanian, Maltan eta Herbehereetan egon dira ikusgai. Armina Pilav arkitektoak sortutako Un-war Space Lab laborategiko kide da. Zinemari eta industria zinematografikoko lan baldintzei buruzko saiakerak hainbat web-ataritan eta aldizkaritan argitaratzen dira. Tailerra bukatu eta Klubvizija elkartearekin lanean hasi zen urari buruzko film bat egiteko 16 mm-ko formatuan. Kinoklub Zagreb-ekin elkarlanean, artxiboko materialarekin egindako film bat prestatzen ari da. Zagrebeko Film mutations: Festival of invisible cinema jaialdiko lantaldean parte hartzen du, eta Unseen jaialdiaren sortzaileetako bat da; azken jaialdi hori Kroaziaren hegoaldeko espazio publikoak –Montenegroko mugatik gertu– eta zinema indarberritzeko asmoz sortu zuten. Langileen eskubideak lantzen dituen ZA KRUH ekimeneko kide da, baita 2020. urtean Banija-n (Kroazia) lurrikarak suntsitutako eskualdeari laguntzen dion SLOGA plataformako kide ere. Gaur egun, bere lehen dokumental luzea prestatzen ari da, Lines of retreat; bertan, Kroaziako Brač irlako Witches of Brač (Brač-eko sorginak) emakumeen komunitatearen bizimodua aztertuko du.

  • Laura Ibañez

    2021/2022 Ikasturtea

    Marrazketa eta pintura txiki-txikitatik gustatzen zitzaizkionez, Artestudio akademian eskolak hartzen hasi zen. 2010. urtean Arte Ederrak ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Graduatu ondoren, grabatuaren eta serigrafiaren munduan murgiltzea erabaki zuen, eta hainbat ikastaro egin ditu Madrilen. Urte hartan, animazioarekiko zaletasun bizia sentitzen hasi zen. Bere kabuz ikasten hasi zen, eta 2015ean Belgikara joan zen Ganteko Arte Eskolan (KASK) Animazioko filmen masterra ikastera. Graduatu berritan, mundu berri horretan ibilbidea egiten hasi zen LOVE STORY bere proiektuarekin, eta hainbat jaialditarako hautatu zuten (Athens Animfest, Animocje, Fete de l’anim eta Reanima). Gaur egun, Burgosko iparraldean bizi da eta animazioko proiektu batean ari da lanean, baita proiektu eta elkarlan berriak bilatzen ere. Ingurunearen behaketa izan da beti bere lanaren abiapuntua, eta interes handia agertzen du espazioekiko, espazioak bizitzeko moduarekiko, intimitatearekiko, denborarekiko eta memoriarekiko.

  • Lorena Soria

    2021/2022 Ikasturtea

    Artearen Historian graduatua naiz Bartzelonako Unibertsitatean, baita Kataluniako ESCRBC erakundearen Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritzeko tituluduna ere, dokumentu grafikoaren espezialitatean. Gazte-gaztetan konturatu nintzen kontserbazioaren esparruko ikerketa zela nire pasio handietako bat eta, beraz, karrera amaierako lana mikroorganimoek kaltetutako argazki kopien degradazioaren arrazoiei eta prozesuei buruz eta kopia horiek hainbat tratamenduren bitartez berreskuratzeari buruz egin nuen. Erakunde publiko eta tailer pribatuetarako egin izan dut lan: argazki ondarearen digitalizazioko, ikerketako, katalogazioko eta kontserbazio prebentiboko jarduerak ez ezik, gidari lanetan ere aritu izan naiz hainbat argazki erakusketatan eta zinema zuzendariei buruzko erakusketetan, hala nola Albert Serra, Alexander Kluge eta Robert Cahen. Kontserbatzaile-zaharberritzaile lanei dagokienez, Espainian eta Italian lan egin izan dut artxiboko papiroak, liburuak, obra grafikoa eta dokumentazioa zaharberritzen, eta gaur egun, Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuan ari naiz.

