Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak)

Zinema amateurra eta autoretzaren kontzeptuaren inguruko mintegia

Aztergai hartuta bai anonimatoaren ideia bai ikuspuntu horretatik abiatutako artxibo filmikoen esplorazioa, Elías Querejeta Zine Eskolak nazioarteko mintegi baterako deia egin du, urriaren 26, 27 eta 28rako, gaitzat hartuta zinema amateurra, “izenik gabeko” filmak, eta autoretzaren kontzeptua izenburu honen pean: Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak).

Zinema anonimoa ez da bitxikeria bat, baizik eta XX. mendeko zinema-produkzioaren puska handi baten izendatzaile komuna. Zinema anonimoa da, hasteko, sinadurarik ez duena: etxeko zinema, zinema zurtza, zinema industriala, zinema amateurra, osatugabea edo zentsuratua, erabaki politikoengatik edo testuinguru sozialengatik artxibo bateko apaletan ahaztua, beren burua autore gisa ikusi ez zuten edo instituzio filmikoak halakotzat ez jotzea erabaki zuen zinemagile haien filmak. Zinema anonimoa da, orobat, kredituak izan arren –baita autore zigilua ere–, jende anonimoaren bizitzako istanteak jasotzen dituena: begi ezezagunak kamerari begira, urruneko lurralde batetik. Zinema horretako protagonistak ez dira izarrak, begitarte iheskorrak baizik.

Autoretzaren kontzeptua ezin berezizkoa da zinemaren historia eta estetika interpretatu diren modutik, aurrena, star system delakoarekin (izarren sistema), eta gero, la politique des auteurs delakoarekin (autoreen politika). "Izenik gabeko zinema" bat aipatze hutsa (hau da, anonimoa bere hedaduran), kontraesanean dago historiografia eta kritika zinematografikoaren funtsezko kategoria batekin; hainbesteraino non anonimatuak egiazki eratzen baitu film kategoria berri eta subertsibo bat, "izenik gabeko zinema"rena berarena, hain zuzen ere; alegia, zinema mota bat, zaila dena izendatzen, identifikatzen, sailkatzen eta definitzen, etengabe galderak egiten dituena kanonari, isiltasunari eta ezagutu uste dugun historiari buruz. Filmen anonimotasunaren kategoriak zinemari buruzko topiko asko jartzen ditu auzitan eta amateur hitzaren hasierako esanahia berreskuratzeko aukera ematen du; amateurra berez ordainsaririk edo aitorpenik espero ez duena baita, lengoaia zinematografikoa ikertzeko askatasuna nahi duena, alegia..

 

Mintegia irekia da jendearentzat, oro har, eta zinema zurtza eta artxiboen sekretuak lantzen dituzten espezialistak, kontserbatzaileak, artista bisualak, zinemagileak eta aztertzaileak bilduko ditu. Saio guztiak pentsatuta daude saio mistoak izan daitezen; esate baterako, proiekzio laburrez irudiztatutako hitzaldiekin.

"No intenso agora"

(João Moreira Salles, 2017)

Txinan 1966an –hau da, Iraultza Kulturalaren lehen aroan, garai erradikalenean– filmatutako metraje amateur bat aurkitu ondoren egina, No intenso agorak intentsitate handiko uneen izaera iragankorrari buruz hitz egiten digu. Frantzian, Txekoslovakian eta, hein txikiagoan, Brasilen 1968an jazotako gertakarien artxibo-irudi batzuekin kontrajartzen ditu Txinako eszenak. Saiakera-filmen tradizioari jarraikiz, ikerketa gisa balio dute: nola egin zuten aurrera gertakari horietan parte hartu zutenek, grinak baretu eta gero.

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/28 - 18:00

Hizkuntzak

Portugesa (gaztelaniazko azpitituluekin)

Salneurria

3,5€

Fotogramak eta erritualak

Zinema esperientziaren muga mugikorrak

Zinemaren identitate guztien artean erakargarrienak dira identifikazioari ihes egiten diotenak edo hura urratzen dutenak, egiazko zinemazale batentzat, behintzat. Zer lor dezakegu genero artean begiratuz eta egiturak izendatuz? Eta, zeintzuk dira tresna egokienak zinemaren kulturan hain bakanak diren espezimenak aurkitzeko?

