Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

"El aniversario de la revolución"

Nikolai Izvolov-ek aurkeztutako saioa

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2019/02/15 - 2019/02/15

  • Proiekzioa
  • Elkarrizketa

Parte-hartzaileak:

Nikolai Izvolov

Hizkuntzak:

Errusiera (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria:

3,5 €

Iraultzaren Urteurrena The Anniversary of the Revolution (1918) Dziga Vertov sobietar zinemagilearen lehen filma da, Errusiako Urriko Iraultzaren lehen urteurrena ospatzeko eginda. Film horretan jada agerikoa zen Vertoven estilo berezia, zinemagintza muntaketa-printzipioan oinarritzen baitzuen. Argitalpen horren mendeurrena 2018ko azaroan izan da. Filmaren luzera 3.000 metrotik gorakoa zen; beraz, markak hautsi zituen Gerra Zibilaren garaian. 1917ko otsailetik, zehazki, Otsaileko Iraultza Burgesetik 1918ko udaren amaiera, hau da, Errusiako Gerra Zibilaren hasiera arteko gertaerak azaltzen ziren filmean.

1920ko hamarkadaren hasieran filmaren zatiak hartzen hasi zen, sobietar agintaritzaren hasierako aldiari buruzko beste muntaketa-film batzuetan zati horiek erabiltzeko (bereziki, Vertoven beste film batzuetan erabiltzeko). Horregatik, hain zuzen ere, gaur egun ez dago film horren kopiarik; eta horrek pentsarazi zuen galdu egina zela.

Nikolai Izvolov zinema-historialariak hilabete batzuk eman ditu zinema-artxiboak aztertzen, Vertoven filmaren zatiak aurkitzeko eta frogatu ahal izateko benetakoak direla.

Horren ondorioz, filma egin zuenetik ehun urte igaro eta gero, Vertoven lehen filma berriro jaio da. Vertov film dokumentalen sortzaileetako bat izan zen, eta zinema-abangoardiako zinemagile klasiko bat da. Gainera, inoizko film dokumental esanguratsuena egin zuen: The Man With the Movie Camera (1929). Vertoven lehen filma berriz ezagutu ahal izatea gertaera oso garrantzitsua da Errusiako eta atzerriko zinema-adituentzat eta, oro har, zinemazale guztiontzat.

Nikolai Izvolov, gaur egun, Moskuko Zinemagintza Museoko ikertzaileen taldeko kidea da. Lehenago, Zinema Ikerketa Zientifikoen Institutuko (NIIK) Errusiar Zinematografiaren Historia Saileko burua izan da, Errusiar Federakundeko Zinemagintzari buruzko Estatu Institutuan (VGIK). Beste lan batzuen artean, Fenomen kino. Istoriia i teoriia (Zinemaren fenomenoa. Historia eta Teoria, 2001) liburua argitaratu du. Horrez gain, errusiar eta sobietar zinemari buruzko hainbat artikulu ere idatzi ditu, eta Errusian zein Errusiatik at argitaratu dira. Bera bereziki ezaguna da, besteak beste, Aleksandr Medvedkin, Dziga Vertov eta Lev Kuleshov zinemagileen film «galduak» berreskuratzen saiatu delako. Izvolovek RUSCICOren «Akademia» sailaren DVD formatuko film klasikoak muntatu ditu, eta filmetan iruzkinak ere txertatu ditu, Hyperkino formatuan.