  • Luis Gisbert

    2021/2022 Ikasturtea

    Luis Gisbert (Cartagena, 2000). 2018an ECAM Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolan matrikulatu zen eta, gero, Zinema Dokumentaleko Diplomaturan espezializatu zen. Bertan, zinema etnografiko eta esperimentalean lanean hasi zen. Azken urteotan collage digitalarekiko interesa piztu zaio, eta autodidakta moduan ari da lantzen. Epaimahai gaztean parte hartu du Punto de Vista jaialdian.

  • Malen Nicholson

    2021/2022 Ikasturtea

    Ispaster, 1994. 2017an EHUko unibertsitatean Gizarte Antropologian graduatua. Gradu bukaerako lan gisa, Cavo Berden izandako landa lanetik oinarrituta ikerketa bisual bat proposatu zuen. 2018-2019ko ikasturtean Londreseko Goldsmiths Unibertsitatean Antropologia Bisualeko Masterra burutu zuen. Bertan, “Don’t Film Me, Film The Goats” dokumental laburra egin zuen. Antzerkiari lotutako hainbat ikastaro egin ditu bere ibilbidean zehar, hala nola, zapalduaren antzerkia, clown edota antzerki fisikoa. Zinemari loturiko azken esperientzia, Iban Ayesta Aldanondo zinemagilearen “Amores Transhumantes” dokumentalaren grabaketan laguntzaile bezala aritzea izan zen.

  • Margaux Chalançon

    2021/2022 Ikasturtea

    Margaux Chalançon Parisen jaio zen, eta Bostongo Unibertsitatean burutu zuen Zinema lizentziatura (zinematografia ikasketak eta antropologia bisuala nabarmenduta). 2016. urtean Libanora joan zen bizitzera, eta Lucid Post produkzio etxean postproduktore lanetan jardun zuen. Postu honetan, nazioartean ospea lortu zuten hainbat proiektu sortzen lagundu zuen, baita Libanoko zinemagile eta argazkilari ezagunen artxibo bisual digitalizatuak sortzen ere, hala nola Mai Masri, Jocelyne Saab eta Fouad El Khoury. Artxiboetan egindako lanak interes handia piztu zion ikus-entzunezkoen zaintzarekiko eta filmen zaharberritzearekiko. Ikus-entzunezko artista ere bada. Mediterraneoko jatorria duenez, bere lanaren bihotzean kokatu du eskualdea, argazkigintza analogikoa eta bideoa erabiliz. "El mundo de Zoubeyda" proiektua Londreseko P21 Gallery galerian egon zen ikusgai 2018. urtean.

  • Maria Corriàs

    2021/2022 Ikasturtea

    Artista eta zinema zuzendari honek barne diseinua ikasi zuen Massana Eskolan, eta eszenografian eta eszenaratzean interes pertsonala eta ikuspegi berezia ditu. 2017an, amaierako proiektua egin zuen: "Jesús de Nazaret: espacios de un proyecto fílmico"; bertan, C.T. Dreyer-ek bukatu gabe utzitako film luzearen proposamena aztertu zuen, eta hainbat espazio planteatu zituen, teorikoki ebazteko. 2019an, Arte Zuzendaritza Masterra egin zuen ESCACen, eta arte zuzendari gisa parte hartu zuen hainbat film laburretan; film horietako batzuk jaialdietan ibilitakoak dira. Zinemagintzako errealizazioa interesatzen zitzaionez, bere istorioak idazten hasi zen, eta "Quan soparem ja s’haurà fet tard" film laburreko gidoia Acció Curts programaren hirugarren ediziorako aukeratu zuten (60 baino gehiago aurkeztu ziren). Programa horretan aholkularitza, prestakuntza eta pitching-a lantzen dira, zinemagile berriei ahotsa emateko asmoz. Une horretatik aurrera, Dones Visuals elkartean buru-belarri hasi zen lanean. Elkarte horretan, zinemako lanbide guztietako 400 emakume profesional baino gehiago biltzen dira, ikus-entzunezkoen sektorean dagoen desparekotasun historikoaren egoerari aurre egiteko helburuarekin. 2020 amaieratik Accio Estudi batzordeko kideetako bat da; ikus-entzunezkoen munduan emakumeek bizi duten egoera etengabe aztertzen dute, aldaketa estrategiak ezartzeko. 2020ko irailean, ESCACen Zuzendaritza zinematografikoko Masterra ikasteko beka lortu zuen, eta zinemagintzan prestatzen jarraitzen du.

