Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Jean Claude Rousseau. Gauzen bitartez islatzen da argia

Tabakalera - Zine 1

2021/02/24 - 19:00

Salneurria:

3,5 €

Jean Claude Rousseau. Gauzen bitartez islatzen da argia

Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre Jean-Claude Rousseau (Frantzia, 1983-84, 48 min.)

Venise n'existe pas Jean-Claude Rousseau (Frantzia, 1984, 11 min.)

Keep in Touch Jean-Claude Rousseau (Frantzia, 1987, 25 min.)

 

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Jean-Claude Rousseau (Paris, Frantzia, 1950) New Yorken bizi da, eta han Ozuren filmak eta abangoardiako zinema ezagutzen ditu. Frantziara itzultzean, gidoi bat idatzi zuen: Le concert champêtre (Paris Experimentalek 2000. urtean argitaratua). Jean-Marie Straub eta Marcel Hanoun-ek azpimarratu dute testu bitxi horren garrantzia.

1983an, Rousseauk lehen filma egin zuen Super 8 fomatuan, Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre, eta, ondoren, Venise n’pas (1984). Keep in Touch 1987an filmatu zuen New Yorken.  Bai lehen film labur horiek, bai Les antiquités de Rome (1989) eta La vallée close (1995) -adituen ustez bere lanik garrantzitsuena - hedapen konfidentziala dute, laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran 16 mm-ra transferitu arte Straub eta Danièle Huilleten laguntzari esker.

 

* Saioa Jean-Claude Rousseau eta Carlos Saldaña eta Francisco Algarín-Navarrok (zikloaren koordinatzaileek) aurkeztuko dute