Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

"Izenik gabeko" zinema

Film zurtzen, zinema amateurraren eta autoretza kontzeptuaren zehar egindako ibilbidea

  • Erakusketa

EQZEk bere instalazioak irekiko ditu, ikus-entzunezko erakusketa gela edo galeriaren itxura hartuta, zinemaren historiaren zehar izandako zinema izenik gabearen, zurtzaren eta amateurraren erakustaldi antologikoa hartzeko xedez. Proiektuaren helburua "zinemaren aurpegi ezkutua" identifikatzea da: etxeko pelikulak, amateurrak, egile garbirik gabekoak, baztertutakoak, osatugabeak, isilarazitakoak, eta jendeari erakusteko asmorik gabe egindakoak, betiere film bat ahaztuta eta egile argirik gabe gelditzeko izan diren arrazoi material, komertzial, kultural, eta historikoak argitzeko asmoz.

+ irakurri

EQZE

2017/10/26 - 2017/11/01

Salneurria:

Sarrera librea aretoa bete arte

Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak)

Zinema amateurra eta autoretzaren kontzeptuaren inguruko mintegia

  • Mintegia

Aztergai hartuta bai anonimatoaren ideia bai ikuspuntu horretatik abiatutako artxibo filmikoen esplorazioa, Elías Querejeta Zine Eskolak nazioarteko mintegi baterako deia egin du, urriaren 26, 27 eta 28rako, gaitzat hartuta zinema amateurra, “izenik gabeko” filmak, eta autoretzaren kontzeptua. Mintegia irekia da jendearentzat, oro har, eta bilduko ditu zinema zurtza eta artxiboen sekretuak lantzen dituzten espezialistak, kontserbatzaileak, artista bisualak, zinemagileak eta aztertzaileak. Saio guztiak pentsatuta daude saio mistoak izan daitezen; esate baterako, proiekzio laburrez irudiztatutako hitzaldiekin.

+ irakurri

Tabakalera | Zinema - 1 aretoa

2017/10/26 - 2017/10/28