  • Maria Patrão

    2021/2022 Ikasturtea

    Maria Patrão Lisboan sortu zen (1998). Argazkigintza ikasketak egin zituen António Arroio Arte Eskolan. Zinemako gradua Lisboako Antzerki eta Zinema Eskolan atera zuen, edizioan espezializatua, eta azken hiru urteetan hainbat film egin zituen editore eta zuzendari gisa; hori hasi zen memoriari eta artxiboei buruzko lana garatzen. Azken urte horretan, Film School Archives-en aurkitu ziren diapositiba batzuetan oinarritutako ikerketa proiektu bat garatu zuen; diapositibak António Reis-en "Jaime" (1974) lanaren hondarrak ziren, eta ikasgelan proiektatuta ikusi zituzten. Zentzu horretan, "Descasco as Imagens e Entrego-as na Boca – Lições António Reis" liburuan parte hartu zuen; izan ere, "Continuação" kapitulua idatzi zuen, eta saiakera zinematografiko bat zuzendu zuen: "Meia-Luz" (2020). Artxiboa eta zinema interesatzen zitzaizkionez, ANIM - National Archive of Moving Images erakundean pasantia bat egin zuen identifikazioaren sektorean; bertan, 70eko eta 80ko hamarkadetako txekoslovakiar propagandako filmen kopiekin lan egin zuen, 16 mm eta 35 mm formatuetan. Oliva Arte Zentroarekin lanean ari da Jaime Fernandes-i buruzko erakusketa batean: "Vi uma cadela minha com lobos"; 2021eko maiatzerako programatua dago erakusketa.

  • Miguel Rojas

    2021/2022 Ikasturtea

    Toledoko Sonseca herrian jaio zen (1992), eta Bartzelonara joan zen Bartzelonako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu bat ikastera. Denbora horretan guztian, bere proiektu propioak zuzendu ditu eta beste artista bisual eta plastiko askorekin elkarlanean aritu da (Rafa Castells, Stanley Sunday, María Prats, Enguany or Coagul). Canada konpainiarako zuzendari laguntzailea izan da bi bideoklipetan: bata Fangoria taldearena eta bestea Elsa de Alfonso y Los Prestigio. Errealizadore lana egin zituen “Las inquietudes de Blanca María” eta “Corte Moderno” proiektuetan. Bi lan horiek Hangar Fundazioan (2013) proiektatu ziren, eta aurrerago Zumzeig Cinema-n (2019). Bere azken ikus-entzunezko proiektuetako batzuk Terranova etxeak produzitu ditu, Bartzelonan kokatutako argitaletxe artistiko eta bisual batek: “La Alegría de Vivir”, D’A Film Festival Barcelona (2019) jaialdian hautatu zutena;” La Travesía”, Frantziako Tolosako Cinespaña eta D’A (2020) jaialdietan hautatu zutena, eta “El Arte de Danzar Sobre el Abismo”, Xcentric-en saio batean ikusgai egon zena. Azken urteotan bideoklipak zuzendu ditu hainbat disko etxe independenteetarako, hala nola Sonido Muchacho edo Elefant Records, baita nazioko zein nazioarteko musika taldeentzat ere.

  • Mikele Landa

    2021/2022 Ikasturtea

    1995ean jaio zen Bilbon. Ikus-entzunezko Komunikazio Gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Suediako Karlstad Unibertsitateko zinema fakultatean. Ostean, sormen dokumentalgintzan, zinema esperimentalean eta bideoartean espezializatu zen Madrileko TAI Unibertsitatean. Bere master amaierako lana, “Heldu”, Bilboko Zinebi nazioarteko jaialdian (2018) aurkeztu zen eta Euskal Zine Bileran (2019) zuzendaritza onenaren saria jaso zuen. Ordutik hainbat elkarterekin kolaborazioan ikus-entzunezko proiektuak garatu ditu, tartean OSAlDErekin Malin grabatu, ekoitzi eta zuzendu zuen “Mali 10 urtetan” filma. Dantzak eta literaturak ere bere sormen prozesuan presentzia nabarmena dute, horren adibide dira ITU literatur bandako kide bezala egindako proposamen artistikoak eta koreografo desberdinekin elkarlanean egindako bideo-dantza pieza eta eszenaratzeak. Egun, sortzaile jarduna EITBko albistegietako kazetari lanarekin uztartzen du.

