Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Kritika eta analisi saioak

Mintegia

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2018/12/19 - 2018/12/20

  • Mintegia
  • Elkarrizketa
  • Mahai-ingurua

Parte-hartzaileak:

Javier Martín, Xabier Paya, Thierry Frémaux, Vincent Maraval, Carlo Chatrian

Hizkuntzak:

Frantsesa, gaztelania, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria:

Sarrera librea

Kritika eta Analisi Saioen Mintegiaren helburua Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleei tresnak eta nolabaiteko ikuspuntua ematea da, eskola ondoko ibilbide profesionala zehaztu ahal izateko. EQZEk eta Donostia Zinemaldiak antolatutako jardunaldi hauetan industriako hainbat arlotako profesionalek eta adituek hartuko dute parte, ikasleen proiektuetan laguntzeko beren esperientzia ekarriko dutenak, ikasleek graduondoko programa amaitu ondoren sortuko dituzten proiektuei sendotasun handiagoa emateko.

Mintegia asteartean, abenduaren 18an, hasiko da ikasleentzako lan-saio batekin. Bi gai jorratuko dituzte. Batetik, Javier Martínekin (Berlinaleko ordezkaria Latinoamerikako herrialdeetan eta Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan proiektuak balioztatzen dituen batzordeko kidea) laborategiei eta diru-laguntzak ematen dituzten erakunde publiko eta pribatuei ematen zaizkien proiektu-dosierrak idazteko eta aurkezteko arrakasta-gakoak ikasteko benetako kasuak eta materialak aztertuko dituzte. 

Bestetik, Xabier Paya bertsolari, idazle eta irakasleak proiektuak ahoz aurkezten irakatsiko die, ohikoa baita azoka eta jaialdietan profesionalen aurrean proiektu zinematografikoak defendatu behar izatea.

Abenduaren 19an eta 20an, herritarrei irekitako hitzaldiak izango dira: Thierry Frémauxek (Lumière Institutuko, Lyongo Lumière jaialdiko eta Canneseko zinema-jaialdiko zuzendaria), Vincent Maravalek (Wild Bunch eta Insiderseko bazkide sortzailea eta Nazioarteko Salmenten zuzendaria) eta Carlo Chatrianek (2020tik aurrera Berlineko zinema-jaialdiko zuzendari artistikoa izango dena) zinema-jaialdiek industria zinematografikoan eta kulturaren promozioan duten lekuaz hitz egingo dute. 

Programa

Asteartea 18 | 09:30 - 13:30

EQZE - Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleentzako saioa

Javier Martín eta Xabier Paya 


Asteazkena 19 | 11:00 - 13:00

Zinea 1 Aretoa (Tabakalera) - Saio publikoa

Thierry Frémaux eta Vincent Maraval


Osteguna 20 | 16:00 - 18:00

Zinea 1 Aretoa (Tabakalera) - Saio publikoa

Carlo Chatrian