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/28 - 12:30

Parte-hartzaileak

Guy Edmonds (Plymouth University / Eye Film Institut)

Hizkuntzak

Ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria

Sarrera librea aretoa bete arte

Autoreen politika(k)

Autore zigilua, isiltasuna, ahazte politikoa, zinema amateurra subertsio eta erresistentzia politiko eta estetiko gisa

Begirada ikusezinak: IIEC/ EOC (1952-1969)en emakumeek egindako film-praktikak . Sonia García López
“Arma hau eramateak herritarren ausardia klase berezia behar du”: amateur kamarak eta herritarrek kontrolatutako filmak Sobiet Batasunean. Maria Vinogradova
Ukatutako lantegia: industria-espazioak eta zine militantea Espainiar estatuan 70. hamarkadan. Pablo La Parra

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/28 - 10:00

Parte-hartzaileak

Sonia García López (Universidad Carlos III), Maria Vinogradova (New York University), Pablo La Parra (New York University)

Hizkuntzak

Gaztelania, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria

Sarrera librea aretoa bete arte

"Cuatreros"

(Albertina Carri, 2016)

Albertina Carri zinemagilea Chacora joan zen Roberto Carri soziologoak, bere aitak, idatzitako lehen liburuak inspiratuta, Isidro Velázquezen arrastoari jarraikiz. Velázquez Argentinako azken abere-lapurra izan zen, sarritan leporatu baitzioten abelburuak lapurtzea, eta poliziak hil zuen 1967an. Legendaz, familiez, politikaz, zinemaz, eta abarrez osatutako istorio bat da. Carrik ez du ziurtasunik aurkitzen bere filma albistegien, iragarkien, etxeko bideoen, elkarrizketen eta filmen bidez eraiki bitartean

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/27 - 20:00

Hizkuntzak

Gaztelania

Salneurria

3,5€

Zer daki Historiak azazkalak jateari buruz?

Abraham Lincoln Brigada Archiveseko Harry Randallen bobinei buruz

1937 eta 1938 artean, Espainiako Gerra Zibil garaian, Harry Randallek, Lincoln Brigadako argazkilari eta zinemagileak, hainbat irudi eta sekuentzia grabatu zituen, brigadak Espainiako fronteetan izandako bidaldi osoa jasotzen dutenak. Nazioarteko Brigadetako Lincoln Brigada boluntario estatubatuarrek osatzen zuten. Francesc Torres artista bisualak praktikoki argitaratu gabe zegoen material baten interpretazioa egin du, bertan irudikatzen baita zer gertatzen den frontean ezer gertatzen ez denean.

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/27 - 17:30

Parte-hartzaileak

Francesc Torres (artista bisuala)

Hizkuntzak

Gaztelania (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria

Sarrera librea aretoa bete arte

Memoria anonimoa

Autorerik gabeko dokumentu historikoak, historiaren protagonista izengabeak eta jabetze kulturala

I. Mundu Gerrako bobinak Pathé Babyrentzat. Mirco Santi
Agustín Ugartetxea: Gernikako sinadurarik gabeko irudiak
. Joxean Fernández
Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batentzako. Josu Martínez

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/27 - 15:30

Parte-hartzaileak

Joxean Fernández (Euskadiko Filmategiko zuzendaria), Mirco Santi (Associazione Home Movies, Bolonia), Josu Martínez (UPV/EHU. NOR ikerketa taldea)

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania, italiera (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria

Sarrera librea aretoa bete arte

Zinema dela medio, zinema dela medium

Magiaren eta zientziaren arteko zinema anonimoa

Neurologiaren inguruko filmen arkeologia: Vincenzo Neriren artxiboa. Simone Venturini
Gau-historia. Aita Labururen zinema. Oier Etxeberria
Ignasi Barraquer doktorearen film oftalmologikoak. Paula Arantzazu Ruiz

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/27 - 10:00

Parte-hartzaileak

Simone Venturini (Università degli Studi di Udine), Oier Etxeberria (artista eta musikaria), Paula Arantzazu Ruiz (Universita Pompeu Fabra)

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria

Sarrera librea aretoa bete arte

Ángel Lerma

56 urte kamerarekin

Elías Querejeta Zine Eskolak omenaldia egin nahi dio ikus-entzunezko artearen belaunaldi aitzindari oso bati Angel Lermaren zinemari eskainitako ekitaldi batean. Donostian mende erdiz baino gehiagoz bizi den dokumentalgileak parte hartuko du, eta haren zenbait lan proiektatu eta iruzkinduko dira.

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/26 - 20:00

Parte-hartzaileak

Ángel Lerma (zinemagilea)

Hizkuntzak

Gaztelania (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria

3,5€

Egilerik gabeko keinuak

Anonimotasuna eta egilerik eza film eta bideo artistikoetan.

Hitzaldi honetan aztertuko da artistek zer bide landu dituzten hainbat egiletza mota –egiletzarik eza barne– erabiliz anonimotasunarekin nolabaiteko elkarrizketa eragiten duten lanak ontzeko.

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/26 - 18:00

Parte-hartzaileak

Mark Toscano (Zinemako Arte eta Zientzien Akademia. Hollywood)

Hizkuntzak

Ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria

Sarrera librea aretoa bete arte