  • Milagros Valerio

    2021/2022 Ikasturtea

    Lima, 1998. Limako Unibertsitatean Komunikazioko graduaren lehen bi urteak egin ostean, Madrilgo Carlos III.a unibertsitatera aldatu zen ikasketak jarraitzeko. Gaur egun, unibertsitate horretako Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua bukatzen ari da, eta zinemaren eta ikus-entzunezko komunikazio, kultura eta industriaren gaietan espezializatzea da bere asmoa. Madrilen, UC3M unibertsitateko Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Laborategian egin du praktikaldia; era berean, LESGAICINEMAD zinema jaialdian parte hartu zuen 2019ko eta 2020ko edizioetan, ikuskatze batzordeko kide eta boluntario gisa. Bi film labur zuzendu ditu eta, berriki, “Espacio en off” blog kulturala sortu du Instagram plataforman; blog horren bitartez, askotan ezkutuan geratzen diren proposamen artistiko garrantzitsuei buruz hitz egitea lortu nahi du.

  • Nicolás Auger

    2021/2022 Ikasturtea

    Nicolás Auger Núñez, 1996, Batzelona. 2019. urtean Ingeles Filologian graduatu zen Filologia eta Komunikazio Fakultatean (UB), eta amaierako proiektuan William Blake-ren Song of Experience (Canciones de Experiencia) itzuli zuen gaztelaniara. Kataluniako Filmategira egunero joaten zen filmak ikustera, eta 2020an erakundean sartu zen azpitituluen editore eta itzultzaile lanetarako. La Perversa argazkigintza laborategiko kidea da, Nau Bòstik-en, eta bertan errebelatu eta positibatzen du bere lana. Musikazalea denez, Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Koraleko kide da 2020. urteaz geroztik, baritono gisa.

  • Nicolás Molina

    2021/2022 Ikasturtea

    Nicolás Molina (1985) Ikus-entzunezko Zuzendaritza ikasi zuen Txileko Pontifize Unibertsitatean. “El Jabalí” (2007) film laburraren (FIC Valdivia eta FIC Viña del Mar jaialdietan hautatu zuten) eta “El Atleta” (2010) film laburraren (FIC Valdivia eta SANFIC jaialdietan hautatu zuten) zuzendaria da. 2013. urtean, “`¡Chile Suena!” telebistako programa dokumentala zuzendu zuen; izan ere, CNTV 2011 funtsaren irabazlea izan baitzen, eta Txilen TVN telebistaren bitartez estreinatu zen. 2014ko uztailean, lehen dokumental luzea estreinatu zuen: "Los Castores" (Txileko Ikus-entzunezko Funtsaren irabazlea 2013an), Sheffieldeko (UK) dokumentalen jaialdian. Urte berean estreinatu zen Txilen, Valdiviako zinema jaialdian, eta film luze nazional onenaren saria lortu zuen; B Zinema Jaialdian, berriz, argazki zuzendari onenaren eta zuzendari onenaren sariak irabazi zituen. 2018an, "Flow" bere bigarren dokumental luzea estreinatu zuen Sheffiledeko Dokumentalen Jaialdiko lehiaketa ofizialean (UK 2018). SANFIC eta Docs Barcelona Valparaíso jaialdietan Film nazional onenaren saria irabazi zuen eta, besteak beste, FIC Guadalajara eta Docs Barcelona jaialdietan estreinatu zen. Bere hirugarren filma, "Gaucho Americano", Hot Docs 2021 jaialdiko lehiaketa ofizialean estreinatuko da. Gaur egun, "Pirópolis" laugarren dokumentalaren post produkzio lanak egiten ari da eta, bitartean, "Harmattan" fikziozko bere lehen film luzea garatzen ari da.

  • Renata Arcos

    2021/2022 Ikasturtea

    Mexiko Hiria, 1995. Nantesen zinemari buruzko prestakuntza praktikoa jaso ondoren, Paris 7 unibertsitatean Letretako eta Arteetako lizentziatura eskuratu zuen, eta historia eta zinemari buruzko masterra egin zuen l’École des Hautes Études en Sciences Sociales eskolan, Wang Bing-en Ta’ang filmari buruzko proiektu teoriko batekin. Ikasten ari zen bitartean, lau film luze independentetako argazkigintzaz arduratu da: Salón de Belleza (2013, Marío Bellatín); L’affaire Bajazet (2017), Penthésilée (2019) eta Salomé (2020, Simón Gaillot).

  • Ricardo Ruales

    2021/2022 Ikasturtea

    Quiton jaio zen, Ekuadorren, 1994an, eta zinema eta arte eszenikoetan lizentziaduna da (UDLA). Unibertsitate horretan zebilelarik, pasantiak egin zituen EDOC (Encuentros del otro cine) Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian, egoitzetako eta produkzioko laguntzaile gisa, eta Quitoko Nazioarteko Zinema Jaialdian (FICQ), programazio eta egoitza buruzagitza departamentuan alde batetik, eta bestetik casting eta estren departamentuan; eta, aurrerago, Ana Cristina Barragán-en “Alba” lehen filmaren estreinaldi nazionalean ere aritu zen. Incubadora produkzio etxearen dokumentalista, gidoilaria eta sortzaileetako bat da. 2014an, "El silencio del Tiempo" lehen film labur dokumentala egin zuen, eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu zuen (AEB, Italia eta Malta); 2019. urtean bere lehen dokumentala sortu zuen: “Rotacismo” (Ekuador - Italia -INCUBADORA/Small Boss koprodukzioa), eta ChileDoc Conecta (2019) merkatu dokumentalean eta REDEDOC (Ekuador, 2020), LABEX Argentina (2020) eta SANFIC Industria (Txile, 2021) laborategietan parte hartzeaz gain, Garatzen ari diren filmetarako Funts Nazionalaren irabazle izan zen proiektua 2020an.

  • Rocío Ortega

    2021/2022 Ikasturtea

    Rocío Ortega Armijo (1997) Txilen jaio zen eta herrialde horretako Zinema Eskolan ikasi zuen. Eskola horretan ari zela, “Le pendu” dokumentala zuzendu eta “Trazos de penumbra” film laburra zuzendu eta muntatu zituen. Halaber, eskola horretako beste film labur batzuetan ere parte hartu zuen, muntatzaile gisa. 2019an, Bartzelonan finkatu zen, eta muntaketa zinematografikoko master bat egin zuen Bartzelonako Zinema Eskolan (ECIB). Gainera, “Els Teus Ulls” film laburraren muntaketa lana egiteaz gainera, muntaketa laguntzaile gisa aritu zen “El Segundo Baile” dokumentalean. Gaur egun, film labur esperimentaletan dihardu, bere kasa, hainbat formatu esploratuz, digitalak nahiz analogoak.

  • Rodrigo García

    2021/2022 Ikasturtea

    Madrilen jaio zen 1997. urtean. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen, zineman espezializatua, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. 2017. urtean, graduko hirugarren maila Calgaryko Unibertsitatean egin zuen; bertan, unibertsitateko telebistan (NUTV) parte hartu zuen eta, besteak beste, zinemaren teoria eta ikus-entzunezko saiakera ikasik zituen. Itzuli zenean, "El año de la Furia" film luzearen produkzio sailean egin zuen praktikaldia, baita EFE Agentziako kultura sekzioan ere. Gaur egun, CineZeta Madrilgo Cineteca-ko programatzaile gazteen taldearen laugarren edizioan parte hartzen du.

  • Rodrigo Sousa

    2021/2022 Ikasturtea

    Itabuna, Bahia, Brasil (1986). Se graduó en Producción Audiovisual (UNIP), Posgrado en Cine Documental (FGV) y Maestría en Documental de Creación (EICTV-Cuba). Realizó cortos y videopoesías participantes de varias muestras. Su primer largo de ficción, “Um Salve Doutor”, ha participado de festivales, como la Mostra de Cinema de Tiradentes y el Festival Pachamama - Brasil. Actuó en festivales de Cine en Brasil, Colombia, Argentina, México y Cuba. Es profesor de Audiovisual en la Escuela Técnica Jornalista Roberto Marinho (2011) y Procesos Fotográficos en la Escuela Técnica de Artes (2019), colaborando con centenas de cortos y ensayos. Miembro de la APAN (Associação dos Profissionais do Audiovisual Negro), es Co-Fundador del Colectivo Mundo em Foco (2004), Director del Super OFF – Festival Internacional de Cine Super 8 (2014), Co-Fundador del La.birinto.Lab -Laboratório Experimental de Cine (2017) y Co-organizador del 1666 - Festival de 16mm (2019) y de la Postal - Mostra de Fotofilme, ViideoPoesia e VideoCarta (2020). Actualmente realiza su primer largo documental “Rastro” acerca de los 20 años del grupo de danza “Zumb’Boys”.

  • Sofía Monardo

    2021/2022 Ikasturtea

    Argentina hegoaldeko Bahía Blanca hirian jaio zen. Irudi eta soinu diseinuan graduatu zen Buenos Airesko Unibertsitate Nazionalean, eta espazio horretan bi dokumental zuzendu zituen: “Terrenal” (zuzendarikidea, 2017) eta “Capa Madre” (2019); azkena instalazio motakoa da. “Terrenal” proiektua bigarren film labur onena izan zen 63 Oberhausen International Short Film Festival jaialdian, eta besteak beste, Viennale, Trento Film festival eta Uppsala jaialdietako sail ofizialetan parte hartu zuen. “Capa Madre” lanak, berriz, lehen saria eskuratu zuen dokumental kategorian BIENAL FADU jaialdian, 2019an. Ikus-entzunezko proiektu ugaritan produktore lanetan jarduten du, eta zinemari buruzko testu teoriko eta kritikoak argitaratzen ditu Daria taldean (ikus-entzunezko kolektibo bat da). Buenos Airesko Unibertsitateko Argentinako eta Latinoamerikako komunikabideen historia analitikoa katedrako kide izan zen bi urtez. Gaur egun, bi ikerketa proiektutan parte hartzen ari da erakunde berean.

  • Valeria Alfaro

    2021/2022 Ikasturtea

    San José-n (Costa Rica) jaio zen, eta Zinema eta Telebistako lizentziadun izan zen Veritas Unibertsitatean, produkzioan espezializatuta, bere proiektu honekin: Genero zinema, ezaugarriak eta produkzioaren erronkak Costa Ricako testuinguruan. Unibertsitateko bere ibilbidean, “Zinema Ikasleen Topaketa Iberoamerika” ekitaldian parte hartzeko hautatu zuten; topaketa Guatemalan izaten da, Ícaro Jaialdian. Unibertsitatean, hainbat film labur eta telesailen produkzioan parte hartu zuen, bai weberako, bai telebistarako. Nazioko hainbat proiektutan parte hartu du, hala film luzeetan nola serialetan, eta gaur egun Nikaragua eta Costa Rica batera egiten ari diren "Ernesto en la Tierra" dokumental luzearen banaketan dabil; dokumental horretan, poetaren bizitza eta Erdialdeko Amerikako herrialdean izan zuen inplikazio politiko eta erlijiosoa azaltzen dira. Bere tesirako film laburra, "Todas las Lunas", Costa Ricako film onenaren irabazlea izan zen Lúdico 2020 jaialdian, eta nazioarteko estreinaldia izan zuen 2020ko Ícaro Guatemala jaialdian. Helduentzako sormenezko idazketa tailerrak eman ditu Costa Ricako Liburutegi Nazionalean, eta horrek produktore gisa duen ikuspegi nagusietako bat indartzen du: ikus-entzunezkoen inguruko kultura sustatzea Erdialdeko Amerikan. Produktore gisa dituen interes nagusiak espazio eta proiektuak sortzea dira, egoera kalteberenean dauden herritarrak ikus-entzunezko artean inplika daitezen.

  • Vilma Martins

    2021/2022 Ikasturtea

    Komunikazioa eta kultura masterra egin zuen, Analisi zinematografikoaren ildotik, Bahíako Unibertsitate Federalean (UFBA), eta kazetaria, produktorea, gidoilaria eta ikus-entzunezkoen zuzendaria da. APAN - Ikus-entzunezkoetako Profesional Beltzen Elkarteko kide da. Produkzio lanak egin ditu, besteak beste, "Sujeto objeto", "La mujer del fin del mundo" eta "Machete" film laburretan, "Punho Negro" webseriearen bosgarren atalean eta Preta Porte Filmes eta Canal Brasil-en "Viva Nossa Voz" dokumentalean. UFBAko Zinema Ikastaro libreko ikasle izan zen; berriki "Zinema Autorreferentzialeko Tailerra" egin zuen Kubako EICTVn eta gidoilari titulua lortu zuen Afrocarioca zentroko Zinema eta Pentsamendu Ikastaroan. 2017az geroztik, Sujeito Filmes kolektiboko eta Ouriçado Produções kolektiboko kide da eta, horretaz gain, 2020an Museu da Pessoa-ren "Mostra Audiovisual (Entre) Vivências Negras" iragarki publikoaren bideo edizioaren saria irabazi du. “5 Fitas” film laburraren gidoilari eta zuzendaria da, eta nazioko nahiz nazioarteko jaialdietarako hautatua izan da, hala nola Los Angelesko Zinema brasildarraren 13. jaialdia (LABRFF), Tiradentes-eko Mostra de Cinema eta Toronto Black Film Festival jaialdia. Film luzerako bere lehen gidoia "Star Video" izan zen, eta Jorge Portugal das Artes saria irabazi zuen, gidoia garatzeko, Lei Aldir Blanc-en bitartez. 4ª Mostra Lugar de Mulher é no cinema jaialdian epaimahaikide izan zen, eta produktore 2ª Mostra Itinerante de Cinemas Negros Mahomed Bamba jaialdian. Brasilgo telesailei buruzko "Serie a Serio" webguneko zutabegilea da. CINEFONE jaialdirako filmen komisarioa eta 2021eko Rota Jaialdirako gidoi komisarioa.

  • Whitney Conti

    2021/2022 Ikasturtea

    Whitney Conti (US/UK 1986) komunikabideetako zinemagile eta artista da, eta Londresen bizi da. Antropologia bisualari buruzko masterra egin zuen Oxfordeko Unibertsitatean (2012), eta 3D irudien eta soinuaren fenomenologiaz gain, 'slutty' motaren historia eta komunikabideek kultura komunikazioan betetzen duten eginkizuna ere aztertu zituen. Harrezkero, Birth of the Device & the Post Media Age izan du langai, hau da, XXI. mendearen hasierako geure testuinguru mediatikoari buruzko bere inkesta propioa, McLuhan estilokoa. Sorkuntzarako estudio bat du, Spectacle Arts, eta 60ko hamarkadako artisten estudioetan inspiratuta dago: E.A.T., Nam Jun Paik, Push Pin, Hipgnosis eta EAMES bulegoa; proiektu komertzialen eta esperimentalen bitartez lan egiten dute bertan. Keyboard Fantasies: The Beverly Glenn Copeland Story (2020) dokumentalaren zuzendari artistikoa izan zen; Barbican (Londres) eta MoMa PS1 (NY) jaialdietan estreinatu zen.

  • Xavier Montoriol

    2021/2022 Ikasturtea

    Hizkuntza eta Literatura modernoetan graduatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta arteetan espazioa nola irudikatu izan den aztertu du bere ikerketetan; geroago, Literatura, Arte eta Pentsamenduko Ikasketa Konparatiboetan (UPF) maisutza bat egin zuen eta, horren ondorioz, irudiaren eta misterioaren arteko erlazioak arakatu zituen zinema garaikidean. Era berean, bere ideiak kritikaren ikuspegitik garatzen ditu hainbat jaialditan, hala nola Berlinale edo Mostra di Venezia, eta produkzioaren mundua ere arakatzen du Lluís Miñarro-rekin lan eginez eta European Film Market ekitaldira joanez. Diziplinarteko ikerketa lan horiek bere obra elikatzen dute, literaturan mamitzen den eta ikus-entzunezkoetara begira dagoen obra. Gaur egun, fikziozko film labur bat prestatzen ari da: “L’arbre”.